Iturria: IVAP Herri-Administrazioetako Hizkuntza-Eskakizunal Azterketa-Ereduak. 2001.
1HE. Lehen eredua. 11- 14 orr.
TEKNIKA: Aukera anitzeko galderak
ESKUZ EGINDAKO OINETAKOAK
Xabier Iturrioz eta MĒ Karmen Rio bikote gazte bat da. Zapatagileak dira, artistak,artisauak, Iruņeko udaletxetik hurbil dute "Zapatari" izeneko tailerra edo denda. Hasi eta bukatu beraiek egiten dituzte oinetakoak, eta prozesuaren %99a eskuz egiten dute. Konpondu ere egiten dituzte.
Xabier Iturriozek etxekoen tradizioari segitu dio, senideetako asko zapatagile izan dira eta. Badira urte batzuk Gasteizko alde zaharrean, Herreria kalean, zapategia zuela Xabierrek lagun batekin batera. Iruņean, berriz, Xabier bakarrik hasi zen, eta bakarrik ezin! Urtebete pasa eta Mari Karmen heldu zen, ez zuen zapatagintza ezagutzen, baina bazekien josten, eta orain ere horixe egiten du: larrua ebaki, josi, pegatu. Lana banatuta dute, beraz.
Zapatak eta botak egiteko larrua Palentziatik ekartzen dute; Gernikatik, berriz, sandaliak egitekoa. Bi larru-klase hauek marroiak dira, edo beltzak, baina bezeroak kolorea nahi du, eta larru tindatua ekartzen hasi dira Zaragozako herri batetik: larru gorriak, berdeak....larru ona erabiltzen du bikote honek: "garestiagoa da baina gehiago irauten du, eta produktu kimikorik gabe landutakoa da".
Oinetakoen zola ere bi eratakoa dute. Bata betikoa, gomazkoa, eta bestea, erreziklatutako gurpilekin egindakoa. " Hau gogorragoa da bestea baino, zailagoa da apurtzen, baina erosoagoa bestea da, beharbada". Hasieran eskuz josten zituzten, eta oinetako bakoitzarekin ordu-erdiko lana edo, bazuten. Orain, ordea, minutu pare batean bukatuta.
Bien artean bost oinetako pare egiten dituzte egunean. Botak, sandaliak,zapatak...denak kontuan hartuta, 1300 pare saltzen dituzte gutxi gora-behera urtean. Hasieran dendei saltzen zieten jeneroa, baina negozio txarra zen: izerdi asko eta irabazi gutxi. Beraz, biek egiten dute dendari lana ere; gogorra da, baina errentagarriagoa. Negozioan buru-belarri ari dira; aurretik, ordea, ikerketatxo bat egin zuen Xabierrek, jakiteko urtean zenbat oinetako egin behar den, zenbat saldu, zein salneurritan...
Denda kale estu batean dago: "Hona datorrenak badaki zertara datorren" esan digu MĒ Karmenek. Bezero fidelak dituzte, gazteak gehienak. Hala ere, bezeroen zati handi bat Iruņetik kanpo lortu dute, feriarik feria ibiliz; adibidez, Arrasaten izen handia dute. Feriarik feria ibiltzeak berez dakar nekea, eta kontuan hartuz feria asko asteburuetan izaten dela, lana bikoiztu egiten da. gero bada Euskal Herri guztiko artisauak biltzen dituen elkartea, "Arbaso" izenekoa; bertan ere sartuta dago "Zapatari".
Ikusten duzuenez. gogoa soberan dute. Denbora pixka bat hartzen dutenean, mendiko botak ere egin nahi dituzte: "Oraingo botak goma gastatutakoan zuzen-zuzen doaz zaborretara...Lehen ez, azken zola hondatzen zenean, zaharra beroarekin kendu eta berria jartzen zen. Dena den, negua joan da eta udaberrian sandaliekin hasi beharko dugu".
HABE aldizkaria, 266. zk.
