HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA: GOI ZIKLOA

1999ko ekaina

 

A ATALA

IDAZLANA

Ondorengo gai biotatik bat aukeratu eta garatu. 350 hitz eskatuko dira. Zaindu ortografia (Euskaltzaindiaren proposamenak jarraituko dira). Zuzentasuna, egokitasuna eta aberastasuna hartuko dira kontuan.

a) Publiziate modeloak

Modeloak, neskak batez ere, argal-argalak, hezurra eta azala dira. Anorexikoak ere badirudite batzuek... Batzuk kirofanotik pasatu dira dotoretzeko.

Publizitateak "erabili" ere egiten ditu.

Zer deritzazu honi?

b) Aitita-amamak baztertuta

Aitita-amamengandik ilobenganako komunikazio haria telebistak, ikasketek, gaupasek, astirik ezak... eten egin dute, gure nagusien esperientziaren eta hizkuntzaren iturria itotzeraino.

Zer diozu horretaz?

 

ITZULPENA

Mezua jaso behar duzu.
Ahalik eta euskara jatorrena erabiltzen ahalegindu.
Zuzentasuna eta aberastasuna kontuan hartuko dira

 

Todos los miedos y temores, hasta el miedo a morir, son aprendidos. Pero hay, parece ser, dos únicas excepciones: el miedo a perder el equilibrio, a caernos, y el miedo a ruidos y sonidos muy fuertes, que son miedos con que todos nacemos. Son temores innatos, primarios, que no podemos evitar y que además nos son muy útiles y nos acompañan de por vida.

¿De dónde procede entonces ese rosario interminable de miedos, temores y hasta estados de gran ansiedad, como el miedo a la opinión negativa de los demás, el miedo a ser rechazados, a no ser atractivos y brillantes, a perder un amor, a la oscuridad, a los espacios abiertos, a parecer tontos, a ciertos animales, etcétera? Proceden del aprendizaje que hemos venido realizando desde la más tierna infancia, de los miedos irracionales de nuestros antepasados.

(Bernabé Tierno)

 B ATALA

 

KOKATU ESAMOLDE BAKOITZA KOMUNIKAZIO EGOERA BATEAN

Adibidea: Gorriak ikusi
Gorriak ikusi zituzten gurasoek gerra garaian, baita gerra ostean ere.

 1.- Banengoan, ba, ni!

2.- Begiz jo

3.- Noraezean dabil

4.- Horrenak egin du

5.- Ez da berbakoa

6.- Inon direnak egin

 

BERRIDAZKETAK

Adibidea:

"Klasera sartu ginen momentuan mahai guztiak apurtuta zeudela ikusi genuen"

(bezain)"Klasera sartu bezain laster mahai guztiak apurtuta zeudela ikusi genuen"

1.- Ezingo dute elkarrekin hitzik egin eta horixe da kezkarik handiena.

(kezkatzen ditu) ______________________________________________________________________________

2.- Etxera heldu nintzen momentuan bertan konturatu nintzen giltzak galdu egin nitucla.

(batera) _____________________________________________________________________________________

3.- Gauza bat bakarrik dauka gogoan: dirua irabazi, eta dirua irabazi!

(ez du) ______________________________________________________________________________________

4.- Loteria tokatu zitzaion eta gainera Ameriketako osaba baten herentzia eskuratu zuen.

(ez ezik) __________________________________________________________________________________

5.- Aurten eguraldi ona egingo omen digu. Metereologiaz arduratzen denak badaki hori.

(-na) _____________________________________________________________________________________

6.- Agintariek duten baino diru gehiago dutela uste du jendeak.

(Agintariak ez dira) ___________________________________________________________________________

7.- Badakizue zuek ere hemen erretzea debekatuta dagoena, ezta?

(-tzerik) ___________________________________________________________________________________

8.- Ez duzu pentsatu behar irakasleek zure lepotik barre egiten dutenik.

(zuri) ____________________________________________________________________________________

9.- Ez genekien zer egin, ez norengana jo; horrelaxe geunden.

(-la) _____________________________________________________________________________________

10.- Gaur egungo zenbaiten helburu bakarra boterea lortzea da.

