OHARRA: 2ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau burutzeko. Libre zara denbora nahi duzun moduan banatzeko eta azterketa nahi duzun ordenan egiteko, baina gogoan izan aztertzaileek aurrez pentsatutako denbora eta puntu-banaketa:
Azpiatala |
Gehienezko puntuazioa |
Gutxienezko puntuazioa |
Proposaturiko denbora |
Azterketaren formatua gainbegiratzeko | -- |
-- |
3 min. |
1.- Idazlana: idazlana ortografia |
25 5 |
15 1 |
55 min. |
2.- Esaldiak berridatzi | 5 |
2,5 |
25 min. |
3.- Sinonimoak eman | 5 |
2,5 |
|
4.- Irakurmena. | 10 |
5 |
45 min |
Egindako lana gainbegiratzeko | -- |
-- |
12 min. |
Denera | 50 |
29 |
2 or., 20 min. |
Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezinezkorik zuzenduko.
Ariketa guztietan atera behar duzu gutxienezko puntuazioa azterketa gainditzeko.
1. IDAZLANA
1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.
2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.
3. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:
a) Gaiaren eraketa eta garapena; b) Hizkuntz aberastasuna; c) zehaztasuna;
4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.
5. Hurrengo orrialdeetan proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak garatzeko laguntza moduan dossier bana eta puntu batzuk (galderak, gogoetak, iritziak, ... ) ere badituzu. Ez dira nahitaez kontutan hartu beharrekoak,- zuk zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdietan oinarriturik egin dezakezu.
GAIA: HONDAMENDI EKOLOGIKOA: OZEANOAK ZABORTEGI BIHURTUTA, MAREA TOXIKOAK NOIZNAHI, KONTROLIK GABEKO ISURKETAK...
MEATEGIKO NAGUSIA SEVILLARA HELDU DA, EGINDAKO KALTEAK AZTERTZEKO.
Lokatza Doñanako parkean sartu da.
Isurketa batek milaka arrain hil ditu Arga Ibaian Ingurugiro Departamentuaren arabera «hondamendi ekologikoa izatetik urrun dago».
Meategiak isuritako ur toxikoa Guadalquivir ibaira heldu zen atzo.
Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz ( 300 hitz, gutxienez). Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:
Nori dagokio egoera hau konpontzea?
Ba al dago atzera egiterik?
Etorkizunean gure lurra...
Amazoniak ere gero eta eragozpen handiagoak ditu munduaren birika izaten jarraitzeko.
Lantegietako isurketak kontrolatzeko gero eta neurri hobeak/isun gogorragoak jartzen dira.
Gizakiak berak dakarren arazoa da eta ez du irtenbiderik.
Gaur egungo teknologiek lagun dezakete.
GAIA: BIKIAK, HIRUKIAK, LAUKIAK ... ZAZPIKIAK, ZIENTZIAREN PRODUKTU BERRIAK?
Hemendik aurrera gero eta errazago izango da umeak geuk nahi dugun neurrian ekartzea.
Gero eta gehiago dira 35 urtetik gorako amak.
Giza haziaren kalitateak behera egiten duen neurrian arazo gehiago izango dituzte aita-ama izan nahi dutenek.
Ordiziako emakume batek laukik izan zituen atzo, Donostiako Arantzazuko Andre Maria ospitalean.
2. ESALDIAK BERRIDATZI
Ariketa honetan letra lodian ematen zaizkizun esaldiak beste modu batean idatzi behar dituzu. Horretarako, azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi zatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, hitz hori osatu gabe dagoela ulertu behar da. Adibidez:
...takoan etorritakoan
Punturik ez badu, aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz. Adibidez:
0.- Etxetik irten eta berehala hasi zuen euria.
_________ Etxetik irten bezain laster hasi zuen euria ________________
1.- Ni, egia esan, nahikoa harrituta geratu nintzen berak hartu berri zuen jarrera hartaz.
_________________________________________________harritu______________________________________________________________________.
2.- Iritsi ginenean ate ondoan zaindari zeuden bi bizkartzainak bertan itxoiteko agindu ziguten.
_________________________________________________________itxoin_____________________________________________________________________.
3.- Gure aldizkaria argitaratzearen helburua zera da: gure gizartean gai honi buruzko hausnarketa piztea.
_________________________________du________________________________________________________________________________________.
4. - Herriko jendeak atzerritzarra nintzela pentsatzen zuen.
_________________________________________hartzen_________________________.
5.- Pasilloek luzeak izan behar dute, eta ez oso zabalak; zabalegiak badira, bezeroek alde bateko produktuei soilik begiratuko diete.
____________________________________________________________________________________gero______________________________________.
