www.santurtzieus.com

ARRAIN BATEK HOZKA EGIN ONDOREN HILA

Euskal Herriko itsasoetan halakorik ez da ezagutzen, eta salbu gaude, antza. Oporretan Mediterraneora joaten diren euskal herritarrentzat, baina, itsasoan arretaz aritzeko gomendatu behar da. Izan ere, Mallorcan 18 urteko mutiko britaniar batek armiarma izeneko arrain batek hozka egin ondoren bizia galdu baitu. Atzo jakin zenez, autopsiak berretsi du arrainaren pozoinak hil zuela turista gaztea.