(ez du) ___________________________________________________________________________________

 

BAT-BATEKO ITZULPENA

Adibidea: Acertar de pleno
Bete-betean asmatu du, aurrean egon ez banintz eznion sinetsiko.

1. Le sorprendieron con la pistola en la mano.

2. Se puso de rodillas y se santiguó.

3. No hagas las cosas a ciegas.

4. Acabarás por meter la pata.

5. ¿Por qué me habrá dicho eso? Por lo que sea.

 

D ATALA

ENTZUMENA

ZEIN DA ZUZENA ?

1 .

a). Liburu hau hiztegia da soil-soilik.

b). lkerketa lana da, eta gutxi erabilfen diren berbak batzen dira bertan.

c). Hiztegia baino gehiago arrantzaleen pasadizuen bilduma da.

d). Hiztegia baino gehiago enziklopedia da; berben esanahia ondo azaltzeko adibide eta irudi asko jarri dira.

 

2.

a). Arrantzaleen hiztegia da, eta baita arrantzale herrietako kulturaren hiztegia ere.

b). Arrantzaleen hiztegia da huts-hutsean.

c). Arrantzaleen eta itxas-lantegietako hiztegia da.

d). Gaurko arrantzale gizonen hiztegia da.

 

3.

a).Herri desberdinetako lexikoa kontrastatzea aberasgarria izan da.

b). Herri askotako berbak jaso ditu. A zelako nahastea!

c). Berba batzuk kendu egin behar izan ditu desegokiak izan direlako.

d). Oso berba desberdinak erabilten dituzte herri desberdinetan eta lana oso zaila izan da.

 

4.

a). Lehen cuskeraz bakarrik egiten zuten eta esamoldeak pobreagoak ziren.

b). Lehen arrain eta tresna gehiago zegoen eta erabilten zituzten esamoldeak ere aberatsagoak ziren.

c). Tresneria berriagoa dago gaur arrantzarako, eta darabilten euskera.ere aberatsagoa da

d). Euskera ederra darabilte gaurko arrantzale gazteek ere.

 

5. 

a). Liburu hau egiteko burututako lana oso zaila izan da.

b). Arrantza munduko hiztegi bereziaren berri-emaile ugari aurkitu ditu.

c). Arrantzaleek jakin badakite, baina esan oso gutxi egiten dute.

d). Laguntasuna eman diote baina, hala ere, lan aspergarria izan da.

 

TESTUA OSATU

1990ean UNESCOren Idazkaritzak unitate berezi bat ______(6)______ zuen Erakundearen eta ordezkaritza ______(7)_____ ez duten Estatu Kideen, -gehienak garapen-bidean dauden uharteak izanik-, arteko _____(8)_____ bideratzeko. Estatu Kide Txikiekiko Harremanetarako Unitatea (SMS) du izena eta bi helburu nagusi ditu: estatu txikiek UNESKOren ______(9)_____parte hartze oso izango dutela bermatzea eta horien premiei erantzungo dien politika orokorra ______(10)______. Hogeita zortzi dira Estatu Kide txikiak eta badira beste hiru kide ______(11)______ ere. Hautaketa egiteko honako irizpide hauek hartu ziren kontuan, beti ere _____(12)_____ jokatuz: 10.000 kilometro karratutik beherako azalera izatea, milioi bat biztanle baino gutxiago eta, azkenik, Barne Produkto Gordina _____(13)______ 2.000 dolar estatubatuar ingurukoa ízatea. Hogeita hamabost dira _____(14)______ lurraldeak. Lurralde horietan guztietan _____(15)_____ arazo larria da benetan: natura eta ekologia guztiz _____(16)______ dira, azalerak oso txikiak, eta baliabideak, berriz, _____(17)_____; kokaera geografikoa eta geologia arazo-iturri dira, arrisku ugari baitago (lurrikarak, erupzioak, tsunamiak, zikloiak, tifoiak, uholdeak, lubiziak eta lehorteak); lurrak _____(18)______ daude, lurpeko nahiz kostaldeko urak eta ibaiak ______(19)_______, lurralde garaiak desforestatuta eta, gainera, herbiziden neurriz kanpoko erabilerak ondorio _____(20)_____ eragiten ditu.