Egokitua
1. "Zapatari" tailer edo dendan...
oinetakoak Xabierrek eta MĒ Karmenek hasi eta bukatzen dituzte; eskuzko lana, ordea, beste batzuek egiten dute.
lanik gehiena eskuz egiten dute eta konpontzeko aukera ere ematen dute
hasi bai, baina oinetakoak bukatu, alboko denda batean egiten dute
prozesuaren %99 bertakoek egiten dute eta gainerakoa beste tailer mekaniko batek
2. Xabier Iturrioz lanean hasi zenetik...
bakarrik lan egitea gustatzen zaio eta horrela egin du orain arte
zapatagintzan esperientzia handidun jendearekin baino ez du lan egin
ez du lantokia aldatu, senideekin harremanak ez galtzeko
lantoki eta lankide ezberdinak eduki ditu
3. ZEIN DA ESALDI ZUZENA?
Erabili dituzten larru motak beltzak edo marroiak dira, oraindik ez dira ausartu koloreetako larrua erabiltzen eta
Palentziatik ekartzen duten larrua beltza edo marroia da; Gernikatik, berriz, koloreetakoa ere ekartzen dute
Ez die ardura larrua gehiago ordaintzea, kalitatea hobea bada.
Larruaren kalitatea ona ez bada, produktu kimikoekin hobetzen dute
4. Zer dio bikote gazteak oinetakoei buruz?
Gurpilekin egindako zola badute, erosoagoak direla
Zola mota bata ala bestea ipintzeak, ez duela zerikusirik gogortasunarekin
Eskuz josten denbora asko behar zutenez, teknika berri eta azkarragoak erabiltzen dituztela orain.
Erreziklatutako gurpilak erabiltzen dituztenetik, minutu pare batean josten dituztela, zolak bigunagoak direlako
5. Zergatik hasi ziren oinetakoak beren kabuz saltzen?
Irabazi handiagoak lortzeko, beren kabuz saltzea hobea zelako
Gainerako dendek ez zietelako oinetakorik erosten, eta nola edo hala saldu behar zituztelako
Gogorra egiten zitzaielako beraiek egindako oinetakoak beste batzuek saltzea
Ez zelako batere gogorra eta oso entretenigarria egiten zitzaielako
6. "Zapatari"ra sartzen diren bezeroak...
zein motatako denda den kontuan hartu gabe sartzen dira
dendaz denda dabiltzan gazteak direnez, normalean behin baino ez dira sartzen
gazteak dira gehienak eta guzti-guztiak Iruņekoak
normalean gazteak dira eta argi daukate nahi dutena
7. Zer zerikusi dute Xabierrek eta MĒ Karmenek feriekin?
Erosle moduan baino ez dira joaten eta jai daukatenean
Beraiek egiten duten lana eskulana denez, aukera ona dute joan eta jeneroa saltzeko
Ferietara joaten direnean tailerrean ez daudenez, lanik ez egiteko eta diru apur bat irabazteko aprobetxatzen dute
Artisauak direnez, ferietara joan behar dute, baina astegunetan bakarrik, asteburuak ukitu ezinak baitira
8. ZEIN DA ZUZENA?
Mendiko botak egiten hasi zirenetik, inoiz baino hobeto doa "Zapatari"
Lehen, boten zola gastatzen zenean, zaharraren gainean berri bat ipini eta listo!
Orain jendeak kontzientzia handiagoa du lehen baino eta ez ditu botak zakarrontzira botatzen
Asmoa daukate bestelako oinetakoak ere egiten hasteko, adibidez mendiko botak
TEKNIKA: inprimakia
GAIA
Lantokian lan asko daukazu eta edukiko duzu hurrengo hilabeteetan. Ondo etorriko litzaizuke, beraz, beste lagun bat lanean laguntzeko.
Arduradunari lankide berri hori eskatuko diozu idatziz. Eskaeran den-dena azalduko diozu (laneko egoera, zure eskaera, lankide berriak zeintzuk lan egin beharko dituen, noiz arte...
ARDURADUN J/A ESKAERA ESKATZAILEAREN DATUAK IZEN-ABIZENAK: LANPOSTUA: ____________________________________ NAN ZK:________________
AZALPENA
ESKAERA
____________(e)n, 20____(e)ko______ren_________(e)an
|
"Eskuz egindako oinetakoak"
1. B
2. D
3. C
4. C
5. A
6. D
7. B
8. D