www.santurtzieus.com

anton garai

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testuan falta diren ondorengo lokailuak txertatu beharko dituzu. Ariketa zuzentzeko, jo ariketari dagokion testura.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello deberás completar el texto correspondiente al ejercicio con los siguientes conectores. Para corregir el ejercicio, lee el texto correspondiente al ejercicio.

 

 

Edonola ere
Alegia
Hala eta guztiz ere
Bestaldetik
Horregatik ere
Esate baterako
Hitz batez
Hortaz
Hala ere
Hain zuzen ere
Jakina
Aitzitik
Batik bat
Dena den
Hau da
Hau da
Antza denez
Hots
Era berean
 

Historian zehar itsasoan lapurretak betidanik gertatu direla aise froga daiteke.___________, hor dago Julio Zesarren testigantza; itsaslapurrek bere ontzia harrapatu eta oso ezagun bilakatuko zen gazte erromatarra preso hartu zutenekoa. Bera askatzearen truke eskatzen zuten diruaren berri izan zuelarik, _________, biziki haserretu zela idatzi da, gutxi zelakoan. Mendekuz, libre gelditu zenean, tropa batzuk antolatu eta bere bahitzaileak hil zituen.

_________, ondorengo mendeetan arruntagoa izan zen itsaslapurretak politikari lotzea, _________, ongi prestaturiko lagun batzuek, itsaslapurrak ziren aitzakiaz baliatuz, etsaia zen beste herrialde bateko ontziak eraso eta hondoratu egiten zituzten. Honen adibide garbia espainiar galeoiak urperatzen zituzten ingeles kortsarioak dira.

__________, historia epe moderno horietan ere beste ezohiko itsaslapurren berri izan dezakegu, ____________, edozein banderatako itsasontziak erasotzen zituzten lotsagabe bihurri maltzurrak. Eta horien artean euskaldunak ez ziren salbuespena, ________, holako pasadizoetan parte hartzea nahikoa gauza normala zen.

Horietako marinel ausart bat Anton Garai izenekoa dugu. Bizkaiko Gorliz herrian jaio zen, ________, Bilbotik ipar-ekialderantz, XV-XVI. mendeetako garai hartan guztiz euskalduna zen inguruan,________.

____________, Kristobal Kolon eta Amerika elkartu zituen 1492 ospetsua baino lehen jaio zen. Oso bizitza iskanbilatsuaz gozatu zuela ahaztu gabe, oraindik nahikoa gazte hil zen, ondorengo XVI. mendean,__________.

____________, gaztetan arrantzale trebea zela dirudi. Eta ez hori bakarrik, ongi nabigatzeko ikasi beharreko guztia bere egin zuela idatzi da. Baina, _______________, hasieratik helburua garbi zuela ere bai.________, jota zegoen ontzitzar bat erosi, konpondu eta hornitu zuen. Baina hau guztia ez da lagun baten lana.________, gorliztar hau ez ezik, bere lagun asko ere menturazko zaku berean sartu behar dugu, kortsarioen birtuteez jantziz. 1510. urtea heldu baino lehen itsasoan lapurtzeari ekin zion, hori bai, oraindik Nafarroa independientea zenean.

Edozein bandera etsaitzat harturik, Espainia, Portugal, Holanda eta Ingalaterrako ontziei bortizki eraso zien bere taldeak, Galiziako kostaldean_____________. Esan nahi baita, soilik euskaldunak zituela lagun eta, ____________, denek zutela arerio.___________, hondarrean espetxeratu eta heriotza-zigorra ezarri zioten.

Bera ez zen, _____________, orduko "Garai" bizkaitar famatu bakarra, baina bai hauen arteko nolabaiteko "ardi beltza" delakoaren irudia bete zuena. Hor dago Garaiko Blasko –lurrinezko ontzia asmatu eta Bartzelonan errealitate bihurtu zuena-, edota Frantzisko –Mississippi ibairaino heldu zen lehen euskalduna-, baita Araba eta Bizkaia arteko lehian den Urduña herriko Joan ere – Argentinako Buenos Aires birsortu zuena-.

M. Latasa GARA/ Aitzina 2000/I/11

 

 

Zuzenketa-orria

Ariketa zuzentzeko, jo ariketari dagokion testura.

Para corregir el ejercicio, lee el texto correspondiente al ejercicio.