Estatu kide txikiek, hainbat kulturaren _____(21)_____ diren aldetik, arraza eta hizkuntza _____(22)_____ dute ezaugarri nagusia, eta unean uneko ______(23)______ egokitzeko gai izan dira beti. Ondorioz, _____(24)_____ gizarte-egiturak kontuan hartu behar ditugu nahitaez herrien arteko lankidetzarako bide berriak _____(25)______.

AMINA OSMA. UNESKOren Albistaria. 109. Alea

6.

a) zortu

b) sortu 

c) lehertu 

d) gortu 

7.

a) lorkorrik

b) emankorrik

c) iraunkorrik

d) hauskorrik 

8.

a) biratirak

b) hildoak

c) zidorrak

d) harremanak 

 9. 

a) jardueretan

b) jokaldietan

c) ondorioetan

d) jokakizunetan

10.

a) deuseztea

b) botatzea 

c) garantzea

d) lantzea 

11.

a) elkartu

b) gogaitu

c) zuzpertu 

d) baretu 

12.

a) irrikiz 

b) mesprezuz

c) nekez

d) malgutasunez

13.

a) biztanletzat

b) biztanleetan

c) biztanleko

d) biztanlearen

14.

a) erratutako

b) aipatutako

c) ezusteko

d) sendotutako 

15.

a) ingurugiroa

b) guraria

c) ingurubira

d) gizabidea 

16.

a) hausketak

b) hausterreak

c) hauskorrak

d) haustezinak

17.

a) galantak

b) urriak

c) estuak

d) soilak

18.

a) higatuta

b) igurtzita

c) kuzkurtuta

d) lerratuta

19.

a) kutsatuz

b) kutsatzen

c) kutsatua

d) kutsatuta

20.

a) izurriak

b) latzak

c) mugatuak

d) kizkurrak

 21.

a) hutsune

b) bilgune

c) geldigune

d) herrigune

22.

a) gaitasuna

b) urritasuna

c) murriztasuna

d) aniztasuna

23.

a) premietara

b) sarietara

c) gorrietara

d) ondasunetara

24.

a) besteko

b) bereko

c) bertako

d) bateko

25.

a) urritzeko

b) desegiteko

c) urruntzeko

d) urratzeko

 

GRAMATIKA TESTA

26. Ariketak ondo.............., ez zuen azterketa gainditu.

a) egiteagatik

b) eginez

c) egitearren

d) eginagatik

 

27. Zuek behar apur bat egin duzue baina guk, ........, dena amaitu dugu.

a) zuek ez bezala

b) zuetaz bestalde

c) zuen kontra

d) zuen alderantziz

 

28.

a) Guretzat ezik, zeuentzat ere bada hau.

b) Guretzat ezik, zeuentzat ere da hau.

c) Guretzat ez ezik, zeuentzat ere bada hau.

d) Guretzat ez ezik, zeuentzat ere da hau.

 

29. Nik ez nuke horrelakorik egingo, ........

a) ezta munduko urre guztiagatik!

b) ezta munduko urre guztiagatik ere ez!

c) ez munduko urre guztiagatik ere ez!

d) ezta munduko urre guztiagatik ere!

 

30. Bilbon loteria egokitu .................berria pozgarria izango litzateke ba!

a) denaren

b) delaren

c) dela

d) delako

 

31. Edozer konta zeniezaioke horri, .............

a) guztiz sinesterreza duzu eta.

b) guztiz sinesbera duzu eta.

c) guztiz sinesduna duzu eta.

d) guztiz sinestia duzu eta.

 

32. Urlia beti lo, ..........da gero!

a) Loegilea

b) lozalea

c) logurea

d) lotia

 

33. lkasi eta ikasi dabil hori beti, ...

a) ikasgaia duzu

b) ikaskizuna duzu.

c) ikasmina duzu.

d) ikastuna duzu.

 

34. Film horrek duen onena ....

a) bere sinesgarritasuna da.

b) bere sineskortasuna da.

c) bere sinestasuna da.

d) bere sinesterreztasuna da.

