www.santurtzieus.com

HAIZE ZABALEKO III. PINTURA LEHIAKETA

OINARRIAK

Partaideak: 6 urtetik 17ra bitarteko nahi duten gazte guztiek hartu ahal izango dute parte lehiaketan. Neurriak, euskarria eta teknika nork bere erara hautatuko ditu.

Gaia: hau ere aukerakoa da. Betekizun bakarra, lana aire zabalean, GETXOKO KIROL PORTUAN eta haren inguruetan betetzea da.

Lanen zigilapena eta bilketa: Euskarriek garbi egon behar dute, marrazkirik gabe eta Getxoko kirol portuan (Arriluze kaia, z/g), 10etatik 11,30era bitarte zigilatuko dira. Lanak 13,30ak baino lehen aurkeztu behar dira leku berean.

Epaimahaia: Arte plastikoekin zerikusia duten pertsonek osatuko dute, Bilbo-Bizkaia Kutxak, Getxoko Udalak eta Getxoko kirol portuak izendatuko dituzte. Epaia atzeraezina izango da.

Mailak: Adinaren arabera, hiru maila zehaztu dira:

Lehengoa: 6 urtetik 9ra bitartekoentzat

Bigarrena: 10 urtetik 13ra bitartekoentzat

Hirugarrena: 14 urtetik 17ra bitartekoentzat

Sariak:

Bilbao-Bizkaia Kutxak lehiaketa honetan hiru sari emango ditu maila bakoitzean. Hona hemen:

Lehen saria: 20.000 pta. pintura materialerako eta garaikurra

Bigarren saria: 15.000 pta. pintura materialerako eta garaikurra

Hirugarren saria: 10.000 pta. pintura materialerako eta garaikurra

Getxoko Udalaren garaikurra udalerriko lehiakide baten obrarik onenari, epaimahaikideen irizpideen arabera.

Getxoko kirol portuaren garaikurra, originaltasunari.

BBK Gaztedi Elkartearen domina gomutagarria parte hartu duten guztiei.

Gaztedi Elkartekoak diren partaide guztien artean MUSIKA KATE KONPAKTOA ETA ESTEREOA zozketatuko da.

Sari banaketa: Lehiaketaren egun berean egingo da, portuan bertan, 14,30ean.

Lanen itzulketa: Sari banaketa amaitutakoan eta ziurtagiria erakutsita jaso ahal izango dira lanak.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaikideen erabakiak onartzea dakar.

Informazioa:

KIRIK, kirol begiraleak, Tf.:94-491.17.46, Getxo

INFOJUVE: Tf.: 94- 423.99.93, Bilbo