www.santurtzieus.com

A ZAN BANKETEA, A!

Hile honetan Berangon egon gara, Josefa Bilbao andreagaz. Laukizen jaio zan arren, Berangora ezkondu zan aspaldi eta ordutik hona hemen bizi da. Orain 91 urte dekoz. Ondo pasa dogu andra jator honegaz berbetan, batez be lehengo jateko usarioen gainean.

Gaztetan, lehengo denporatan, non egiten zan bazkarie? Suten?

Bai, beheko sue. Parrillan brase atara eta hantxe. Lehen? Argirik be ez gendun eukiten etxen...petrolioargi eukiten gendun. Eta gaubetan, "argimutile" esaten geuntzen gauza bat paraten gendun horman eskegite. Ta hortxe izekok egiten eun afari eta guk arto zuritu eta Labasuk egiten genduzan...zelango beharrak labasuk egiten! Artok ekarri, zuritu, labatik pasa eta gero errotara eroan urune egiteko. Uruneaz gero talo egiten gendun, ze ogie sekula ez gendun jaten, zapatu batzutan baino.

Ostantzen, beti talo?

Bai, talo eta morokile, esneaz eginte. Goizetan, armosu jateko urdei zatixu bet taloaz jaten gendun, talo ta urdei. Goizetik solon ibili belurarten, eta bederatzik edo hamarratan armosu jaten gendun. Gero hirurak edo lauretan bazkari. Lantzean behin, armosun, urdei egiteko lekuen sardine zaharra jaten gendun taloaz eta oliba-orioaz, kategoriko orioaz. A zan bankete, a.

Zer jaten zenduen bazkarin, Josefa?

Indabak beti. Txarri hilten zaleaz, urdei egoten zan etxen. Txorixok, solomok, saihetsak eta horrek gauzak saltzen genduzan eta urdei etxerako gorde, egun duztitan urdei indabakaz jateko. Besterik ez gendun jaten ordun.

Zapatu eta domekatan bardin?

Zapatu ta domeketan amak ekarten eun libratxu bet okela, gixedu egiteko, eta domekatan garbantzuk bere, elegante!

Zer edaten zenduen, ardaurik bai?

Ez, txakoline. etxeko solo-eskinetan mahatsak eukiten genduzan eta aitak txakoline egiten eun. Ostantzen, ure edaten gendun. Ardaue...jaietan baino besterik ez.

Postre modun, frute edo?

Gauza asko ez. Madari batzuk, eta sagarrak. Sagarrak laban erreten genduzan bandeja beten eta labako artoaren gustuez ze gozo izaten ziren haik sagarrak! Ostantzen, egun batzutan "arroskonletxe", jaietan beti.

Bazkari eta gero koparik edango zenduen...

Bai, anise eta koņaka, horrek biak. Txarri hilten zan egunen bere, mahai ganean beti anise eta koņaka egoten ziren.

Gauben zer afari egiten zan, Josefa?

Talo eta esne, zopak eginte edo. Nozonoz patatak saltsa berden eta holango gauzak, baina nekez.

Nondik ekarten zenduen esne?

Etxeko esne izeten zan. Lehen esneko behi bet edo bi euki genduzan, etxerako esne zenbatgure eukiten gendun. Ordun gure denporatan ez geuntzen esnerik saltzen kamioiri, oraingo modun.

Txarrik aparte, zer animalik hiltzen zenduezan etxen?

Oilok bai, lantzean behin. Ostantzen oilok eta arrautzak etxetik kanpo saldu behar izeten genduzan. Nosikuando amak arrautze txikerrena emoten oskun, gitxitan. Konejurik-eta, ez da etxen egon.

Arrainik ez zan jaten?

Arraine nekez ikusten gendun guk, etxera ez zan ailegaten eta. Nozonoz, ama Algortara bendejeaz etorten zaleaz, gero etxera bueltan sardina fresko batzuk ekarten euzan eta parrilan erreta jaten genduzan afariten.

Seguru Gabonatan gauza espeziala egiten zala...

Gabonatan bai. Gabonatan...ardazope eta intxursaltse. Ardazope badakizu zer dan? Batetik ardaue, eta bestetik ogi estu-estu bet, "pistola" esaten geuntzen horreri ogiri. Ardau eta pistoleaz zope egiten gendun. Intxursaltse be, beti. Gabon egunen garbantzuk bere egoten ziren, okeleaz. Entremeserako, txorixok prijidute iminten eudezan ama-izekok. Koliflora be inoz egin du, eta orioazak sarri askotan. Gero, postrerako "arroskonletxe", kafea, anise eta koņaka.

Kafea, jaietan baino ez?

Hori da. Egun-egunen sekule ez dot kaferik ikusi geure etxen...Gabonatan edo jaietan akaso.

Etxen tabakorik erretan zan?

Kia! Pentsa bere ez. Neskatok ez gendun fumaten egundo bere, mutilak apurtxu bet giau. Lehengo zaharrak "artobizarra" eta lastoa bere fumaten euden batzutan. Geure etxaldean tabako ereiten gendun, baina etxerako gorde barik kanpoan saltzeko eroaten gendun.

Uribe kostako aldizkaria. Andoni Llosak eginiko elkarrizketa 1999/X