www.santurtzieus.com

IRAKASLEEN 1. HIZKUNTZ ESKAKIZUNA:

ATARIKO PROBA

1999-3-13

 

1. Hor pasatu ................ asko kezkatzen .................

  1. denak / nau
  2. duena / zait
  3. dena / zait
  4. duenak / dit
2. Noizko behar duzu lan hau?
  1. Seietarako
  2. Seiretarako
  3. Seitarako
  4. Seitako
3. Zein da zuzena?
  1. Nik ez ditut xerrarik nahi
  2. Zuk ez duzu inoiz okelarik jaten, ala?
  3. Ez, ez ditut jaten ez haragirik ez arraultzarik.
  4. Orduan ez dizkizut arraultzarik jarriko.
4. Partidua galduko ahal dute! Aukera ezazu baliokiderik hurbilena.
  1. Hobe dute partidua galtzea, bestela ...
  2. Nahiago nuke partidua galduko balute.
  3. Partidua galduko ote dute?
  4. Zuk uste duzu partidua galduko dutela?
5. Zein da zuzena?
  1. Nire iritziz ez duela zereginik.
  2. Nire iritziz ez duen zeregina.
  3. Nire iritziz ez duenez zer egin
  4. Nire iritziz ez du zereginik.
6. Automobila zuk eramango duzu? Zein da galdera honen erantzun zuzena?
  1. Nik ez. Urtzik eramateko!
  2. Nik ez. Urtzik eramaten duela!
  3. Nik ez. Urtzik eraman dezala!
  4. Nik ez. Urtzik eramatea!
7. Zenbat .................... jarri dizu txertoa?
  1. pertsonari
  2. petsoni
  3. pertsonei
  4. pertsonai
8. Zein da zuzena?
  1. Eskolako leihoen gehienak zabalik laga ditugu.
  2. Eskolako leihoen zati gehienak irekitak laga ditugu.
  3. Eskolako leiho gehienak irekita laga ditugu.
  4. Eskolako leihoen gehiengoa zabalduta laga ditugu.
9. Oraindik horrela? ....................................... esanda ez al da nahikoa, ala?
  1. Aldi bat
  2. Behin
  3. Aldi batean
  4. Behin bat
10. Zein da zuzena?
  1. Emaiozu txupetea umeari, bestela ez da isilduko eta.
  2. Emaiozu txupetea umeari, bestela ez denez isilduko.
  3. Emaiozu txupetea umeari, bestela ez dela isilduko.
  4. Emaiozu txupetea umeari, bestela ez duela isilduko.
11. Atzoko bileran ................... hitz egin zenuten?
  1. iazko oporretaz
  2. iazko oporren gainean
  3. iazko oporren buruz
  4. iazko oporri buruz
12. Txiklea zakarrontzia .......................... entrenatzaileak.
  1. botarazi dugu
  2. bota erazi gaitu
  3. bota erazi zaigu
  4. botarazi digu
13. Ba ote dago munduan hau baino gauza ederragorik? Aukera ezazu baliokidea.
  1. Ez dakit nik munduan hau baino gauza ederragorik egongo den!
  2. Egon badago munduan hau baino gauza ederragorik.
  3. Jakin berri dut munduan badaudela hau baino gauza ederragoak.
  4. Munduan hau baino gauza ederrago zenbait omen dago.
14. Zein dago ondo?
  1. Bi horiek ezin dira elkar ikusi.
  2. Bi horiek ezin dituzte elkar ikusi.
  3. Bi horiek ezin dute elkar ikusi.
  4. Bi horiek ezin diote elkarri ikusi.
15. Zenbait ................. eta hainbat ................... ez du nahi 35 orduko lan-astea.