 

35. Ez zaitez .......................izan eta eman lasai zeure iritzia.

a) lotsaduna

b) lotsorra

c) lotsatasuna

d) lotsagabea

 

36. Geu eraman ........ esan eutsueen/zizueten.

a) gengizuezala/gintzazuela

b) genkizuezala/genkizkizuela

c) zengiguela/zeniezagutela

d) genkizuzala/genkizkizula

 

37. Kotxea utzi neutsuen/nizuen, afalostean berehala etor............

a) zenkiguzen/zenkizkiguten.

b) zengieguzan/zintzategun.

c) zengiguezan/zeniezazkiguten.

d) zenkiguen/zenkiguten.

 

38. Zure amama zenak hori ................. hil egingo zen

a) jakin baleki

b) jakin balu

c) jakingo bazuen

d) jakin izan baluke

 

39.

a) Anak amagan antzik ez du

b) Bere ahizparen ere ez du

c) Anak aitatara eman du

d) Aitita amamen berdina da

 

40. Zumaiara joan beharra duzu? Geuk eraman ....

a) geinkizu/geniezazuke.

b) zeinkeguz/zintzakegu.

c) geintekizuz/genkizkizuke.

d) gaitekizuz/gakizkizuke.

 

41.

a) Sagarrak batzeari dakust.

b) Sagarrak batzen dihardu.

c) Sagarrak batzeaz datxekio.

d) Sagarrak batzeari darrai.

 

42.

a) Ospakizun horri ez dirudigu hain gaizki.

b) Ospakizun hori ontzat deritzagu.

c) Ospakizun honetaz ondo deritzagu.

d) Ospakizun horri ondo deritzagu.

 

43.

a) Bere onetatik ez dute aterako, beti gauza onak egiten ditu eta.

b) Iskanbila, buila eta ernegua ugari. Bere onetik atera dute.

c) Bere onetik jan diote nahi izan duten guztia.

d) Bere onetik lortu dute jasoera baikor hori.

 

44. Elorrioko frontoia udaletxeari .............. dago.

a) deutsala

b) dagokiola

c) zaiola

d) dirauela

 

45. Hautagai honen izen ona herritarrekiko ......

a) harremanekin datza.

b) harremanetan datza.

c) harremanetan dihardu.

d) harremanari dario.

 

46.

a) Ez dakit joan doan ala etorri badator.

b) Ez dakit joan doan ala eto,rri datorren.

c) Ez dakit joan badoa ala etorri badator.

d) Ez dakit badoa ala badator.

 

47. Zu ez eze, .......... konturatu nintzen hori baino lehen.

a) neu ere

b) baita ni ere bai

c) neu ere bai

d) neuk ere

 

48. Ez geneukan emateko gogorik,..............

a) baina eman egin behar izan genuen.

b) baina eman behar genuen.

c) baina eman behar genuen egin.

d) baina behar genuen eman.

 

49. Ez dakizula diozu, baina ...

a) badakizula.

b) baietz dakizula

c) dakizula.

d) jakin dakizu

 

50. Nor da ........... azkarrena?

a) gu biren artean

b) biek artetik

c) gu bitatik

d) gu bion artean

 

AUKERATU AZPIMARRATUTAKO HITZEN SINONIMOAK

51. Liburuak elkarren gainean pilatuta egon beharrean, sakabanatuta aurkitu genituen.

a) barreiatuta

b) irrikatuta

c) sarraskituta

d) murriztuta 

 

52. Isilik geratu zen, erantzun aurretik pentsatutakoa mamurtzen edo.

a) marmartzen

b) hausnartzen

c) uzkurtzen

d) marruskatzen

 

53.- Zaude lasai! Berehala hartuko du erabakia, zirt edo zart egitekoa da eta.

a) aukera

b) atonketa

c) ebaslea

d) ebazpena

 

54. Mutil konkorra zenez ez zegoen harekin joango zen emakumerik.

a) lepogogorra

b) epotxa

c) bihurria

d) lepokerra

 

55. Sasiz inguratutako sail bat zen, baina lur lehorra ere ugari zegoen.

a) urria

b) idorra

c) hezea

d) maldatsua

 