6.- Kebar marokoarrak Ramadana Euskal Herrian era berezian betetzen dela pentsatzen du. Beste hainbeste pentsatzen du Abdul arjeliarrak.
Batak zein besteak__________________________________________________________________.
7.- Programa honi buruzko argibideak behar izanez gero, dei egizu Bisitariekiko Arreta Zerbitzura.
________________________________________________________beharko_______________________________________________________________________.
8.- Euskararen tradiziotik gertuago dagoenez, Kax! Kax! egiten du ate joka dabilenak euskarazko komikietan.
______________________________________________________________________________________________________________________________eta.
9.- Markusek pintxo bat hartu zuen plateretik, nik beste bat.
______________________________________________________genuen________________________________________________________________________.
10. - Nahiz eta ametsen inguruko ikerketek aurrera j arraitzen duten, lan ugari falta omen da oraindik arlo honetan.
_______________________________________________ere,_____________________________________________________________________________.
3. SINONIMOAK EMAN
1.- Hauxe da lekurik aproposena autoa utz dezazun.
2.- Ezbairik gabe, jolasa ezinbesteko oinarria da norbakoitza norberarentzat eta gizartearentzat baliozko bilaka dadin.
3.- Bera lasai zegoen, eta ematen zuen kontzientzia ere izugarri lasai zeukala.
4.- Herriko gaizto batek jarri zion Rodrigo ezizena eta betiko geratu zitzaion.
5.- Etxetik atera gabe eman zituen hilabeteak, depresio anker batek azpiratuta.
6. - Aduanako jagoleak duda izpi bat egin ondoren aurrera pasatzen utzi zidan beste inolako trabarik jarri gabe.
7.- Gauero bezala, tximiniako azken sugarra iraungi zenean oherako bidea hartu zuen.
8.- Tiroak entzutean jendea korrika hasi zen batera eta bestera, garrasi artean.
9.- Paisaiak lengoaia itxurako bat gordetzen du bere baitan, gizakiei elkarrekin komunikatzeko aukera ematen diena.
10.- Garbi dago helduek ezin utz ditzaketela haurrak beren jolasetan, aspertuko diren arte itxaronez, ezer egin gabe.
SINONIMOAK
1. aproposena 6. trabarik
2. Ezbairik 7. iraungi
3. ematen zuen 8. korrika
4. ezizena 9. aukera
5. anker 10. aspertuko
4.IRAKURMENA
Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenena izango da.
OZEANOAK, BIZITZAREN ITURRIA ZABORTEGI BIHURTUTA
Itsasoaren eta biziaren arteko lotura funtsezkoa da. Ozeanotik gabe gure planeta masa bizi gabea baino ez litzateke izango. Ozeanoek Lurraren %70 baino gehiago betetzen dute, gure baliabide naturaleza %70 baino gehiago itsasoetan dago eta populazioaren bi heren kostatik gertu bizi dira. Etorkizunari begiratuz, berriz, zenbakiak nabarmenagoak dira: ozeanoen ustiaketarako aukerak -arrantza eta petrolio-prospekzioak alde batera utzita- azterketaren lehen fasean besterik ez daude, eta ozeanoetako biziari buruz, zerrendatutako milioi bat espezie inguru bizidun guztien %10 baino ez dira. Eta, hala ere, bizitza-erreserba ikaragarri hori etengabeko espoliazioaren pean dago. Lurraren zabortegi handia da itsasoa, eta arrisku nuklearraren mendean dago.
Lurreko bizitzaren sortzaile eta lurraren iraupenerako ezinbestekoak izan aiten, ozeanoak ezezagunak dira oraindik. Egia esan, beste planeta batzuei buruzko ezagutza ozeanoei buruzkoa baino zabalagoa da.
Lurraren azaleraren %70,8 ozeanoek estaltzen dute, hau da, 330 milioi kilometro koadro inguru, (360 milioi kilometro koadro, kostako urak ere kontuan hartzen badira). Munduko populazioaren bi heren inguru (3.600 milioi biztanle) kostako lehen 60 kilometrotan bizi dira. Kopuru hori hiru laurdenekoa izango da hogeita hamar bat urte barru. Herrialde askok itsasoen menpekotasun handia daukate irauteko, arrantzarengatik, itsas merkataritzarengatik edo turismoarengatik.
Horretaz gain, ozeanoek atmosferarekin lan egiten dute, klima zuzentzeko eta aldaketak (naturala edo gizakiak eragindakoak) beretzeko. Ozeanoek ahalmen handia dute beroa hedatzeko, aldaketa klimatikoa dakarten negutegi-gasak birziklatzeko, produktu kutsatzaileak zurgatzeko eta itsasoko bizidunen oreka mantentzeko. Baina ahalmen horrek muga ere badu. Ozeanoek astiro erreakzionatzen dute, eta estresaren lehen seinaleak agertzen direnean, horiek desagertzerako hamarkadak eta mendeak igaro daitezke.
