www.santurtzieus.com

HAURRA AURREAN ETA INJEKTATZEN

HAURRA AURREAN ZUTELA DROGA INJEKTATZEN ARI ZEN BIKOTEA ATXILOTU DUTE BILBON

Haien haurraren aurrean droga injektatzen ari zen bikote bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon. Gertaera asteartean gertatu zen. Herritar baten deiari erantzunez, Ertzaintza Zabala kalera joan zen. Han, bikote hori eta haurra auto batean zeudela ikusi zuten. Amak haurra besoetan zuen bitartean, bikotekidea droga ziztatzen ari zen. Ertzaintzak bikotea atxilotu zuen, umea bertan behera utzi izana leporatuta. Haurra, berriz, Bizkaiko Diputazioa jakinaren gainean jarri ostean, aiton-amonengana eraman zuten. Bikote hori bera, joan den abuztuan, Alde Zaharreko lonja batean aurkitu zuten haurrarekin, orduan ere xiringa batzuk inguruan zituztela. Ertzaintzak jakinarazi zuenez, "lonjaren egoera negargarria zen".

Euskaldunon Egunkaria