www.santurtzieus.com

TXAKUR BORROKAK

Santurtziko hainbat auzotan txakur borrokak egiten ari direla salatu dute bizilagunek

SANTURTZIKO UDALEKO Ingurugiro Saileko zinegotzi Mikel Bereciartuak atzo aditzera eman zuenez, azkenaldian bizilagunen kexa ugari jaso dituzte. Kexa horietan, Cabieces eta San Joan aldean txakur borrokak egiten ari direla diote, eta zauritutako txakur ugari ikusten direla kalean, jaberik gabe. Bizilagunen arabera, borroka horietan dirutza handiak izaten dira jokoan, eta gehienetan toki bakartietan egiten dituzte. Zenbaitetan, hala ere, furgoneta handi batzuen barruan egiten dituztela diote, udaltzainak bertaratzen badira ihes egiteko. Santurtziko udaltzainek ere atzo bizilagunen kexak egunotan asko ugaritu direla esan zuten, baina oraindik ez dagoela horien inguruan salaketa bakar bat ere, ez eta borrokak egiten direla frogatzen duen deus argirik ere.

Egunkaria, 2000ko otsailaren 11