BOSTGARREN ATALA
(zortzigarren eta bederatzigarren kapituluak)
Birpasa itzazu testutik ateratako ondorengo lau pasarteak eta erantzuiezu galderei.
"Bazkalordua ez da berehalakoan iritsi, paseoa ez da berehalakoan bukatu, ez gara berehalakoan heldu Les Landes ostatura!" |
Zergatik egin zaio hain luzea Maxeri bazkalordura bitarteko denbora?
"Gose banintzen ere, zuzenean jangelara joan ordez, logelara igo naiz korrika bizian, eta komunean sartu naiz. Kisketari eman diot gero." |
Zergatik eman dio kisketari Maxek?
"Xanti Kukuluk esango lukeen bezala, tatxarik gabeko argazkia da." |
Zer esan nahi du Maxek argazkia tatxarik gabea dela dioenean?
"Komuneko bonbaren hotsak nire buru barruko zurrunbiloarekin bat egin du" |
Zerk eragin dio Maxeri buruko zurrunbilo hori?
Itzul itzazu lau pasarteak gaztelaniara
|
|
|
|
Orain, berriz, berritzul itzazu euskarara
|
|
|
|
Honelako burutazioak dabilzki Maxek argazkian ageri den emakumeari buruz.
-Argazkiko emakumeak andereņo Maripirena
bezalako orrazkera metxaduna du.
-Andereņo Maripirena bezalako alkandora loreduna du. -Andereņo Maripirenak bezalako galtza zabalak ditu, pistolerak disimulatzeko. -Argazkiko emakumeak andereņo Maripirena bezalako gorputza du. -Andereņo Maripirena bezalako luzera lirain eta zabalera doia du. -Andereņo Maripirena bezalako bezalako tipoa du. |
Egin itzazu ereduzkoak bezalako beste hiru esaldi Andereņo Maripiren aurpegia deskribatuz.
1.
2.
3.
Argazkiko gizonari, berriz, ez dio traza onik hartzen. Ikusi bestela zer dioen berari buruz.
-Egingo nuke portu batean
andregaia, hurrengo kaian amorantea eta ondoko moilan maitalea egiten duten
atorrante horietako bat dela.
-Egingo nuke itsasertz eta ibai ondoko hirietan ugari izaten diren mafioso horietako bat dela. |
Idaz ezazu ereduzko horien antzeko beste esaldi bat. Laguntza moduan, hona hemen zerrenda osatzeko erabil daitezkeen zenbait adjektibo: ganoragabe, alferrontzi, harroputz, ergel, sasikume, urde, tunante etab.
1.