OHARRA: 2ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau burutzeko. Libre zara denbora nahi duzun moduan banatzeko eta azterketa nahi duzun ordenan egiteko, baina gogoan izan aztertzaileek aurrez pentsatutako denbora eta puntu-banaketa:
Azpiatala |
Gehienezko puntuazioa |
Gutxienezko puntuazioa |
Proposaturiko denbora |
Azterketaren formatua gainbegiratzeko | -- |
-- |
3 min. |
1.- Idazlana: idazlana ortografía |
25 5 |
15 1 |
55 min. |
2.- Esaldiak berridatzi | 5 |
2,5 |
25 min. |
3.- Sinonimoak eman | 5 |
2,5 |
|
4.- Irakurmena. | 10 |
5 |
45 min |
Egindako lana gainbegiratzeko | -- |
-- |
12 min. |
Denera | 50 |
29 |
2 or., 20 min. |
Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezinezkorik zuzenduko.
Ariketa guztietan atera behar duzu gutxienezko puntuazioa azterketa gainditzeko.
1. IDAZLANA
1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.
2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.
3. Idazlanaren kalifíkaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:
a) Gaiaren eraketa eta garapena; b) Hizkuntz aberastasuna; c) zehaztasuna;
4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.
5. Hurrengo orrialdeetan proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak garatzeko laguntza moduan dossier bana eta puntu batzuk (galderak, gogoetak, iritziak,...) ere badituzu. Ez dira nahitaez kontutan hartu beharrekoak, zuk zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdietan oinarriturik egin dezakezu.
GAIA: EGURALDIA
Eguraldiaren berezkoak: uholdeak, lehorteak..
Kutsaduraren eragina
Eguraldiaren aldaketa: ondorioak
Uholdeak atzera egin arren, egoerak larri dirau Frantziako mendebaldean.
Gaur egun, euria egiten ez duen zenbait zonatan euria egingo luke eta aldiz, beste zona batzuk basamortu bilakatuko lirateke, honek estatuen artean tentsioak sortuko lituzke.
Ur premia handituz doa
Astelehenean Almeria, Cordoba, Huelva eta Cadiztik abiatuko lau mila nekazari inguru Sevillan bildu ziren atzo Espainiako Gobernuari eta Andaluziako Juntari lehortearen aurkako neurriak har ditzaten eskatzeko. UAGA sindikatuak antolatutako protestaldi hau Andaluziako legebiltzarreko atarian amaitu zen, eta bertan hainbat diputatu erregionalen sostengua jaso zuten. Manuel Sanchez Gordillo IU-ko parlamentari autonomikoa eta SOC jornalarien sindikatuko burua lehenago elkartu ziren Cadiz eta Sevilla probintzietatik zetozen nekazariekin.Herenegun Madrilen hamar milatik gora laborarik eskatu zituzten ur eskasiaren aurkako neurriak. Euririk egiten ez badu, udazkenean ez da urik izango Andaluzian, ezta Murtzian eta Valentziako hainbat lekutan ere.
GAIA: MENDIZALETASUNA
Moda?
Mendi-bueltak inguruak ezagutuz
Goi-mendizaletasuna: Pirinioak, Alpeak, Andeak, Himalaia,
Arriskuak
GIZARTEAREN auzi askotan bezala, mendi-istripu kontutan ere, konponbideak hezkuntzaren bide mantso bezain sendoaren eskutik etorri behar du.
NEGUAN HARTZEKO ZENBAIT NEURRI
Oinarrizkoak:
- Ingurua ezagutzen duen norbaitekin joan mendira eta inoiz ez bakarrik, Neguan gutxienez hirukoa izan behar du taldeak.
- Nora goazen, zein bidetatik eta zer ordutarako itzuli nahi dugun jakinarazi aterbean, etxean
- Materialari dagokionez, neguko jantzi aproposak eramango ditugu eta pioleta, kranpoiak eta soka beti eskura. Pasabide zailetan, motzenean ere, aseguratu,
- Ondo elikatu eta hidratatu.
Denboraleak harrapatuz gero:
- Mapari eta iparrorratzari esker ondo kokatuta bagaude aterbera edo babeslekura iristen saiatu.
- Bestela borda edo harkaitz arte bat bilatu, edo motxilekin babesgunea sortu.
- Inoiz ez geldirik egon, baina ez alferrik nekatu noraezean ibiliz.
