OHARRA: 2ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau burutzeko. Libre zara denbora nahi duzun moduan banatzeko eta azterketa nahi duzun ordenan egiteko, baina gogoan izan aztertzaileek aurrez pentsatutako denbora eta puntu-banaketa:
Azpiatala |
Gehienezko puntuazioa |
Gutxienezko puntuazioa |
Proposaturiko denbora |
Azterketaren formatua gainbegiratzeko | -- |
-- |
3 min. |
1.- Idazlana: idazlana ortografía |
25 5 |
15 1 |
55 min. |
2.- Esaldiak berridatzi | 5 |
2,5 |
25 min. |
3.- Sinonimoak eman | 5 |
2,5 |
|
4.- Irakurmena. | 10 |
5 |
45 min |
Egindako lana gainbegiratzeko | -- |
-- |
12 min. |
Denera | 50 |
29 |
2 or., 20 min. |
Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezinezkorik zuzenduko.
Ariketa guztietan atera behar duzu gutxienezko puntuazioa azterketa gainditzeko.
1. IDAZLANA
1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.
2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.
3. Idazlanaren kalifíkaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:
![]() | a) Gaiaren eraketa eta garapena; b) Hizkuntz aberastasuna; c) zehaztasuna; |
4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.
5. Hurrengo orrialdeetan proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak garatzeko laguntza moduan dossier bana eta puntu batzuk (galderak, gogoetak, iritziak, ... ) ere badituzu. Ez dira nahitaez kontutan hartu beharrekoak,- zuk zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdietan oinarriturik egin dezakezu.
GAIA: ALKOHOLA
Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:
Mendebaldeko lehen droga alkohola da.
Edateko aztura: ez dago alkoholik gabeko ospakizunik.
Asteburua = mozkorra
Gazteak geroz eta lehenago basten dira edaten.
Urtero trafiko istripuetan 7.000 pertsona hiltzen dira. %40 alkoholaren eraginez. Hirutik batek 25 arte baino gutxiago ditu.
Alkoholaren eraginez 1,2 milioi pertsona hil ziren iaz munduan.
Estatu espainiarrean lau milioi alkoholiko eta 300.000 drogazale daude.
Euskal Autonomia Erkidegoan 16 eta 18 urte bitarteko gazteen erdiek baino gehiagok gehiegi edaten dute asteburuetan.
GAIA: FAMILIA
Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:
Familia lehen eta orain.
Familia krisian edota familia-mota bat krisian.
Familia-antolaketa ezberdinak familia eredu berriak.
Europa guztian, ezkontzaren beherakadak ezkondu gabe elkarrekin bizi diren bikoteen gorakada ekarri du. Gaur ehun bikotetik hamar horrela bizi dira.
Europan geroz eta ugariago dira guraso bakarreko familiak. Guraso hori gehienetan ama izan ohi da.
Bikote ezkondu gabeak ugaldu diren tamainan, ezkontzatik kanpora jaio diren haurren kopurua hazi egin da.
Familia baten bereizketa-prozesua mingarria eta garratza da, are gehiago tartean seme-alabak daudenean.
2. ESALDIAK BERRIDATZI
Ariketa honetan letra lodian ematen zaizkizun esaldiak beste modu batean idatzi behar dituzu. Horretarako, azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi zatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, hitz hori osatu gabe dagoela ulertu behar da. Adibidez:
...takoan etorritakoan
Punturik ez badu, aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz. Adibidez:
0.- Etxetik irten eta berehala hasi zuen euria.
_________ Etxetik irten bezain laster hasi zuen euria ________________
1.- Antonio Zavala tolosarra orain dela berrogei bat urte hasi zen bertso-paperak biltzen.
______________________________________________ekin______________________.
2.- Pozgarria da zu ikustea esaten omen zion elkartzen ziren bakoitzean.
______________nau_______________________________________________________.
3.- Horietako laburpen batek mundu-gizarte berri baten eraikuntzaren hastapenetan aurkitzen garela dio.
________________________________________________________... nez, _____________________.
4.- Beti kantari hasteko prest, nahiz eta egun guztian lanean aritu eta neka-neka eginda etxeratu.
______________________________________________________________________________________________________________ere.
5.- Kontakizunak aipatzea beharrezkoa da, bertso-saila edo ahoz ahoko bertsoa ulertzekotan.
_________________________________________________________________________ulertuko______________________________________.
6.- Emakumezkoak, beste mazoneri adar batzuetan ez bezala, ez dauka Mazoneria Erregularrean sartzerik.
________________________________________________________________________________________________________________sar.
7.- Jendearentzat barregarriak diren gaiek gero eta gehiago hartzen duie nire gogoetetarako denbora.
