www.santurtzieus.com

NAFARROAKO TAXI-GIDARIAK

Nafarroako taxi gidariak ingelesa ikasten ari dira

Nafarroako Gobernuko turismo Sailaren ekimenez, Foru Komunitateko 28 taxi gidari ingelesa ikasten ari dira. Hala, atzerriko bisitariekin komunikatzeko aukera edukiko dute aurrerantzean. Hilaren 14an hasi zen ikasturtea, eta abenduaren 21ean amaituko da. Horrenbestez, astean bi aldiz ordu eta erdiko klaseetara joango dira ingelesa ikastera.