www.santurtzieus.com

GAZTE BAT HIL DA ISTRIPUZ VILLAVERDE TURTZIOSEN

D.L.F. 15 urteko zallar gaztea hil zen atzo goizean goizaldean Villaverde Turtzioz Kantabriako herrian izandako ziklomotor istripu baten ondorioz. Istripua BI-2617 errepidean gertatu zen, gauerdiko hamabi eta erdietan. Villaverde Turtzioz aldera zihoala, gaztea errepidetik irten zen, ziklomotorraren kontrola galdu ostean. Ondorioz, oso larri zauritu zen gaztea, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten. Zaurien larritasuna zela eta, erietxera heldu eta denbora gutxira hil zen Zallako D.L:F. gaztea.

Euskaldunon Egunkaria, 98ko iraila