Istripurik gertatuz gero:
- Fisikoki indartsuen dauden biek laguntza bila joko dute. Besteak saiatuko dira istripua izan duenak gorputzeko tenperatura gal ez dezan eta deshidratatu ez dadin.
Iragan ostiral goizaz geroztik galduta daude 6 euskal mundial Huesca aldean, Goiz horretan Respumosoko aterbetik atera ziren La Sarrara heltzeko asmotan. Harrezkeroztik ez da euren berririk izan. Goardia Zibilak eta mendiko erreskatean adituek bilaketa lanekin dihardute.
Atzo bertan Santutxutik autobusa atera zen Huescara laguntzeko asmoz.
GOI-MENDIZALETASUNAREN KONTRA
Baten bat haserretzen bazait ere, mendizaletasunaren kontra hitz egin behar dut, goi-mendizaletasunaren kontra zehazkiago esanda, ez baita berdin herri inguruko bazterrean mendi buelta bat egitea edo, egin ahala guztian gero eta tontor handiagoak, gero eta mendi arriskugarriagoak igotzeko eromen hori.
2. ESALDIAK BERRIDATZI
Ariketa honetan letra lodian ematen zaizkizun esaldiak beste modu batean idatzi behar dituzu. Horretarako, azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi zatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, hitz hori osatu gabe dagoela ulertu behar da. Adibidez:
...takoan etorritakoan
Punturik ez badu, aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz. Adibidez:
0.- Etxetik irten eta berehala hasi zuen euria.
_________ Etxetik irten bezain laster hasi zuen euria ________________
1.- Begiradari tinko eustera bereiziko zenuke muinoa.
______________________________________________ba...___________________________________________________________________.
2.- Zerbaitek kolpe gogorren bat ematen bazion, orduan bere zintzarriak soinu latz eta iluna aterako zuen, zintzarria bera pitzatzeko ere gauza zen.
_______________________________________________________________________________________________________________pitza_____________________.
3.- Hainbat neurri eta koloretako beirakiz osatutako marrazkiak bi zati nagusi zituen, irudiaren bi alboetan gorantz, ertzerainoko apainduraz gain.
________________________________________________________________________________________________________apaindura_________________.
4- Ezer zehatzik ez dakit, hori egia da; baina, jakina, nik neure juzkuak egin ditut.
__________________________________________________________________________________________________________________nago.
5.- Ezin tenka nezakeen gehiegi soka, banekielako orduko eroapenak etorkizuneko ate guztiak irekiko zizkidan bezala, presaren urduritasunak ere halaxe itxiko zizkidala betirako.
___________________________________bainintzen____________________________________________________________________________________.
6.- Aurrekontuei buruz eztabaidatzera etorri gara zuregana.
_________________________asmo...___________________________________________________________________________________________.
7- Belarra jan, ukuiluan egon, beti ortuan ibili, puaf!, nazkagarria da pentsatzea ere.
___________________________________________________________________________________________________________nazka____________________.
8.- Elurrik ez egotera, seguru hezur bat baino gehiago hautsiko nuela.
_____________egon______________________________________________________________________________________________________.
9.- Elkarrekin etorri omen ziren urruneko Txina honetara, eta orain ere hemen omen dabil, zein lekutan dagoen oraingoz ez badakit ere
_____________________________________________________________________________________________________________________arren.
10. - Nik ez nion puska batean ezer esan; ezta berak niri ere.
___________________________________________elkarri______________________.
3. SINONIMOAK EMAN
Ondoko testu honetan zenbait hitz azpimarratuta dituzu. Eman hitz horien sinonimo egoki bana, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz.
Antosina hartu, eta dzanga hustu nuen, nahiz mutilak garbi eskatu astiro edan nezala, eta ez hain baldar. Zerbait jan nahi ote nuen ere galdetu zidan. Arbi egosiaren usaina zetorren sukaldetik. Mahai gainean antxumatuta neuzkan besoak, eta haien gainean hondoratu nuen burua. Ez nintzen gose, ez nuen ezertarako adorerik, salbu eta ardoa erruz edan eta luze lo egiteko.
Aurrez aurre eseri zitzaidan mutila mahaira. Eskua luzatu, eta nire kokotsa jasotzera egin zuen. Nik, ordea, mutilaren eskua sentitu orduko, atzera egin nuen amorruz. Zakar egin nion mutilari orro:
-Lagako al nauk bakean, sakrebius! Zer gogok eman dik gaur ere nirekin egoteko?