  1. langile / enpresari
  2. langilek / enpresarik
  3. langileak / enpresariak
  4. langileek / enpresariek
16. Nik esandakoa kontuan eduki behar ez baduzu, isildu egingo naiz. Bilatu baliokidea.
  1. aintzat hartu
  2. koadernoan gorde
  3. kutxan eduki
  4. buruan sartu
17. ...................... txartel hauek umearentzat ......................
  1. Nahi baduzue / har ditzakezue
  2. Nahi izaten baduzue / hartu ahal dituzue
  3. Nahi baduzue / har dezakezue
  4. Nahi izaten baduzue / har diezazkiokezue
18. Zenbait lekutan jai izango omen dute .........................
  1. apirilak 30an
  2. apirilak 30ean
  3. apirilaren 30an
  4. apirilaren 30ean
19. Urtearen ..................... ikusiko dugu inflazioa zenbat igo den.
  1. barruan
  2. barru
  3. buruz
  4. buruan
20. Zure lagun batek ordu bete darama dantzan. Nola adieraziko diozu osasun ona duela?
  1. Hori da sasoia, hori!
  2. On degizula
  3. Osasunez urra dezazula!
  4. Majo berdindu gara!
21. Egia esan, ez daukat gogo handirik ....................., egin egingo dut.
  1. dena dela
  2. ostera
  3. dagoeneko
  4. ordez
22. Gure lagunak bidaietan ......................bitartean, guk lanean ................................
  1. zenbiltzan / ari ginen
  2. zebiltzan / jarraitu genuen
  3. zebiltzaten / dihardugun
  4. zenbiltzaten / ari izan ginen
23. Joan den ....................... autobusa galdu eta gaueko .............................. itzuli behar izan genuen.
  1. larunbatean / trenan
  2. larunbatan / trenean
  3. larunbatean / trenean
  4. larunbatan / trenan
24. Hauen artean zein da dudarik gabe gizonezkoa?
  1. Ahizpa
  2. Izeko
  3. Suhia
  4. Koinata
25. Hamazortzi urte zituenean, astero ......................... disko bat.
  1. erosten du
  2. erosi zituen
  3. erosi ohi zuen
  4. erositzen zuen
26. Zuk hartuko dituzu palak?
  1. Bai, baina Olatzek ere bai.
  2. Bai, baina baita Olatzek.
  3. Bai, baina baita Olatzek ere bai.
  4. Bai, baina Olatzek ere
27. Iñaki lanera etorri al da? Zein da galdera honen erantzun zuzen eta logikoena?
  1. Etorri omen da, bere ahotsa entzun baitut.
  2. Etorri ohi da, bere ahotsa entzun baitut.
  3. Bere kotxea hor dago, baina batek ote daki?
  4. Etorriko zen, bere kotxea hor baitago.
28. Maitagarriak bere makilaz ukitu zuen eta, bat-batean, ..................... bihurtu zen.
  1. sagua
  2. sagu
  3. saguan
  4. sagu batean
29. Gezurra esan nion, baina egia .................ere, ez .................. sinetsiko.
  1. esango banio / zidakeen
  2. esan izan banio / zidan
  3. esan banioke / zidakeen
  4. esan izango banioke / lidake
30. Mila esker zure laguntzagatik! Aukera ezazu esaldi horri dagokion erantzun zuzena.
  1. Ezta pentsatu ere!
  2. Berbera
  3. Ez da ezerengatik
  4. Ez horregatik

