www.santurtzieus.com

EUTANASIA ALA HILKETA

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan entzumena landuko duzu. Horretarako, testua entzun eta erantzun iezaiezu beheko galderei.

 

1. Laburtu hitz gutxitan kasuaren nondik norakoak:

 

Zer gertatu den
Nortzuk diren "protagonistak"
Zergatik gertatu den.

2. Bereiztu entzungaian nola ematen diren ondoko baieztapen motak:

Baieztapen borobila, argi eta garbi
Iritzia eman aurretik, informazio gehiago bilatu
Iritzia edo baieztapena segurtasun handirik gabe, interpretazioa.
Iritzia beste datu edo baieztapen batzuetan oinarrituta.
 

3. Zer atera duzu garbi?

Zer izan da kasu hau, eutanasia ala hilketa?
Non dago bata eta bestearen arteko muga?

4. Garbiņe Biurrunek baieztapen konplikatu samar bat egin du eutanasia praktikatzen dutenen eta gaixoaren bizia salbatu nahi dutenen sentimenduen inguruan. Ulertu duzu?

 

5. Tertulian parte hartzen dutenek zenbat ikuspegitatik hitz egiten dute: juridikoa...? Denak dira maila bereko adituak ikuspegi guztietan?

 

 

Zuzenketa-orria

1. Laburtu hitz gutxitan kasuaren nondik norakoak:

Zer gertatu den: 86 urteko gizon batek oso gaixorik zegoen 83 urteko emaztea hil du.
Nortzuk diren "protagonistak" Senar-emazteak eta beren etxekoak
Zergatik gertatu den. Seme-alabek egoitza batera eraman nahi zuten ama, baina senarrak berak zaindu nahi zuen emaztea, etxetik kanpo babesik gabe egongo zelako.
 

2. Bereiztu entzungaian nola ematen diren ondoko baieztapen motak:

Baieztapen borobila, argi eta garbi

Kasu hau homizidioa izan da, asasinatua, alebosiarekin.

Iritzia eman aurretik, informazio gehiago bilatu

Tertuliako batek iritzia finkatzeko bestelako informazioa eskatzen du: ea noiz pentsatu zuten etxekoek egoitza batera eramatea; eta etxean mantentzeko eskatu eta denbora gutxira hil zuen senarrak; ea hau eskatu zuen momenturako hartua ote zuen hiltzeko erabakia.

Iritzia edo baieztapena segurtasun handirik gabe, interpretazioa.

"Beste irakurketa bat ere egin daiteke": Senarrak ez zuela emaztea etxetik kanpo ikusi nahi, emaztea babestu egin nahi zuela.

Iritzia beste datu edo baieztapen batzuetan oinarrituta.

Beste inon (ezta legedirik progresistena duten herrietan, Holandan adibidez) ez litzatekeela zilegi edo legala izango ekintza hau.

3. Zer atera duzu garbi?

 
Zer izan da kasu hau, eutanasia ala hilketa?
Non dago bata eta bestearen arteko muga?

Dirudienez, hilketa izan da. Eutanasia izateko gaixoak eskatu behar izan du bizirik ez mantentzeko edo hiltzeko.

4. Garbiņe Biurrunek baieztapen konplikatu samar bat egin du eutanasia praktikatzen dutenen eta gaixoaren bizia salbatu nahi dutenen sentimenduen inguruan. Ulertu duzu?

Berak nonbait entzun du eutanasia eskatzen duten etxekoak gaixoa gehien maite dutenak direla; baina, kosta ala kosta, bizirik mantentzeko eskatzen dutenek arazoren bat izan dute gaixoarekin, edo harreman txarrak; eta, honela, beren kontzientzia garbitu nahi omen dute.

5. Tertulian parte hartzen dutenek zenbat ikuspegitatik hitz egiten dute: juridikoa...? Denak dira maila bereko adituak ikuspegi guztietan?

Batzuek gehiago azpimarratzen dute alde juridikoa, beste batzuek psikologikoa (babesa, babes falta...) beste batzuek giza-arloa (famili barruko harremanak...)