LERTXUNDI A. (1994): Otto Pette. Alberdania, (359. or.)
SINONIMOAK
1. astiro: 6. erruz:
2. baldar: 7. kokotsa:
3. galdetu: 8. jasotzera:
4. hondoratu: 9. sentitu:
5. adorerik: 10. orro:
4.IRAKURMENA
Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenena izango da.
EUROPAKO EKOLABELA
Europako "Ekolabela" teknologia garbiak erabiliz eta ingurugiroari kalte egiten ez dioten ekoizpen-prozesuen bidez lortutako produktuei ezarriko zaien onespen-agiria da. Hala dio orain dela ia lau urte erdietsi zen egitasmo orokorrak. Aitzitik, teknologia garbiak eskuratzeak zaila eta garestia izaten segitzen du eta oso enpresa gutxik egin du orain arte horren aldeko apustua. Egin dutenek, uste baino arazo gehiago aurkitu dute nazioarteko onespena jasotzeko.
Ekolabela Europa osoan bakarra edo estatu bakoitzarena izango den finkatzea oinarrizko eztabaida bilakatu da. Herrialdeen arteko diferentziak handiak dira, handiegiak bihar-etzi konpontzeko. Homogeneizazioa lortuko ez bada ere, oinarrizko hastapenak finkatu beharko direla dudarik ez dago. Kontu hartu dezagun adibidez, Danimarkak, Alemaniak edo Britainia Handiak produkzioaren kalitatea eta produktu-kontrolak zehazten urteetako esperientzia dutela. Beste zenbait lurraldetan ekolabelak edo kalitate berdearen ziurtagiriak erabat berriak dira eta esaterako Estatu Espainolean orain dela urte bete eskas izendatu zuten ekolabelak kudeatuko dituen erakundea, AENOR elkartea, hain zuzen. Europako elkartearen merkatua, ordea, bakarra eta guztiontzat zabalik egongo dela esan izan bada ere, estatuek ezarri "muga txuriak" edo kalitatearen kontrolek anitz ate itxiko dutela begibistakoa da.
Ekolabelak ezartzeko irizpideek uste baino kontraesan gehiago eragin dute Europako Komunitatearen eta enpresari elkarteen artean. Funtsezko arazoa zera da: zeren arabera uka edo eman daitekeen ekolabela. Europako Elkartearen jokabidea teknologia garbien aldekoa izan da zalantzarik gabe eta produkzio-prozesuan zehar erabilitako teknikak ikertu eta onetsi dira bereziki. Europako beste zenbait lurraldetan, ordea, Danimarka eta Britainia Handian esaterako, produktua lortzeko erabili diren osagaiak naturalak izateari eman zaio lehentasuna. Eztabaida teorikoa bada ere, praktikan enpresariek larrutik ordaindu behar izan dute ezin ulertze hori. Honen ondoriorik argiena ongarrien merkatua da: Europa osoan produzitzen diren ongarriei buruzko araudirik ezin da oraingoz finkatu ekofosfatoak zein osagai naturalak dituzten produktuak ari dira lehia berean su eta gar. Une honetan, Danimarkan kalitatearen labela duten ongarriak ezin dira Europako gainerako lurraldeetan saldu, eta Elkartearen Batzordeak erabaki beharko du auzi honetaz, Aholkularien Komisioak Danimarkako ongarriak debekatzearen alde eman zuen epaia hobetsi edo atzera bota.
1993an kaleratu ziren Europako Elkarteak onartu lehen hiru Ekolabelak, horretarako prozedura martxan jarri eta bi urte geroago. Hirurak ikuzgailuak izan ziren eta kasu honetan Elkartearen batzordeak Britainia Handian etxekotresna elektrikoei buruz hartutako irizpideak ontzat eman zituen. Aurrez esan bezala, ordea, ez da berdin gertatu beste zenbait produkturekin eta eztabaidak luze joko duela uste da.
Begiz jotako espektatibak ez dira betetzen ari eta honek utzikeria eta etsipena eragin ditzake enpresarien artean. Honez gain, ekolabelak eskuratzeko prozedurak betetzen zaila, luzea eta garestia izaten segitzen du. Kalitatearen nazioarteko onespena jaso nahi duen enpresa orok bere produktua ikertzeko eskabidea egin beharko dio herrialdeko erakundeari. Honek aditu-talde eta ikerketa-zentruen eskutan utziko du azterketa. Erabakia aldekoa bada, enpresak kalitate berdearen kanona edo zerga ordaindu beharko du, salmentaren arabera zehaztuko dena.