31. Zein da zuzena?

  1. Irakurri al duzu Saramagoren azken liburua?
  2. Irakurri al duzu Saramagoren liburu azkena?
  3. Azken liburu Saramagorena irakurri duzu?
  4. Azken Saramagorena liburua irakurri duzu?
32. Alabak aitari esan ..................... ikaragarri gogorrak izan ziren.
  1. zionak
  2. ziona
  3. zitzaizkionak
  4. zizkionak
33. Bihar Madrilera ................., baina ez dakit nola ....................
  1. joaten behar dut / joaten
  2. joango behar dut / joateko
  3. joan beharko dut / joan
  4. joan behar dut / joatea
34. Eskolako .......................... esaten badi ere, nik ez dut sinetsiko.
  1. zuzendariak berak
  2. zuzendari berak
  3. zuzendaria berak
  4. zuzendaria bera
35. .......................... astakeria handi samarrak eginak gara.
  1. Gaztaroan
  2. Gaztetasunean
  3. Gazterian
  4. Gaztekerian
36. Izaskuni oparia eman ...................... pikutara bidali ...............................
  1. genionean / zizkigun
  2. genuenean / zigun
  3. genionean / gintuen
  4. ziogunean / genuen
37. Nire auzokoak bazuen birigarro bat "Mi carro me lo robaron" kantatzen ...................
  1. jakiten zuela
  2. jakiten zuena
  3. zekiena
  4. zekiela
38. Ez izezaiozu kasurik egin, hitza jan egingo du eta. Zer esan nahi du azpimarratutakoak?
  1. Ez duela ondo ahoskatuko
  2. Aurrean jartzen diogun guztia jango duela
  3. Ez duela agindutakoa beteko
  4. Berriro hitzez hitz errepikatuko duela esandakoa.
39. Saiatzen ez bazara, ez duzu lortuko. Zein da baliokidea?
  1. Saiatu ezean ez duzu lortuko.
  2. Saiatu ez ezik ez duzu lortuko.
  3. Saiatzen ez ezik ez duzu lortuko
  4. Saiatuagatik ez duzu lortuko.
40. Ez du ikasgai bakar bat ere gainditu ................ez du kolpe zorririk jo urte osoan.
  1. bestela
  2. ezta
  3. izan ere
  4. orain bada
41. Zein da zuzena?
  1. Mahi gainean utzi dizkizut orriak.
  2. Mahai gainean utzi dizkizut orriak.
  3. Mahi gainean utzi dizkizut horriak.
  4. Mahai gainean utzi dizkizut horriak.
42. Lan hauek ........................ bukatu behar ditugu.
  1. Guztion artean
  2. Guztiok artean
  3. Guk artean
  4. Geuren artean
43. Ariketak .................. alaba sartu zen gelan
  1. prestatzen ari nintzela
  2. prestatzen nituenean
  3. prestatzen ari nintzen
  4. prestatzen nituela
44. Gaizkileak leiho ...................... atera dira
  1. horregatik
  2. horrengandik
  3. horretakoak
  4. horretatik
45. Ez dakit nork egin duen, baina bai ............... egin duela.
  1. besteak
  2. beste norbait batek
  3. beste gizonak
  4. besteren batek
46. Zein esaldi da zuzena?
  1. Guztiok izan ezik gustatzen zaio ardoa Andoniri.
  2. Guztioi gustatzen zaigu ardoa izan ezik Andoniri.
  3. Ardoa izan ezik Andoniri gustatzen zaigu guztioi.
  4. Guztioi gustatzen zaigu ardoa Aitorri izan ezik.
47. Barkatu, baina ahaztu egin ................... kopiak ateratzea.
  1. zitzaizkidan
  2. zaizkidan
  3. zitzaizkidala
  4. zitzaidan
48. Irratsaioen artean "Maritxu Berritsu" da umeei ........................... gustatzen zaiena.
  1. gehiago
  2. gehien
  3. gehiegi
  4. askoen
49. Zein dago ondo?
  1. Emaiozu txupetea umeari, ea isilduko bada.
  2. Emaiozu txupetea umeari, ea isiltzen baden.
  3. Emaiozu txupetea umeari, ea isilduko den.
  4. Emaiozu txupetea umeari, ea isiltzen den.
50. Aizu, atzo kalean topo egin ................., zer .................... poltsan?
  1. genuenean / zeneraman
  2. genuenean / eramaten zenuen
  3. ginenean / eraman zenuen
  4. genuenean / zeramakizun
51. ..................... eta gehiago kezkatu osasunarekin, ............................ eta makalago ikusten nuen gaixoa
  1. Zenbait / hainbat
  2. Zenbat / orduan
  3. Gero / gero
  4. Zenbat / zenbat
52. Zein EZ da besteen baliokidea?
  1. Horrek, asko jota, 30 urte izango ditu.
  2. Horrek, gehienera ere, 30 urte izango ditu.
  3. Horrek, goitik jota, 30 urte izango ditu.
  4. Horrek, burutik gora, 30 urte izango ditu.
53. Hizlariak hemen egon behar zuen, baina oraindik ez da iritsi ................. ikus dezagun bideo bat.
  1. Halaber
  2. Bien bitartean
  3. Ordea
  4. Aitzitik
54. Zein da zuzena?
  1. Aitak dirurik ematen ez badigu, ezingo dugu zinemara joango.
  2. Aitak dirurik eman ezean, ezin izango gara zinemara joan.
  3. Aitak dirurik eman ezik, ez gara zinemara joaterik izango.
  4. Aitak dirurik emango ez bazigun, ezingo genuke zinemara joan.
55. Zein dago ondo?
  1. Hori aurpegia daukazun!
  2. Bai aurpegi gogorra zuk daukazula!
  3. A zer nolako aurpegia daukazula!
  4. Hori da aurpegia daukazuna, hori!
56. Zein da zuzena?
  1. Nire alaba ezerk ez du beldurtzen.
  2. Nire alabari ezer ez zaio beldurtzen.
  3. Nire alabari ezer beldurtzen dio.
  4. Nire alabak ez du ezer ere ez beldurtzen.