Jendeak__________________________________________________________________________________________________________________
8.- Gazte ilustratu batek Gernikako Arbolaren esanahia argitu zidan arte, nik ez nekien zer ziren fueroak.
_________________________________________________________zidanean____________________________________________________.
9.- Garai haietako gogoetatik ideia nagusi bat atera genuen: segurtasun-neurri estuak hartu ezean, ezer ez egitea hobe zela.
____________________________________________________________hartzen___________________________________________.
10. - Ikusi orduko etxera bidali ninduen, bukatu gabe nituenak bukatzeko.
__________________________________________buka_________________________.
3. SINONIM0AK EMAN
Ondoko testu honetan zenbait hitz azpimarratuta dituzu. Eman hitz horien sinonimo egoki bana, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz.
1.- Inork ez zuen besterik gabe amore eman nahi.
2.- Garaipenezko irribarre nazkagarri bat zuen beti irakasle harro hark.
3.-Atsotitzek jende arruntaren filosofia, pentsamoldea, nortasuna eta izaera arakatzeko bide arteza eskaintzen digute.
4.- Atzera egin eta isiltzekotan egon zen, baina, adorea harturik, hizketan hasi zen.
5.- Lanpostu horretarako aproposena horrelako lanetan eskarmentua duena da.
6.- Galtzerdiak eta praka gris marengoak erosi zituen egunaz gogoratu zen.
7.- Baina... esan zuen gizonak ¡a oihuka, barren barrenetik irtendako protesta apaldu
ezinez.
8.- Andre maiteak- esan zuen berrogeita hamar bat urteko emakume aurpegi itsusi batek, neure iritzia emango dizuet.
9.- Segi kalera eta ez arduratu niregatik, ohituta nago bakarrik egoten.
10. -Bilkura isilak egin ziren hilketa hura gaitzesteko.
SINONIMOAK
1. amore eman: 6. gogoratu
2. nazkagarri: 7. apaldu:
3. arteza: 8. itsusi:
4. adorea: 9. arduratu
5.aproposena 10. gaitzesteko
4. IRAKURMENA
Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu.
Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen, kalifikazioa erantzun zuzena izango da.
JOSE MARIA SETIEN, DONOSTIAKO GOTZAINA:
G.- Gizarte modernoak balore batzuk baztertzen ditu eta beste balore batzuk dakartza. Zein balore azpimarratuko zenuke gaur egun?
E.- Lehenengo eta behin argi eta garbi eduki behar dugu balore hitzari zer nolako esanahia ematen diogun, bestela hitzak bere zentzua gal baitezake. Nire ustez, balorea ez da gizarteak gehien estimatzen duena. Horrela balitz, gerta lekiguke balore esatea diruari, plazerrari, botereari eta izen hori merezi ez duten beste errealitate antzeko batzuei. Balore hitzak, berriz, gizakia gizaki bihurtzen duen horretaz hitz egiten digu eta, horregatik, orden etikoari dago lotuta. Ikuspegi horretatik, beraz, uste dut pertsonaren balorea bere alderdi pribatuan onartzea eta zaintzea oso balore positiboa dela, baldin eta erantzukizun sozialari eta elkartasun baloreei ere behar besteko arreta eskaintzen bazaie. Zoritxarrez, badirudi azken bioi gaur egun ez zaiela horrenbesteko garrantzirik ematen.
G.- Kontsumoaren gizartean bizi gara. Kontsumismoak, indibidualismoak eta abarrek bere txokoa aurkitu dute gurean. Nola helarazi jendeari horren aurkako mezua?
E.- Galdera honek zer ikusi handia du oraindik orain esandakoarekin. Norberaren nortasuna baieztatzeak inorena ere baieztatzera eraman beharko luke automatikoki. Tamalez, hau ez da egiten gure gizartean. Pribatuaren afirmazioak berekoikeria konpartitu batera darama lasai aski. Beraz, zera errepikatu behar dugu behin eta berriro- zu-a baliagarria ez baldin bada, ez dago inongo ziorik ni-aren baliagarritasuna azpimarratzeko.
G.- Nola bizi behar du gaur egun kristautasuna fededunak?
E.- Orain arte esan dudanarekin bat eginez. Nork bere fedeari eutsi behar dio, eta, ondorioz, bizitzaren alderdi guztietara eraman behar du fedea.
G.- Nola ikusten duzu Eliza gaurko gizarte modernoan eta, hain zuzen ere, Euskal Herrian? Zernolako harremana dago, zure ustez, euskal gizartearen eta Elizaren artean?