Pili Kalzada: Egunkaria, 1995eko otsailak 2, 11.or.
4.IRAKURMENA
Ondoko orrialdeetan hamar galdera dituzu: aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokion letra koadro honetan ipini.
1.- Zein da enpresariek ekolabelari buruz duten iritzia edo jarrera?
a) Duela lau urtetik hona asko aurreratu dela diote.
b) Jarrera ezkorra hedatzen ari da enpresarien artean.
c) Hasierako zailtasun eta trabak gainditu ondoren baikor azaltzen dira.
d) Kosta ahala kosta teknologia garbia eskuratu behar dela uste dute.
2.- Zer da ekolabela?
a) Europan ekoizten diren produktu garbien izena.
b) Europan ekoizten diren produktuei ezartzen zaien onespen-agiria.
d) Europan teknologia garbiaz ekoiztutako produktuen izena.
d) Europan teknologia garbi eta berdez ekoizten diren produktuei emandako agiria.
3.- Zenbat ekolabel izango direla uste da?
a) Bat bakarra: Europako elkartearen merkatuarena.
b) Nahi adina aurki ditzakegu.
c) Oraingoz, Danimarkak, Alemaniak eta Britainia Handiak bakarrik dute.
d) Erabaki gabe dago oraindik.
4.- Noiz eman zitzaion hasiera ekolabela ezartzeko prozedurari?
a) Lehenengo hiru ekolabelak onartu baino bi urte lehenago,
b) AENOR elkartea sortu zenean.
c) Oraindik orain eman zaio.
d) 1993an hasi zen eta hiru ekolabel onartu zituzten urte hartan.
5.- Zein da ongarrien inguruan sortu den auzia?
a) Enpresen elkarteak eta Europako komunitateak ez datozela bat araudia finkatzerakoan.
b) Eztabaida teoriko bat da, merkatuan eraginik ez duena.
c) Batzuek teknologia garbia erabiltzeari eman diotela lehentasuna eta beste batzuek osagai naturalak erabiltzeari.
d) Ongarritarako fosfatoak erabiltzea debekatuta dagoela.
6.- Zein da ekolabela eskuratzeko bete beharreko araudia?
a) Lurralde bakoitzak berea duela esan daiteke.
b) Finkatu gabe daude oraindik produktuek bete beharreko baldintzak.
c) Etxekotresna elektrikoen araudia da oinarrizkoena.
d) Ikuzgailuena da finkatu den bakarra.
7. - Zein da Europako Elkartearen j arrera ekolabelari buruz?
a) Produktuari baino, prozesuari eman dio lehentasuna.
b) Orain ari da bere araudia osatzen.
c) Orain arte ez du jarrera berezirik azaldu.
d) Ekoiztutako produktuen osagaietan j arri du arreta.
8.- Merkatuari begiratuz, zein da ekolabelaren abantaila?
a) Ingurugiro garbiagoa eta osasuntsuagoa.
b) Ekolabelari esker errazago dela produktuak Europako edozein lurraldetan saltzea.
c) Europako Merkatua bakarra izatea, nahiz eta oraindik estatuek beren mugak jartzen dituzten.
d) Erosleok Europako edozein lurraldetako edozein produktu erosi ahal izango dugula.
9.- Erraza al da ekolabela eskuratzea?
a) Hasieran bezala, gaur ere nahiko erraz lortzen da.
b) Baldintzak betez gero erraz lortzen da, ez da prozedura zaila.
c) Orain dela lau urte egitasmoa martxan jarri zenean, bai; gaur egun, ordea, lortzeko ordaindu egin behar da.
d) Kosta egiten da, nekez lortzen da.
10.- Zer egin behar du nazioarteko onespena jaso nahi duen produktuak?
a) Aditu-talde baten esku utzi beharko du ikerketa eta onespena.
b) Zerga ordaindu eta handik aurrerakoa bere herrialdeko erakundearen eskuetan utzi.
c) Lehenengo kalitate berdearen kanona ordaindu beharko du.
d) Lehenengo eskaera egin eta, onartzen badute, zerga ordaindu.