www.santurtzieus.com

LAU BERRI LABUR

Pat Bieter hil da

Estatu Batuetako Idahoko euskal komunitateko eragile nagusienetako bat zen Pat Bieter euskaltzalea hil zen atzo goizean EEBBetan izandako trafiko istripuan. Gaur egun Idahoko estatu-senadorea zen Alderdi Demokratikotik. Istripu berean Eloisa Garmendia, Bieterren emaztea, hil zen.

Irrati bat lapurtu nahi

Lagun bat atxilotu zuten atzo Gasteizen irrati bat lapurtzen ari zenean. Lapurrak erakusleihoko irratia ikusi zuen, eta ezin izan zion tentazioari bizkar eman nonbait. Kristala apurtu, eta irratia hartzeko eskua sartzen ari zela atxilotu zuen Ertzaintzak.

Peluka buruan lapurtu bankuan

Bilboko Rodriguez Arias kaleko BBKko egoitzan bisita desatsegina izan zuten atzo goizean. Pelukak buruan, bi lagunek errebolber batekin atrakua egin zuten eta oinez ihesi. Oraindik ez da jakin zenbat diru lapurtu zuten.

Mexikoko bi alkate tolosan

Zacatecas eta Guadalupeko Magdalena Nuņez eta Laura Garcia alkateak Tolosan dira bisitan. Hemengo industria, turismo eta kultura jarduerak ezagutzeko asmoz etorri dira. Era berean, aurrerantzean jarduera horietan harremana izateko asmoa dutela esan zuten atzo.