57. Hogei ogerleko emango dizkidazu? Ez daukazu emateko asmorik. Nola erantzungo diozu?

  1. Horixe emango dizudala!
  2. Baita zera ere!
  3. Emango ez dizut, bada!
  4. Ideiarik ere ez
58. Zein EZ da giza gorputzaren atala?
  1. Eskumuturra
  2. Eskupekoa
  3. Ukabila
  4. Ukondoa
59. Zein da zuzena?
  1. Gaur goizean elurrean ibili gara eta busti-bustitak iritsi gara etxera.
  2. Gaur goizean elurtan ibili gara eta leher egindak iritsi gara etxera.
  3. Gaur goizean elurretan ibili gara eta neka-neka eginda iritsi gara etxera.
  4. Gaur goizean elurran ibili gara eta zeharo nekatuta iritsi gara etxera
60. Zergatik egin nahi dituzu lan guztiak gaur?
  1. Bihar lasaiago ibiltzeagatik.
  2. Bihar lo gehiago eginarren.
  3. Bihar beranduago jaikiko banaizelako
  4. Bihar lasaiago ibiltzearren.
61. Ariketa guztiak ........................ ez zara etxetik aterako.
  1. amaitzen ordurako
  2. amaitutako orduko
  3. amaitzen bezain laster
  4. amaitu arte
62. Orain dela hiru urte joan eta bi urteren buruan itzuli zen; ....................., alegia.
  1. iaz
  2. bi urte barru
  3. duela bi urte
  4. aurten
63. Zein da zuzena?
  1. Eskola honetara etortzen nintzen arte hamaika alferlan egin behar izaten dut.
  2. Eskola honetara etorri nintzen arte hamaika alferlan egin behar dut.
  3. Eskola honetara etorri arte hamaika alferlan egin behar izan dut.
  4. Eskola honetara etorri arte hamaika alferlan egin behar dut.
64. Ariketa guztiak ......................... agindu dit irakasleak, baina ahaztu egin zait itzulpenak ......................
  1. egitea / egitea
  2. egiteko / egitea
  3. egiteko / egiteko
  4. egitea / egin
65. Ezin da ezer egin. Zein da baliokidea?
  1. Ez dago egitekorik
  2. Ez dago ezer egiterik
  3. Ez dago ezer eginik
  4. Ez dauka zertan egin
66. Zein dago ondo?
  1. Lore-zortarekin batera txanpoin zahar batzuk bidali dizkiogu.
  2. Lore-zortarekin batera txanpon zar batzuk bidali dizkiogu.
  3. Lore-sortarekin batera txanpon zahar batzuk bidali dizkiogu.
  4. Lore-sorta rekin batera txanpon zar batzuk bidali dizkiogu.
67. Zein da zuzena?
  1. Konbentzitu egiten beharko dituzu lanean has dezatela.
  2. Konbentzitu egin beharko diezu lanari ekin diezaioten
  3. Konbentzitu egin beharko izango zatzaizkie lanean has daitezen.
  4. Konbentzitu egin beharko dituzu lanean has daitezen.
68. Nola proposatuko diezu lagunei mendira kartak eraman ditzazuen?
  1. Kartak eramaten ditugu?
  2. Kartak badaramatzagu?
  3. Kartak eramango ditugu?
  4. Eraman bitzagu kartak.
69. Benantziok bost ........................ izan zituen eta denak joan zitzaizkion fraide.
  1. seme-alabak
  2. seme-alaba
  3. semeak
  4. seme

70. Ez dirudi oso trebea ..................

  1. zarela
  2. zarena
  3. zarenik
  4. zaren

 

Zuzenketa-orria

1.- a)

Arrazoia: Kezkatu aditza bi modutan aurkituko dugu: kezkatzen naiz/zerbaitek kezkatzen nau, bigarren adiera honi erantzuten dio a) aukerak.

