SARRERA

Unitate honetan Juan Martin Elexpururen "Zakur zaunkak atean" liburuko "Jose Nazarethekoak munduko eritzi publikoari" izeneko atalaren gainean sortutako lau ariketa aurkituko dituzu.

Lehenengo ariketan gaztelerazko esamolde batzuen euskal ordaina eman beharko duzu.

Bigarrenean, Oņatiko ahozko euskaraz idatzitako pasarte bat euskara batura aldatu beharko duzu eta hikako adizkiak, forma neutrora. DOC motako dokumentuan ere baduzu ariketa hau.

Hirugarrena bost berridazketak osatzen dute. DOC motako dokumentuan ere baduzu ariketa hau.

Laugarrena, azkenik, sinonimoen lanketarakoa da. DOC motako dokumentuan ere baduzu ariketa hau.

Guztiek dute, jakina, erantzun orria. Hala ere, arazoren bat izatekotan jar zaitez harremanetan gurekin webmaster@santurtzieus.com -en