Iturria: IVAP Herri-Administrazioetako Hizkuntza-Eskakizunal Azterketa-Ereduak. 2001.
1HE. Bigarren eredua. 15 - 18 orr.
TEKNIKA: Aukera anitzeko galderak
ERREKLAMATZEN ERE JAKIN EGIN BEHAR DA
Behin baino gehiagotan gertatu zaigu erositako alkandorarekin gustura ez egotea, etxera ekarritako garbigailuak kolpe bat edukitzea edo kafetegi bateko terrazan guk uste baino gehiago kobratzea. Sutan jarri arren ez dugu ezer egin. Horrelako kasuetan, erreklamatu egin beharko genuke, horretarako eskubidea dugu eta. Hortxe ditugu Kontsumitzailearen informaziorako Bulegoak, erreklamazioak egiten laguntzeko edo kontsultaren bat egiteko, eta gainera dohainik.
Lurdesek horietako bulego batean egiten du lan eta gertatutako kasu batzuei buruzko informazioa eman digu. Tina dugu bulegoko bezero bat. Birritan joan da, orain dela urtebete hidromasajerako bainuontzi bat ipini zioten etxean eta ura galtzen du. Instalazioa egin zion langileari ordaindu zion eta honek orain ez dio kasurik egin nahi. Beste batean, larruzko jaka bat garbitzera eraman zuen eta hondatuta itzuli zioten.
Horrelakoak izaten dira kontsumitzailearentzako bulegoetan aurkezten diren erreklamazioak, baina erreklamatzeko, arrazoia eduki behar da. Adibidez, alkandora bat erosi eta etxera heltzean konturatzen bagara kolore hori ez dela aproposena praka batzuekin erabiltzeko eta aldatu nahi izanez gero, saltzaileak ez du derrigorrez aldatu behar. Dena den, gehienetan aldatu egingo digute, saltzaileari bezeroa gustura edukitzea komeni zaiolako.
Beste gauza bat da erositako produktua apurtuta badago edo akatsen bat badauka. Orduan, bai, erreklamatzeko eskubide dugu. "Adibidez, hozkailu bat erosten badugu eta konturatzen bagara kolperen bat duela edo ez duela funtzionatzen, saldu digun dendara deitu eta konpondu edo berria emango digute", esaten digu Lurdesek. Dena dela, arazorik ez izateko, produktua etxera eraman baino lehen ondo begiratzea komeni da.
Bestalde, etxera edozein lan egitera etortzen direnean, aurrekontua eskatu behar da. "Askotan gertatzen baita, guk uste baino gehiago kobratzen digutela. Aurrekontua eskuetan badugu, ordea, ezin izango dute bertan jarritakoa baino gehiago kobratu. Hala ere, produktua erosten ez badugu aurrekontua kobratu ahal digute, bestela ez" dio Lurdesek.
Beraz, arrazoia badugu, erreklamazio bat aurkezteko egin beharreko lehenengo gauza saltzailearengana edo lana egin digunarengana joatea da. Ahalegindu behar dugu arduradunarekin edo nagusiarekin hitz egiten, arazoa argi eta garbi azaldu eta konponbide bat emateko eskatu behar zaio.
Ez bada ezer lortzen, Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegora joatea da onena, haiek eramango baitute erreklamazioa. "Guk ere lehenengo, saltzailearekin hitz egiten dugu eta kexa zein den eta zergatik jarri dioten esaten diogu. Benetako profesionala denean, arazoa konpontzen saiatzen da. batzuetan, ordea, saltzaileak arrazoia ez eduki arren, ez du ezer egin nahi eta kasua Kontsumo Zuzendaritzara eraman behar da. Horrela ez bada ezer lortzen, epaileak erabaki beharko du. Dena den, arazorik gehienak hitz eginez konpontzen dira", azaldu digu Lurdesek
HABE aldizkaria, 199.zk.
