www.santurtzieus.com

BI LETTER JASO NITUEN OSO DENBORA GUTXIAN

 

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar egunetako tartearekin edo. Biak zuzen zuzen etorri ziren nik Boise-ko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmy-k jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmy-k kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.

-Zer, Jimmy? -esan nion. Ez al zaik nahikoa iruditzen?

Bernardo Atxaga