2.- a)

Arrazoia: orduak emateko garaian honela jokatu behar da: seiak, seietan, seietatik, seietara… beraz, seietarako.

3.- b)

Arrazoia: -(r)ik bukaerak aditza singularrean jartzea eskatzen du.

4.- b)

Arrazoia: ahal jartzen dugunean nahia, desioa, adierazten dugu, ez zalantza. Ez da "al" galdetzailearekin nahastu behar.

5.- d)

Arrazoia: Era berean nire iritziz ona da, eguraldi ederra dago, etorkizun handia du idatziko dugu; hau da, aditzari ezer erantsi gabe.

6.- c)

Arrazoia: Agintea adierazteko dagoen aukera zuzen bakarra da. a) aukera ere zuzena litzateke, bigarren aldi batean, agindua errepikatuz erabiliko bagenu bakarrik.

7.- a)

Arrazoia: pertsona da hitza eta zenbat aurretik duenez, mugagabean deklinatu behar dugu; beraz, pertsona + (r) i = pertsonari.

8.- c)

Arrazoia: beste aukera guztietan akatsen bat edo beste dago. Leiho gehienak aditza pluralean eskatzen du eta gehiengoak, berriz, singularrean. Irekitak laga ditugu ez da zuzena, irekita jarri beharko genuke eta.

9.- b)

Arrazoia: beste aukera guztiak gaztelaniazko una vez moldearen kalkoak dira eta ez dira zuzenak.

10.- a)

Arrazoia: bestela jartzeak aditza bere horretan uztea esan nahi du, ezin beraz atzetik ezer erantsi: denez, dela, duela… ez!

11.- b)

Arrazoia: zerbaiti buruz hitz egin, zerbaitez hitz egin edo zerbaiten gainean hitz egin, hirurak dira zuzenak; ez horrela zeren buruz. Bestalde, d) aukeran deklinabide-atzizkia ez da zuzena.

12.- d)

Arrazoia: Esaldiaren arabera, hiru dira jokoan jarritako osagaiak: entrenatzaileak guri txiklea botarazi… NOR-NORI-NORK: digu

13.- a)

Arrazoia: Eman diguten esaldian zalantza adierazten denez, baliokide den bakarra lehena da, beste guztietan baieztatu egiten baita, ez da zalantzan ezer jartzen.

14.- c)

Arrazoia: Elkar ikusi dute + ezin konbinaziotik osatzen den moldea, ezin dute elkar ikusi da, ez dira zuzenak ezin dira elkar ikusi, ezin dituzte elkar ikusi edo ezin diote elkar ikusi.

15.- b)

Arrazoia: Esaldiaren hasierako Zenbait horrek hurrengo hitza mugagabean deklinatua egotea eskatzen duenez, langile + k behar du izan erantzuna. Beste hainbeste gertatzen da hainbatekin ere: enpresari + k.

16.- a)

Arrazoia: aintzat hartu da baliokide bakarra, beste guztien esanahia bestelakoa baita.

17.- a)

Arrazoia: Nork zuek da eta zer txartel hauek, pluralean, beraz. Konbinazio posible bakarra lehena da, beste guztietan edo aditza singularrean dago edo aditzaren aspektua desegokia da.

18.- d)

Arrazoia: Noiz galderari erantzuten dioten datak adierazteko modu egoki bakarra d) aukerakoa da, ez baita posible apirilak ondoren an/ean jartzea. Aukera zuzen bakarra: apirilak 30 litzateke.

19.- d)

Arrazoia: Hemendik urte betera moldearen pareko den bakarra Urtearen buruan da.

20.- a)

Arrazoia: On degizula! Erabiltzen da norbait bazkaltzen ari denean, probetxuzko bazkaria izan dezala adierazteko; gaztelaniazko ¡que aproveche! Ren pareko da. Osasunez urra dezazula!, berriz, zerbait berria jantzi duenari esaten zaio eta Majo berdindu gara! Bazkari edo afari eder baten ondorenean esaten dugu, sabela ederki bete ondoren.

21.- a)

Arrazoia: Gogo handirik ez badut ere egingo dut adierazten dugunez, zera esan nahi dugu, lehenengo esaldian esandakoaren gainetik egingo dugula bigarren esaldian adierazitakoa. Horretarako, dena dela da aurkaritzako lokailu bakarra.

