www.santurtzieus.com

ANDONI AIZPURU: BERTATIK BERTARA

Andoni Aizpuru izatez gabiriarra da eta 33 urte ditu. Bokazioz biologia eta kazetaritzaren artean ibili zen, baina magisteritza ikasi zuen, hura zelako karrera laburren. Euskara klaseak ematen ari zela, ETBn eguraldiaren berri emateko pertsona bat behar zutela eta aurkeztu egin zen. Baita lanean hasi ere, duela bost urte. Ondoren Euskadi zuzenean saioa aurkeztu zuen Maddalen Iriarterekin batera; hura amaitu zenean beste saio bat egiteko aukera eman zioten, eta aurtengoa da Bertatik bertara aurkezten duen hirugarren urtea.

Zortziko txikia

Mariano Medina ala Pello Zabala?

Pello Zabala.

Zein filmek atera dizkizu malkoak?

Ez naiz oso negartia, baina ... El paciente inglés.

Zeure aurpegitik gehien gustatzen zaizun atala?

Begiak beharbada, ezta?

Gehien hunkitu zaituen elkarrizketatua?

Urbiako artzaina, Martin Etxezarreta.

Bertatik bertara ez den ETBko beste saio bat?

Hitzetik hortzera.

Zein da perretxikoak biltzeko lekurik onena?

Joño! Niretzako Otzaurte, Altzania mendia ...

Bizitza txiripa bat al da?

Nirea bai, behintzat! Seguru gainera!

Gabiria ala Abadiño?

Oso gustura nago Abadiñon, baina oraindik ere, Gabiria.

Aizu 202