Giza jarduera kaltegarria
Munduko leku askotan egiten ari diren azterketen emaitzak ez dira batere lasaigarriak. Gaixotasun-sintomen artean hauek agertu dira: kutsadura, arrain-sarda birrinduak, kosten desagerpena, itsasoaren mailaren igoera, itsas korronte handien ibilera eralda dezakeen itsas azalaren tenperaturaren igoera, gero eta ekaitz gehiago... Horien eragile nagusia giza jarduera da.
Izan ere, ozeanoak iturri ekonomiko handiak dira, eta haietatik ateratako etekinak ezin dira zenbatu ere egin. Duela gutxi egindako azterketa batek itsasoko ekosistemaren garrantzia zenbatu du. Ozeanoek eskainitako zerbitzu guztien faktura -atmosferako gasen erregulazioa, janarien hornidura, kontrol biologikoa...- orotara urteko 21 bilioi dolarrekoa izango litzateke, eta horietatik 12,5 bilioi kostetakoa izango litzateke.
Munduko biodibertsitatearen %80 ozeanoan bizi da, eta honetatik gehienak ez ditugu ezagutzen. Itsaso zabal handian guk ezagutzen ez ditugun hamar bat milioi espezie inguru bizi dira. FAOren arabera, 12,5 milioi arrantzale bizi dira itsasotik (horietatik hamar milioik teknika tradizionalak erabiltzen dituzte). Hiru milioi ontzi inguru arrantzaleak dira, eta urtean 90 milioi tona arrain harrapatzen dituzte. Arrain-industriak zuzenean edo zeharka berrehun milioi laguni ematen die jaten. Garapen-bidean dauden herrien irletako eta kostetako biztanleentzat arra'men bidez lortzen dituzte animali proteina guztiak.
Baina FAOren arabera, garai batean hain janari-iturri handia zen errekurtsoa xahutu egin da. FAOK emandako datuen arabera, arrantzaleku nagusien %70 gehiegi ustiatu dituzte eta agortzeko arriskuan daude. Urtero, hildako 27 milioi tona arrain itsasora botatzen dituzte, merkaturatzeko txikiegiak direlako, gehiegi arrantzatu dutelako edo harrapatutako lekuetan ez dituztelako jaten. Gainera, arrastako teknika basati batzuek itsasoaren hondoa hondatzen dute. Sare pelagikoek eta bolantek itsasoko fauna handia akabatzen dute. Babestutako espezieen kopurua ugaritu egin da, desagertzear daudenak gero eta gehiago baitira.
Arrantzaren gehiegizko ustiaketari, kutsadura industriala gehitu behar zaio, kostetan eta ibai ondoetan altxatutako industriek uretara isuritako hondakinek eragindakoa. Petrolioa ere ai handietakoa da. Itsasoetan eraikitako plataforma handiek ikaragarri kutsatzen dute ozeanoa, ontziek ere bai, eta urtean zehar izaten diren istripu larriek itsasoa belzten dute.
Jarduera ekonomikoez gain, militarrek ere astindu galanta eman diote itsasoari. Saio nuklearrek erradioaktibitatea hedatu dute Ipar Atlantikoan eta Hego Pazifikoan. Horri erantsi behar zaio hondakin nuklearrez kargatutako ontzien arriskua.
Ondorioz, itsasoek hondamendiaren lehen sintomak agertu dituzte. Greenpeaceko itsas gaietarako arduradun den Ricardo Aguilarrek, ozeanoetako puntu beltzen eta horien eragileen mapa eskaini digu. Gutxi gorabehera, hau litzateke gure itsasoen egoera, eragileen arabera:
Petrolio kutsadurarengatik: Mediterranio itsasoa isurketa eta istripu gehien izan ditu-, Pertsiako Golkoa, Itsaso Gorria petrolio-garraioko gune garrantzitsuak-, Barents itsasoa -Errusiako petrolio putzu eta petroliobide zaharkituen eskualdea-, Iparreko itsasoa -petrolio plataforma handien gunea- eta Itsaso Beltza.
Industri kutsadurarengatik: Baltiko itsasoa, Mediterranio itsasoa, Iparreko Itsasoa, San Lorenzo Golkoko itsasotik (Kanada) Virginiaraino (EEBB), eta EEBBetako ibai handien bokaleak, bereiziki Behe Kaliforniako Golkoa.
