www.santurtzieus.com

berridazketak 9

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, ematen zaizkizun esaldiak berridatzi beharko dituzu eskaintzen zaizun elementua erabiliz.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello deberás transformar las oraciones que se te dan utilizando el elemento que se te ofrece.

 

 

  1. Aita alproja galanta da, baina semea ez da atzean gelditzen (ez ezik ere)
  2. ...........................................................................................................................

  3. Bai haiekin, bai gurekin beti gezurretan ari da (dela....dela)
  4. ...........................................................................................................................

  5. Batzuetan Errealekoa dela dio, besteetan Athletic-ekoa; ez dago ulertuko duenik (alde batetik....bestetik)
  6. ................................................................................................................................................

  7. Egunez ezezik, gauez ere auzoan zer gertatzen den jakin nahian ibiltzen da (ez bakarrik,.......ere)
  8. .........................................................................................................................................................

  9. Ez dugu erosiko, ezta jango ere (ez....ez)
  10. .............................................................................................................................

  11. Gaztetan amonak nahiz osabak ematen zizkiguten pagak (nola.....hala)
  12. .................................................................................................................................

  13. Goizez nahiz arratsaldez giro jatorra izaten dugu (zein.....zein)
  14. ..................................................................................................................................

  15. Guk datorren astean lan egin beharko dugu (nik........zuk)
  16. ...................................................................................................................................

  17. Nahiz etxean, nahiz ikastolan, nahiz kalean, behar bezala ibil zaitez (bai......bai)
  18. .......................................................................................................................................

  19. Tontoa ez bada, alfer hutsa da, ez baitu kolperik jotzen (edo....edo)

.........................................................................................................................................

 

Zuzenketa-orria

  1. Aita ez ezik, semea ere alproja galanta da

  2. Haiekin dela, gurekin dela, beti gezurretan ari da

  3. Alde batetik Errealekoa dela, bestetik Athletic-ekoa, eta ez dago ulertuko duenik

  4. Ez egunez bakarrik, gauez ere auzoan zer gertatzen den jakin nahian ibiltzen da

  5. Ez dugu ez jango, ez erosiko / Ez dugu jango ez eta erosiko ere.

  6. Gaztetan nola amonak hala osabak ematen zizkiguten pagak

  7. Zein goizez, zein arratsaldez giro jatorra izaten dugu

  8. Nik nahiz zuk datorren astean lan egin beharko dugu

  9. Bai etxean, bai ikastolan, bai kalean, behar bezala ibil zaitez

  10. Edo tontoa edo alfer hutsa da, ez baitu kolperik jotzen