E.- Gizarte libre eta pluralista batean ez dago Elizaren eta gizartearen arteko harreman jakin bati buruz hitz egiterik. Izan ere, gizon-emakumeek eta gizarte-taldeek Elizarekin dituzten harreman edo hartu-emanak era askotakoak dira. Horrek oso harreman konplexua sortzen du gizartearekiko, noski. Eta hau guztia gizarte moderno baten ondorio zuzena da. Gure gizarteak ez du onartzen inolako erakunderen kontrol uniformatzailerik. Ezta Elizarena ere.
G.- Uste al duzu Elizak gehiago hurbildu behar duela gizon-emakumeengana?
E.- Eliza, besteak beste, bere burua kristautzat jotzen duten gizon-emakumeen multzoa da. Nolabait esateko, Eliza gizarte batean bizi diren gizon-emakume arrunten multzo ere bada. Erantzun egokia emateko, nik uste, beste modu batean egin beharko genukeela galdera, hots, ea Elizako arduradunok gertuagotik jarraitu beharko genituzkeen gaur egun bertoko gizon-emakumeek dituzten arazoak. Galdera horrela ulertuz gero, erantzuna balezkoa da. Hurbilketa hori fede kristauaren beraren eskakizuna da. Hitz gutxitan esateko, Elizak hobeto jakin beharra dauka zer gertatzen den bere inguruan, hobeto ezagutu gizartea aldarazten duten kasuak. Gizartea etengabeko erronka eta dela da Elizako gizon-emakume ororentzat.
G.- Egin behar al luke ahalegin berezirik gazte jendearekin, hots, erakargarriago bihurtu?
E.- Gazteekin hitz egitea, mintzatzea, ez da erraza inorentzat, ez Elizarentzat ezta haiekin benetako elkarrizketa lortu nahi duen edozein talderentzat ere. Ez da nahikoa gazteak erakartzea eraginkor izan daitezkeen argudioei helduz. Ez da gauza bera gazteak "konkistatzea" eta "Ebanjeliora ekartzea". Elizak azken eginkizun hau dauka eta, noski, zeregin horretan dabil. Dena den, esan dudanez, ez da batere lan erraza. Bestalde, bestelakorik egin nahiko balu, egun gaindituta dauden jardueretara itzuliko litzateke.
G- Zein dira egun Euskal Herriko Elizak dituen kezkak?
E.- Geure gizarteak, euskal gizarteak, dituen arazoak datozkit burura. Horrela izango ez balitz, Eliza, gizon-emakumeen zerbitzuan egon beharrean, beraiengandik urrun legoke. Langabezia, indarkeria, HIESa, gizarte-konpromisorik gabeko indibidualismoa... Horiek guztiek biziki kezkatzen dute Eliza. Horrek ez du esan nahi inondik ere Elizak oso bestelako kezkak ere ez dituenik. Bat bakarra aipatzearren, bokazio falta aipatuko dut. Baina, arazook ikusi, Elizak Ebanjeliotik gizarteari eskaini behar dion zerbitzuaren ikuspuntutik ikusi behar ditugu.
G.- Nora dora Eliza eta norantz ibili behar du? Nolakoa izan behar du iristear dagoen XXI. mendeko Elizak?
E.- Beldur diot aurrerantzean Eliza, gizon-emakumeen arazoez baino gehiago, bere buruaz kezkatzeari. Hori bere misiotik desbideratuko lukeen oker ikaragarria litzateke.
G.- Euskal Herria gatazka mingarrian murgildurik bizi da. Batzuen ustez Euskal Herriko Elizak oso eginkizun garrantzitsua du bake prozesuan, eta beste batzuen ustez, berriz, alde batera geratu behar du. Zein da eta zein izan behar du, zure ustez, Elizaren betebeharrak gatazka honetan?
E.- Ez dut uste inork pentsatzen duenik Elizak ez duela betebeharrik Euskal Herriaren gatazkaren irtenbidean. Eta hori horrela balitz, ez genuke halako iritzirik aintzakotzat hartu beharko. Are gehiago, batzuen iritziz Elizak ez du bete beharko lukeen eginkizuna betetzen. Baina hori oso bestelako kontua da, noski.
G.- Ba al dago bakea lortzerik? Zein da bidea?
E.- Adventu hasieran Euskal Herria baketzeari buruz kaleratutako idazkian azaldu nuen zein den nire ustetan bakea lortzeko biderik egokiena. Lehenik eta behin benetan desiratu behar dugu bakea. Ez da gatazka hau iraultza baten elementu dinamizatzaile bihurtu behar. Aldaezinezko jarrera dogmatikoak alde batera utzi eta negoziazioa ekar lezakeen elkarrizketari heldu behar diogu.