AUKERATU BALIOKIDEAK

56.- DENBORA AURRERA, SAGAR HELDUA LURRERA

a) Harrak jota jausten da

b) Arin dabilena, laster lurrean

c) Ez da ona denbora galtzea

d) Ez gara mundura hazitarako etorri

 

57. BALIZKO OLAK, BURDINARIK EZ

a) Gogoko diren gauzei ezin ezetzik esan

b) Ametsetatik egia, nekez

c) Balizko olak ez du beste ezertarako balio

d) Egiten duen guztia oker egiten du

 

58. ZENBAT BURU, HAINBAT ABURU

a) Batzarrera etorri ziren guztiek gauza berbera esan zuten

b) Gertakizun bati buruz, pertsona beste iritzi izaten da

c) Gorputzik gabeko bururik ez dago

d) Nahikoa zeregin dauka baserritarrak kortako aburuak zaintzen

 

59. BARRUAN ZIRIA, AHOAN IRRIA

a) Aurpegia, arimaren ispilu.

b) Ardi-larruz jantzitako otsoa da.

c) Maleziarik gabeko jendea ezin da ondo bizi.

d) Euri-zirina egin arren, ez du ahoko irria galtzen.

 

60. LAN LASTERRA, LAN ALFERRA

a) Lanean gogotsu dabilenaren leloa.

b) Gauzak ondo eta arin, gatx.

c) Aginduta egina baino alferragoa da.

d) Mutila da lanean!

 

ZUZENKETA ORRIA

ESAMOLDEAK KOKATU

  1. (Egun sargoritsu baten bukaeran, trumoia hasi da) Banengoen ba, ni, eguraldi honek ezin zuela denbora luze iraun!
  2. Erakusleiho horretan dagoen jantzia begiz jo dut
  3. Nire anaia noraezean dabil: ez daki zer egin ez nondik jo bere bizitza aurrera eramateko.
  4. Gizon hori oso-oso larri dago: uste dut horrenak egin duela.
  5. Zure lagun hori ez da berbakoa: utzi nion liburua gaur ekarriko zidala esan zidan, baina begira...!
  6. Inon direnak esan dizkio lana gaizki egiteagatik.

 

BERRIDAZKETAK

  1. Elkarrekin ezin hitz egiteak kezkatzen ditu bereziki.
  2. Etxera HELTZEAREKIN BATERA konturatu nintzen giltzak galdu egin nituela.
  3. Dirua irabaztea besterik ez du gogoan.
  4. Loteria tokatu ez ezik, Ameriketako osaba baten herentzia eskuratu zuen.
  5. Metereologiaz arduratzen denak BADAKI aurten eguraldi ona egingo DIGUNA.
  6. AGINTARIAK EZ DIRA JENDEAK USTE DUEN BEZAIN ABERATSAK.
  7. Badakizue zuek ere hemen EZ DAGOELA ERRETZERIK.
  8. Ez duzu pentsatu behar irakasleek ZURI barre egiten DIZUTENIK.
  9. Zer egin, ez norengana jo EZ GENEKIELA geunden.
  10. Gaur egun ZENBAITEK boterea lortzea BESTE HELBURURIK EZ DU.

 BAT-BATEKO ITZULPENA

  1. Pistola eskuan harrapatu zuten.
  2. Belaunikatu eta Aitaren egin zuen.
  3. Ez egin gauzak itsumustuan.
  4. Azkenean hanka sartuko duzu.
  5. Zergatik esan ote dit? Dena delakoagatik.

TESTUA OSATU

6-B 7-C 8-D 9-A 10-D 11-A 12-D 13-C 14-B

15-A 16-C 17-B 18-A 19-D 20-B 21-B 22-D 23-A

24-C 25-D

GRAMATIKA TESTA

26-D 27-A 28-C 29-D 30-D 31-B 32-D 33-D 34-A 

35-B 36-A 37-A 38-B 39-C 40-B 41-B 42-D 43-B 

44-A 45-B 46-B 47-A 48-A 49-D 50-D 

SINONIMOAK 

51-A 52-B 53-D 54-B 55-B

AUKERATU BALIOKIDEAK

56-D 57-B 58-B 59-B 60-B