22.- b)

Arrazoia: Lehenengo esaldian: gure lagunak= haiek, beraz, zebiltzan da aditz-forma. Zenbiltzan= zu, zebiltzaten=asmakizun hutsa da, zenbiltzaten= zuek.

Bigarren esaldian, guk lanean… ari ginen gu, beraz, ezinezkoa; dihardugun asmakizun hutsa da, geniharduen litzateke lehenaldiko forma zuzena.

23.- c)

Arrazoia: Bai larunbata bai tren hitzen deklinazio-atzizkiak dira aztertu behar ditugunak. Biak ere kontsonantez bukatzen dira, beraz, -ean bukaera jarri behar zaie.

24.- c)

Arrazoia: Beste guztiak, ahizpa, koinata eta izeko emakumezkoak dira beti.

25.- c)

Arrazoia: Esaldiko Hamazortzi urte zituenean-ek adierazten digu lehenaldian gertatu zela eta astero hitzak, berriz, maiztasuna; beraz, bi baldintza hauek bete behar ditu aukeratzen dugun moldeak. Bakarra da, c) aukera.

26.- a)

Arrazoia: b) aukera zuzena izateko ere beharko luke bukaeran, c) aukerak, berriz, soberan du ere eta d) aukerak, zuzena izateko hartuko ditu beharko luke bukaeran.

27.- d)

Arrazoia: c) aukera baztertuko dugu ez baitio galderari erantzuten: etorri den ala ez galdetzen ari da baten bat.

a) eta b) aukerak, berriz, ez dira d) aukera bezain egokiak, lehenengoaren kasuan esaldiaren hasieran zalantza adierazten du eta esaldiaren bukaeran, berriz, baietz dio. Bigarrenaren kasuan erantzuna ez dator bat galderarekin, maiztasunez etortzen dela erantzuten baitu.

28.- b)

Arrazoia: egitura zer bihurtu da, eta zer hori mugagabean beti.

29.- b)

Arrazoia: a) aukera ez da zuzena lehenengo zatia etorkizunean dagoelako eta bigarrena, berriz, lehenaldian. C) aukera ere ez da zuzena ba- eta –ke ezin direlako sekula elkarrekin eman. Beste hainbeste gertatzen da d) aukeran.

30.- d)

Arrazoia: a) aukera proposamen bati ezezkoa emateko erabiltzen dugu. b) eta c) aukerak gaztelaniaren kalko okerrak dira.

31.- a)

Arrazoia: Irakurri al duzu liburua? + Saramagoren azken liburua elkartzetik a) aukeran ematen den erantzuna da zuzena den bakarra, besteak okerreko ordenan emanak baitira.

32.- d)

Arrazoia: Ikaragarri gogorrak izateak plurala adierazten digunez, ezinezkoak dira a) eta b) aukerak. C) aukera, berriz, ez da zuzena NOR-NORI aditz-forma delako eta kasu honetan alabak (NORK) aitari (NORI) esan zizkionak (NOR) NOR-NORI-NORK aditz-forma eskatzen du.

33.- c)

Arrazoia: Esaldiaren lehenengo zatian jarri beharrekoak ematen digu erantzun zuzenaren arrastoa, bihar izateak etorkizuneko gertakari baten aurrean jartzen baikaitu. Erantzun zuzen bakarra, beraz, c) da.

34.- a)

Arrazoia: Oso akats arrunta da ikasleen artean deklinabide-atzizkia bera moldeak bakarrik hartu behar duela pentsatzea. Ez da, bada honela. Horregatik da a) aukera zuzena, beste guztietan zuzendari hitza NORK singularrean deklinatuta ez dagoelako.

35.- a)

Arrazoia: Gazte garaian moldearen pareko bakarra gaztaroan dugu. Gaztetasuna ezaugarria da, ez garaia. Gazteria hitza garai bateko asmakizuna eta gaztekeria ez da sekula hiztegian azaldu.

36.- c)

Arrazoia: Guk Izaskuni oparia, beraz, NOR-NORI-NORK aditz-forma behar dugu: Guk hari zerbait: Genion. Pikutara bidali moldeak, berriz, NOR-NORK eskatzen du Hark-gu, forma: gintuen.

