Fuente: Euskaldunon Egunkaria
ARRAIN BATEK HOZKA EGIN ONDOREN, HILA Oporretan Mediterraneora joaten diren pertsonei itsasoan arretaz aritzeko gomendatu behar zaie. Izan ere, Mallorcan 18 urteko mutiko bati armiarma izeneko arrain batek hozka egin dio eta bizia galdu du. Atzo jakin zenez, autopsiak berretsi du arrainaren pozoinak hil duela gaztea. |
HAURRA AURREAN ETA ZIZTATZEN Haurraren aurrean droga injektatzen ari zen bikote bat atxilotu zuten asteartean Bilbon. Ertzaintza Zabala kalera joan zen. Han, bikotea eta haurra auto batean zeudela ikusi zuten. Ertzaintzak bikotea atxilotu zuen. Haurra, berriz, aiton-amonengana eraman zuten. |
LAPURRETA EGIN OSTEAN, BARKAMENA ESKATU Bilboko denda batean lapurreta egin ondoren barkamena eskatu zion dendariari lapurrak. Gainera, poltsa bat eskatu zion dendariari lapurtu zion dirua eramateko. Izan ere, txanponetan eraman zuen diru guztia. Lapurra Zaragozakoa zen eta lapurreta egiteko 30 zentimetroko labana erabili zuen. |