www.santurtzieus.com

AITORMENA

Ez dira betiko garai onenak,

azken finean gizaki hutsak gara,

barearen ostean dator ekaitza,

udaberri berririk ez guretzat.

 

Denborak aurrera etengabean

ta orain ezin eutsi izan ginana,

rutinaren morroiak bihurtu gara,

laztana lehen baino lehen aska gaitezan.

 

Ohartu gabe arrunt bilakatuta,

ohartu gabe heldu gara mugara,

mundua jausi zaigu gainera,

maitia lehen baino lehen aska gaitezan,

ez dakigu non dagoen hoberena,

bila dezagun beste lekuetan.

 

Bai, zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta

zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz,

aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena,

baina orain maitia lehen baino lehen aska gaitezan.

 

HERTZAINAK

Amets Prefabrikatuak