G.- Komunikabideek, zuri buruz ari direlarik, politikari ematen diote garrantzirik gehiena gainera, zure hitzak, behin baino gehiagotan, manipulazioaren menpe egon dira. Zein da, zure ustez, Euskal Herrian eta Espainian gizarteak zuri buruz duen irudia?
E.- Ikuspuntu adina iritzi daude, nik uste. Nik ez diot inori asmo manipulatzailerik egotzi nahi. Niri buruz egin daitezkeen balorazioen desberdintasunaren arrazoiak ugariak dira Batzuek erlijioarekin dute zerikusirik, hots, mezu kristaua eta beronek errealitate tenporalarekin duen lotura ulertzeko modua. Beste batzuk, berriz, politikoak dira, arlo honetan nork berak dituen ideien arabera. Nire asmo sendo bakarra mezu kristaua ez urratzea, ez apurtzea, besterik ez da. Lortu ala ez oso bestelakoa da, jakina.
ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ 14. zenb. Lutxo Egia - Kazetaria
4. IRAKURMENA
Ondoko orrialdeetan hamar galdera dituzu.- aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokion letra koadro honetan ipini.
1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
1.- Balorea Donostiako Gotzainarentzat...
a) besteak beste, diruari, plazerrari eta botereari lotuta dago.
b) gizarte modernoarentzat balore hitzak ez du zentzurik.
c) gustu eta lehentasunen arabera erabakitzen du gizarteak, aldian aldian, zer den balorea.
d) ordena etikoari lotuta dago, gízakia gizaki izateari.
2.- Nola egin dakieke aurre kontsumismo eta indibidualismoari?
a) erantzukizun sozialari eta elkartasun-baloreei behar besteko garrantzia emanez.
b) bakoitzak bere nortasuna ondo baieztatuz.
c) pertsonaren alderdi pribatua onartuz eta zainduz.
d) gaur gaurkoz ezinezkoa da.
3 .- Jose Mari Setienentzat, norberaren nortasuna baieztatzean...
a) ondokoarena ere baieztatu beharko litzateke ezinbestean.
b) berekoikería baztertu egiten da.
c) errazagoa da inorena ere baieztatzea.
d) inorena ere baieztatzen saiatu beharko genuke.
4.- Euskal gizartearen eta Elizaren artean...
a) ez dago harreman finkorik.
b) ez daiteke harremanei buruz hitz egin.
c) oso zaila da zehazten zer nolako harremana sortzen den.
d) harreman sendo eta oso onak daude.
5.- Donostiako Gotzainarentzat...
a) Elizako arduradunek gertuagotik jarraitu beharko liekete gizarteak dituen arazoeí.
b) Elizak gertutik 'arraitzen dio gizartean eta bere inguruan gertatzen denari.
c) Elizako arduradunek gertutik jarraitzen diete gizarteak dituen arazoei.
d) Elizako arduradunek gertutik jarraitzen diete arazoei eta ongi asko dakite inguruan zer gertatzen den.
6.- Elizak ba al du gazteekin harremanik?
a) oraingoz saiatzen ari da gazte jendea erakartzen.
b) oso zaila egiten zaio Elizari gazteekin hitz egitea.
c) zaila bada ere, saiatzen ari da Elíza gazte jendea Ebanjeliora ekartzen
d) lehendabizi gazteak konkistatu nahi ditu.
7.- Euskal Herriko Elizaren kezkarik nagusienak...
a) bat aipatzeko bokazio falta.
b) batetik, gizarteak berak dituenak daude eta, bestetik, Elizarenak berarenak.
c) langabezia, indarkeria, HIESa eta gizarte-konpromisorik gabeko indibidualismoa
d) gizarteak , euskal gizarteak dituen kezkak.
8.- XXI mendeko eliza(k)...
a) duen misioa betetzeko, gizon-emakumeen arazoez kezkatu beharko luke batik bat.
b) gizon-emakumeen arazoez baino bere buruaz kezkatu beharko luke.
c) duen misioa betetzeko, bere buruaz kezkatu beharko luke.
d) bere burua ondo zaindu beharko luke.
9,- Euskal Herriko Elizak bake prozesuan...
a) alde batera geratu behar du.
b) eginkizun garrantzitsua du.
c) bere iritzia eman beharko luke.
d) bakerako bideak proposatu beharko lituzke.
10.- Gotzainarentzat komunikabideek...
a) manipulatu egiten dituzte bere iritziak eta hitzak.
b) politikarí garrantzi gehiegi ematen diote.
c) ez die asmo manipulatzailerik leporatu nahi.
d) ikuspuntu adina iritzi dagoenez, dena da posible.