37.- c)

Arrazoia: birigarroak kantatzen zekien + nire auzokoak birigarro bat zuen esaldiak lotzeko erlatibozko esaldien egitura erabili behar dugu. Horregatik ez dira egokiak konpletiboa (-ela) a) eta d) aukerak, edo jakiten zuen [b) aukera] bazekiela esan nahi baitugu, ez batzuetan bazekiela eta beste zenbaitetan ez.

38.- c)

Arrazoia: c) aukera da esanahi bera duen bakarra.

39.- a)

Arrazoia: a) aukerako egitura da baliokide bakarra, beste guztiek beste esanahi bat dute.

40.- c)

Arrazoia: Aukeren artean kausazko lokailu bakarra dago. Bigarren esaldia lehenengoan gertatutakoaren azalpena den neurrian, egokia den bakarra, beraz.

41.- b)

Arrazoia: Hitza mahai da, beraz, a) eta c) aukerak bazter ditzakegu. D) aukeran, berriz, orri hitzak h darama, hori ere oker.

42.- a)

Arrazoia: Noren artean da egitura, beraz, b) eta c) aukerak, alde batera utzi behar ditugu. d) aukera ez da zuzena geure artean izan beharko lukeelako eta ez geuren artean, bertan jartzen duen bezala.

43.- a)

Arrazoia: alaba gelan noiz sartu zen azaltzeko esaldia da aukeratu behar duguna, alaba sartu zen gelan + ariketak prestatzen ari nintzen elkartzetik aterako dugu erantzuna. Noiz adierazteko, berriz, -(e)la bukaera jarriko diogu aditz-formari.

44.- d)

Arrazoia: nondik atera diren adierazteko aukera zuzena bakarra da, beste aukeretan okerreko kasuan deklinatu da hori erakuslea.

45.- d)

Arrazoia: Nork egin duen, zehatz-mehatz nor den esan gabe eskaintzen duen aukera zuzen bakarra dago, azkena, hain zuzen. B) aukera erabat okerra da eta a) eta c) aukeretan norbait hori zehatza denez, ez dute balio.

46.- d)

Arrazoia: Bai ordenaren aldetik bai egitura aldetik beste aukera guztiak okerrak dira.

47.- d)

Arrazoia: Niri (NORI), kopiak ateratzea (ZER, singularrean) bada, NOR-NORI aditz-forma eskatzen du, kasu honetan zitzaidan.

48.- b)

Arrazoia: Irratsaio guztien artean umeen gustukoena dela adierazteko gehien da molde egokia. Gehiago erabili ahal izateko beste zerbaitekin konparatu beharko genuke eta aurretik baino idatzi. Gehiegi gustatzen zaiela esatea posible bada ere, ez da normalean gertatzen eta askoen asmakizun bat besterik ez da.

49.- d)

Arrazoia: Gaztelaniazko "a ver si" moldea euskaratzeko garaian sortu dira hainbat molde makur, barra-barra erabiltzen direnak. Horien adibide dira a) b) eta c) aukerak.

50.- a)

Arrazoia: Esaldi honen azpian beste bi esaldi daude: Atzo kalean topo egin genuen + zuk poltsan zerbait zeneraman, beraz, konbinaketa zuzen bakarra lehena da.

51.- b)

Arrazoia: Egitura zuzen bakarra dago: zenbat eta… -ago, orduan eta … -ago, beste guztiak nahasteko besterik ez dira.

52.- d)

Arrazoia: burutik gora ez da, inondik ere, asko jota/gehienera ere/goitik jota moldeen pareko.

53.- b)

Arrazoia: Esaldiaren hutsunean falta dena zera da: hizlaria etorri arte. Esanahi hori duen molde bakarra dago aukeren artean, b). Beste hiruren arteak ordea eta aitzitik aurkaritzako lokailuak dira eta halaber emendiozkoa.

54.- b)

Arrazoia: Beste aukera guztietan bada okerren bat: a) aukeran ezingo dugu zinemara joango jartzen du eta ezingo gara zinemara joan jarri beharko luke. c) aukeran aitak dirurik eman ezik jartzen du eta aitak dirurik eman ezean/ematen ez badit jarri beharko luke. d) aukeran aitak dirurik emango ez bazigun jartzen du eta aitak dirurik emango ez baligu jarri beharko luke zuzena izateko.

