gel@irekia

Ikastaroak bakarka

Bakarkako ikastaro tutorizatu batean matrikulatu bazara, hauxe da zure erabiltzaile-maila. Baliabide-Zentruak dituen aukera guztiak izango dituzu eskura gehi zure ikastaroari dagozkionak.

Aukeratu zein ataletara sartu nahi duzun eta gero idatzi matrikulatzerakoan eman genizkizun datuak.

Foroak

Txat-gelak

Materialak

Baina zer dago atal bakoitzean? Zertarako balio dute?

 

Foroak

Foroak, mezuen biltegiak dira, nolabait esateko, eta mezuok dataren arabera agertzen dira antolatuta: goian berriena eta behean zaharrena.

Zure foroak zeure izena du eta bertara tutoreak eta biok bakarrik sar zaitezkete.

Nola ikusi mezuak foroan

Goian (Aukeratu foroa) zure foroen zerrenda duzu eta bertan aukera dezakezu zeinetara sartu.

Mezu guztiak ikus ditzakezu edo azkeneko egunetakoak bakarrik: azken 3, 7, 30 o 100 egunetakoak. Goian eta eskuinaldean (Ikusi) hau alda dezakezu, zeren batzuetan mezurik ez baduzu ikusten, azken 3 egunetan mezurik ez delako jarri izan daiteke eta daudenak zaharragoak direlako.

Mezuak honela agertzen dira:

Xabier Aldai

2002/10/15

[Ezabatu]

[Editatu]

[Itxi]

Ikus dezagun zer esan nahi duten datu hauek:

: mezuari beste erabiltzaile batek erantzun diola adierazten du eta irudiaren gainean sakatuta, erantzun hori ikusiko duzu.

: irudiaren gainean sakatuz gero, mezua ikusiko duzu.

: mezuak fitxategi erantsi edo atxiki bat duela esan nahi du honek.

Xabier Aldai : mezua nork bidali duen adierazten du.

: irudiaren gainean sakatuz gero, zure ordenagailuan duzun e-posta programa zabalduko da eta e-mail bat bidali ahal izango diozu erabiltzaile horri. Mesedez, zentzunez erabili aukera hau: gogoan izan birus informatiko gehienak e-postaren bitartez heltzen direla.

2002/10/15 : mezua zein datatan bidali zen adierazten du.

Ondorengoak ez dira beti agertuko. Bakar-bakarrik mezua zeuk idatzia bada:

[Ezabatu] : honi sakatuta mezua ezabatuko duzu.

[Editatu] : honi sakatuta mezuari aldaketak egin ahal izango dizkiozu: izenburua aldatu, testua edo proposamena, fitxategi atxikitua edo erantsia...

[Itxi] : honi sakatuta mezua itxi ahal izango duzu, hau da, ondorio batzuk idatzi (Ondorioak) lehen mezuak aurkezten zuen gaiaren gainean eta izan dituen erantzunak kontuan hartuta. Seguruenez gutxitan erabiliko duzu aukera hau.

Nola idatzi mezuak foroan

Foroan dagoeneko agertzen diren mezuen azpian beti agertzen da botoi bat: Mezu berria . Horri sakatuta, mezua argitaratzeko bete behar dituzun hutsune batzuk ikusiko dituzu:

Izenburua: zein izenburu eman nahi diozun mezuari. Adibidez, "Zalantzak erlatiboaz eta..."

Proposamena: mezuaren testua bera. Luze samarra bada, bi aukera duzu pantailaren aurrean denbora asko eman beharrik ez izateko. Lehenengoa zera da: aldez aurretik idatzi testu prozesadore batean (WORD edo antzeko batean) eta ondoren bertan sartu edo itsasi. Saia zaitez testua, itxura aldetik, garbia izan dadin (biņetek eta numerazioak arazoak sor ditzakete), zeren batzuetan honek oztopa dezake mezua egoki ikustea edo argiratzea bera ere. Beste aukera mezuari eranstea da.