Egokitua
1. Kontsumitzailearen informaziorako bulegoan...
gertatutako kasu batzuei buruzko informazioa ematea da egiten duten lana
merke-merke lortu dezakegu erreklamazioei buruzko informazioa
laguntza edo informazio bila doanari, eman egiten diote
bi aldiz joan beharra dago erreklamazioa egitera, bestela ez dute kasurik egiten
2. Zer gertatu zaio Tinari?
Hidromasajerako bainuontzi bat ipini ziotela, baina ura galtzen duenez, ez die langileei ordainduko
Behin baino gehiagotan joan behar izan duela Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegora
Etxean jarri zioten hidromasajerako bainuontziak ez duela ezertarako balio, bakarrik larruzko jakak garbitzeko
Hidromasajerako bainuontzia erosteko dirua jarri zuela, baina larruzko jaka bat eman ziotela
3. Erreklamazioa egiteko orduan, kontuan izan behar da...
kontsumitzaileak beti duela arrazoia, dudarik gabe
produktua etxera eramanez gero ezin dela erreklamaziorik egin
posible dela kontsumitzailea oker egotea eta erreklamaziorik egiterik ez izatea
zein motatako produktua erosi den; zeren koloretako arropa bada, derrigorrez aldatu behar dutelako
4. Dendariek, askotan, aldatu egiten dituzte erreklamatutako produktuak. Zergatik?
Derrigortuta daudelako produktuak aldatzera kasu guztietan
Saltzaileek nahiago dutelako eroslearekin ondo konpondu, arrazoia ez eduki arren
Praka eta alkandoren koloreek derrigorrez bat etorri behar dutelako
Saltzaileak bezeroen erreklamazioen beldur direlako
5. Erositako produktua....
apurtuta badago, hor konpon! eroslearen errua izan da apurtuta erostea
nahiz eta akatsez josita egon, funtzionatzen badu ez digute aldatuko
ondo begiratu behar da dendan, zeren etxera eramanez gero, ez digute aldatuko
etxera eramandakoan hondatuta dagoela konturatzen bagara. aldatzeko aukera daukagu
6. Zer dio Lurdesek aurrekontuari buruz?
Produktua erosten badugu ez duela merezi aurrekontua eskatzea, bestela gehiago kobratuko digute
Produktua erosten ez badugu bakarrik kobratu ahal digutela aurrekontua
Aurrekontua eskatuz gero derrigorrez erosi behar dela produktua
Ez dela oso garrantzitsua aurrekontua eskatzea, saltzailearen tranpa bat baino ez delako
7. Erreklamazio bat egin nahi badugu...
hasiera-hasieratik Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegora joatea da onena
lehenengo, Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegoko norbaitek joan behar du dendako nagusiarekin hitz egitera
onena da, ezer egin baino lehen, arazoa dendako nagusiarekin konpontzen saiatzea
dendako nagusiarekin arazoa konpondu edo ez, derrigorrez joan behar da Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegora
8. ZEIN DA ZUZENA?
Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegokoek saltzailearekin hitz egiten dute kexari buruz
Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegokoekin hitz egin eta gero arazoa ez bada konpontzen, saltzailea oso profesionala dela esan nahi du
Kasua epailearengana eramaten da arazoa modu onez eta hitz eginez konpontzeko
Kasu gutxi dira epailearengana eraman gabe konpontzen direnak
TEKNIKA: inprimakia
GAIA
Lanean egoitzaz (edifizioz) aldatu zarete. Dena kartoizko kutxetan sartu eta toki berrira joan zarete. Kutxak toki batetik bestera eramaterakoan zenbait galdu egin dira, eta beren artean zureak.
Arduradunari idatziz azalduko diozu zer gertatu den, zer falta zaizun eta material horrek daukan presa. Arazoa arin konpontzeko eskatuko diozu.
AZALPENA
ESKAERA
_____________(e)n, 20______(e)ko_____________ren________(e)an
|
ERREKLAMATZEN ERE JAKIN BEHAR DA"
1 C |
2 B |
3 C |
4 B |
5 D |
6 B |
7 C |
8 A |