55.- d)

Arrazoia: Aukera guztiak antzekoak badira ere, kontuan izan gaztelaniazko "que" itzultzean sortzen den nahasketagatik (euskaraz –ela edo –ena izatea) irakurtzen direla b) eta c) aukerak. b) aukera, berriz, ez da zuzena bukaeran –a falta duelako.

56.- a)

Arrazoia: Beldurtu aditzak eskatzen du zerbaitek norbait beldurtzea edo beldurrez egotea, edo beldur izatea. Ez da posible norbaiti zerbait beldurtzea b) aukera, inori ezer beldurtzea c) aukera, edo alabak zerbait beldurtzea d) aukera.

57.- b)

Arrazoia: Enuntziatuan garbi dago ez daukagula dirua emateko asmorik, beraz, ezin kontrakorik esan [a) eta c) aukeretan emango diogula esaten diogu]. d) aukeran, berriz, beste galdera bati erantzuten diogu: Ba al dakizu….? Modukora, hain zuzen.

58.- b)

Arrazoia: eskupekoa gaztelaniazko propina da, hau da, zenbaitetan zerbitzu baten truke ematen den diru-extra.

59.- c)

Arrazoia: elurretan ibili moldeak mugagabean deklinatzea eskatzen du. Esaldiaren bigarren zatian neka-neka eginda iritsi zuzena den moduan ez dira zuzenak busti-bustitak (busti-bustiak edo busti-busti eginda bai, ordea) edo leher egindak (leher eginda bai, ordea).

60.- d)

Arrazoia: ibiliagatik ez da nahastu behar ibiltzeagatik moldearekin, ibili arren esan nahi baitu.

Eginarren bananduta idatzi beharko litzateke, hasteko, eta esanahiaren aldetik ezin du zergatik galderaren erantzuna izan.

Bainaizelako: kausazko bi molde daude batera, bainaiz edo naizelako zuzenak dira, ez, ordea, elkarrekin jarrita.

61.- d)

Arrazoia: amaitzen ordurako ez baina amaitu ordurako da molde zuzena. Amaitutako orduko ez, baizik eta amaitu orduko eta amaitzen bezain laster ordez amaitu bezain laster litzateke forma zuzena.

62.- a)

Arrazoia: Kontuak ondo ateratzen baditugu, garbi dago erantzuna: 3 urte-2 urte= duela urte bat=iaz.

63.- c)

Arrazoia: Beste aukera guztietan bada okerren bat: etorri (nintzen) arte + hamaika alferlan egin behar izan dut konbinaketa da zuzena den bakarra.

64.- b)

Arrazoia: agindu aditzak –t(z)eko nominalizazioa eskatzen du eta ahaztu aditzak –t(z)ea.

65.- b)

Arrazoia: Ez dago egitekorik= ez dago lanik/ Ez dago ezer eginik asmakizun hutsa da/ Ez dauka zertan egin= ez du egin behar, nahi ez badu, behintzat.

66.- c)

Arrazoia: Ortografia-kontuak alde batetik: lore-sorta idazten da eta ez lore-zorta. Beste alde batetik, txanpon zahar batzuk idazten da eta ez txanpon zar batzuk.

67.- d)

Arrazoia: lanean hasteko = lanean has daitezen. Konbentzitu norbaitek norbait konbentzitzen du, beraz, NOR-NORK aditz-forma behar du atzetik. Bi baldintzak betetzen dituen bakarra d) aukera da.

68.- c)

Arrazoia: Gaztelaniazko itzulpen okerra egitetik sortu diren kartak eramaten ditugu? Bezalakoak erabat baztertu beharrekoak dira, ez baitira euskaraz horrela eraikitzen, ezta agintera erabiliz ere. Gonbidapena den neurrian aditzari –ko(-go) erantsiz eraiki behar da.

69.- d)

Arrazoia: bost zenbatzailearen ondorengo hitza mugagabean deklinatu behar dugu eta fraide joan zirela esateak adierazten digu gizonezkoak zirela denak. Beraz, bi baldintzak betetzen dituen aukera zuzen bakarra dago.

70.- c)

Arrazoia: Esaldia ezezkoa denez, -(e)nik bukaera da zuzena den bakarra

 

Sartu eusk@ltegira!