Dokumentua: "Examinar" izeneko botoiari sakatuta, zure ordenagailuan bilatuko duzu mezuari erantsi nahi diozun dokumentua.

Erabiltzaileak / Gonbidatu: hau tutoreak bakarrik erabiltzeko da, beraz, mesedez ez erabili.

Bidali forora: mezua idatzitakoan, sakatu honi mezua foroan argitaratzeko.

 

Txat-gelak

Beste komunikazio-tresna bat izango da zure eskura. Zu zeure izeneko txat-gelara sar zaitezke eta bertara tutoreak eta biok bakarrik sar zaitezkete.

Nola sartu txat-geletara

Oso erreza da: sakatu Txat-gelak loturaren gainean eta agertuko zaizun orrian aukeratu zein gelatara sartu nahi duzun. Ondoren sartu zure ezizena edo "nick" (6 karaktere baino gehiago ez) eta Sartu botoiari sakatu.

Nola idatzi txat-gelan

Pantailaren eskerreko eta beheko aldean ikusiko duzu idazteko lekua eta horren eskuinean Bidali izeneko botoia. Honi sakatuta (edo Enter) bidaliko dituzu zure mezuak eta beste partaideek ikusiko dituzte.

Nola irten txat-gelatik

Sakatu Irten botoiari eta geletatik kanpo izango zara. Orain zein beste ataletara joan nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.

 

Materialak

Hemen ikas-materialen banku bat topatuko duzu, hizkuntzaren arlo ezberdinak nahi duzun moduan eta momentuan lantzeko aukera emango dizutenak. Horietako batzuk zeure ordenagailura jaitsi ere egin ahal izango dituzu konexiorik gabe erabiltzeko.

Nola sartu materialetara

Oso erreza da: sakatu Materialak loturaren gainean eta agertuko zaizun orriaren goiko eta eskuineko aldean ondorengo hau ikusiko duzu: Karpetak: aukeratu karpeta.

Bilatu bertan ikas-materialena (Ikas-materialak) eta beraren gainean sakatu, dituen dokumentuak ikusteko.

Lehenengoz, material-bankuaren deskripzioa duen dokumentu bat agertuko da: atalak, edukiak, material ezberdinen arteko loturak, ibilbide posibleak. Nahi baduzu, hemenxe bertan kontsulta dezakezu.

Bigarrenik, materialak berak ikusteko aukera ematen duen dokumentua agertuko zaizu: maila guztietarako menu osoa. Aukeratu interesatzen zaizun lotura eta sartu ariketetara.

Nola gorde materialak

Inprimatzeko aukera beti izango duzu, baina batzuetan zeure ordenagailuan gorde nahi izango dituzu geroago lan egiteko eta Internetera berriro konektatu beharrik izan gabe. Materialak gordetzeko modu ezberdinak dituzu, segun eta zein dokumentu mota den.

Interneten ohikoenak *.htm edo *.html motako dokumentuek dira eta ez dizute aldaketarik egiten utziko, baina saguarekin nahi duzuna aukeratzen baduzu, kopia dezakezu (Ctrl + C) eta ondoren testu dokumentu batean sartu (Ctrl + V).

Ikastarotxoen kasuan osorik jatsi eta gero zeure ordenagailuan instala ditzakezu. Nola egin ikastaro bakoitzaren ondoan dagoen Jaitsi/Descargar lotura sakatuta ikusiko duzu.

Azkenik, entzuteko dokumentuak *.mp3 motako artxiboak dira eta bi aukera daukazu horiekin: ireki bakarrik eta beste baterako ez gorde (bi aldiz galdetuko dizu eta biotan adierazi behar duzu ireki nahi duzula) eta aurrerago entzuteko gorde (hau aukleratuz gero, non gorde nahi duzun adierazi beharko duzu). Dena dela, bi kasuotan denbora dezente tardatuko du jaisten, honelako artxiboak, konprimituta ere, astunak baitira.