Kutsadura nuklearrarengatik: Irlandako Itsasoa, Ipar Atlantikoa, Hego Pazifikoa (EEBBen, Frantziaren eta Erresuma Batuaren saio nuklearrengatik), eta Nova Zembla uhartea eta Kara itsasoa (Errusiako iparraldea, Sobiet Batasun ohiak egindako saio nuklearrengatik).
Gehiegizko arrantzarengatik: Mediterranio itsasoa, Iparreko itsasoa, Labradorko kostak (Kanada), Txinako kosta eta itsasoak, Okhotsk itsasotik (Errusia) Alaskaraino, Pazifiko asiarreko irlak.
EGUNKARIA, 1998 martxoak 15
4.IRAKURMENA
Ondoko orrialdeetan hamar galdera dituzu: aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokion letra koadro honetan ipini.
1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
1.- Ozeanoak(ek)
a) nahiz eta bizitzarako erreserba ikaragarriak izan, lurraren zabortegi handi bilakatu ditugu.
b) gure planeta masa bizi gabea izateko arrazoi bihurtu ditugu.
c) arrantza eta petrolioa ustiatzeko aukera paregabea ematen digute.
d) lur-azalaren %30 baino gutxiago estaltzen dute.
2.- Ozeanoei buruzko ezagutza
a) ezinbestekoa da lurraren iraupenerako.
b) oso jende eskasaren esku utzi izan da orain arte.
c) beste planeta batzuei buruz duguna baino eskasagoa da.
d) zientifikoei dagokie, beste planeta batzuei buruzkoa bezalaxe.
3.- Datuak aztertuta
a) kostako lehen kilometrotan jende asko bizi da, 3.600 milioi biztanle inguru, hain zuzen ere.
b) asko dira itsasoaren premia duten herrialdeak, baina hogeita hamar urte barru gutxiago izango dira.
c) munduko populazioaren bi heren inguru itsasotik 60 kilometrotara bizi dira.
d) ozeanoek 330 milioi kilometro koadro inguru estaltzen dute.
4.- Ozeanoek atmosferarekin lan egiten dute
a) klima zuzendu eta aldaketak egiteko.
b) produktu kutsatzaileak zurgatu eta itsasoko bizidunen arteko orekari eusteko.
c) beroa zabaltzeko eta negutegi-gasak ekoizteko.
d) estresa desagertzeko.
5.- Azterketen emaitzek diotenez
a) munduko leku askotan egiten diren azterketak ez dira batere lasaigarriak.
b) gaixotasun-sintoma asko agertu dira munduan zehar.
c) hainbat arazo giza jarduerak sortutakoak dira.
d) itsas azala berotzeak kutsadura sortzen du.
6. Itsasoko ekosistemaren garrantzia(k)
a) dirutan zenba daiteke.
b) 12,5 bilioi dolar balio du.
c) ezin da zenbatu.
d) gero eta txikiagoa da.
7. FAOren arabera
a) 12,5 milioi arrantzale bizi da gaur egun gure artean.
b) hiru milioi arrantza-ontzi inguru daude.
c) arrain industriak berrehun milioi lagunentzako jana ekoizten du.
d) gizakiok arrainetik lortzen ditugu animali proteina guztiak.
8. Arrantzaren gehiegizko ustiaketaren ondorioen artean:
a) hildako 27 milioi tona arrain botatzen da urtean hainbat arrazoi direla medio.
b) arrastako teknikek itsasoaren hondoa hondatu dute.
c) sare pelagikoek eta bolantek fauna guztia akabatzen dute.
d) desagertzear dauden espezieak babestea gero eta zailagoa da.
9. Itsasoen etsai nagusiak dira, besteak beste
a) kostetan eta ibaien inguruetan altxatutako petrolio-industria.
b) istripuak, itsasoa belzten dute-eta.
c) militarrak, astindu galantak ematen baitizkiete itsasoei.
d) jarduera ekonomiko eta militarrak.
10. Gure itsasoen egoera hau da
a) kutsadura nuklearrak Ipar Atlantikoa, Hego Pazifikoa, Irlandako itsasoa eta Nova Zembla uhartea eta Kara uharteak hondatu ditu.
b) industriak kutsatuta, Baltiko itsasoa, San Lorenzo golkoa eta Behe Kalifomiako golkoa daude.
c) gehiegizko arrantzak Mediterranio itsasoa, Txinako kosta eta Pazifiko asiarreko irlak utzi ditu arrainik gabe.
d) petrolioak kutsatuta, Itsaso Gorria, Pertsiako Golkoa, Itsaso Beltza, Barents itsasoa, Iparreko itsasoa eta Mediterranio itsasoa daude.