www.santurtzieus.com

EGAri BURUZKO INFORMAZIOA

 

1. ZER DA EGA?

EGA, izatez, ez da maila bat, Hezkuntza Sailak ematen duen euskararen ezagutza-maila altua egiaztatzen duen agiria baizik.

EGA agiria eskuratu ahal izateko, azterketariak euskara behar hainbateko trebetasunez dakiela ahoz eta idatziz frogatu behar du eta baita Euskaltzaindiak erabakitako ortografia eta euskara batuaren arauak dakizkiela ere. Beraz, euskal gizartean ahoz eta idatziz esku hartzeko behar hainbateko jariotasuna lortu duela adierazi behar du.

2. NOLAKOA DA EGA AZTERKETA?

EGAk hiru froga nagusi ditu: Atariko proba, azterketa idatzia eta ahozko azterketa.

ATARIKO PROBA

100 galderaz osatutako test bat da: hasierako galderak (15 bat) azterketa-aretoan bertan behin entzungo den grabazio batean oinarritzen dira. Aukeran jarritako hiru erantzunen artean egokiena hautatu behar da. Beste galderek, ehunera arte, hizkuntzaren hainbat alderdi neurtzen dituzte: lau erantzun dituzu aukeran. 75 asmatuz gero idatzizko azterketara pasatuko zara. Dena den, azterketarien erdiek gainditu behar dute eta, ondorioz, indize hori txikiagoa izan daiteke.

Ariketa hau irakurgailu optikoz zuzentzen da. Azterketariak erreklamazioa eginez gero, eskuz zuzentzen da azterketa eta ordenagailuak emandako notarekin konparatzen da.

Entzumenari dagozkion galderei erantzun ondoren, ordubete izango duzu geratzen diren galderei erantzuteko.

AZTERKETA IDATZIA

Azterketa idatziak entzutezko ulermena neurtzeko ariketa bat du hasieran: testu bat behin irakurriko da eta horri buruzko hamar galdera erantzun behar dira. Hasierako ariketa horretaz gain lau atal dira idatzizko azterketa osatzen dutenak:

  1. Idazlana
  2. Ariketa honetan, dossier eran, bi gai eskainiko dira, bat aukeratzeko: gaiari eustea, zuzentasuna, hizkuntz aberastasuna eta kohesioa neurtuko dira eta 300 hitz gutxienez idatzi behar dira.

  3. Esaldiak berridatzi
  4. Ariketa honetan emandako esaldiak beste era batera idatzi behar dira jarritako hitzak edo hitz-zatiak erabiliz.

  5. Sinonimoak
  6. Hamar esalditan seinalatutako hitzen baliokide bana idatzi behar da.

  7. Irakurriaren ulermena

Testu bati buruz aukera anitzeko hamar galdera erantzun behar dira.

Idatzizko azterketa gainditzeko ariketa bakoitzean gutxienezko bat lortu behar da eta, gutxienez, 29 puntu guztira.

Azterketa hau egiteko 2 ordu eta 20 minutu dituzu.

Hona hemen ariketen puntuazioak eta egiteko proposaturiko denbora:

Azpiatala

Puntuazioa gehienez

Puntuazioa gutxienez

Proposaturiko denbora

Azterketaren formatua gainbegiratzeko

___

___

3 min.

  1. Idazlana
  2. Idazlana

    ortografia

 

25

5

 

15

1

 

55 min.

  1. Esaldiak berridatzi

5

2,5

 

25 min.

  1. Sinonimoak eman

5

2,5

  1. Irakurmena

10

5

45 min.

Egindako lana gainbegiratzeko

___

___

12 min.

Denera

50

29

2 h 20 min

AHOZKO AZTERKETA

Bi atal ditu: batetik aztertzaileek ematen duten testu baten laburpena egin behar da eta, bestetik, beraiek emandako gai-zerrendatik bat aukeratu eta horretaz mintzatu. Honako alderdi hauek neurtzen dira:

  1. Idatzizko hizkuntz eredu zuzenetik hurbil dagoen mintzaira moldea erabiltzeko gaitasuna
  1. Azalpenak hizkera landuan, erregistro landuan emateko gaitasuna. Etxeko edo lagunarteko hizkera ez dira nahikoa.
  1. Azalpenen egokitasuna eta zehaztasuna. Berba egitea ez da nahikoa.
  1. Zuzentasuna, egituren eta ahoskeraren aldetik. Egitura traketsak, gramatikalak ez direnak, edo ahoskera traketsak penalizatu egiten dira.

3. NOIZ IZANGO DA EGA AZTERKETA?

EGA azterketa urtean bi aldiz egiten da: bata maiatz-ekain aldean eta bestea, irail-urri aldean. Aurtengo deialdien inguruko informazio zehatza hemen begira dezakezu: www.gazteaukera.euskadi.net