www.santurtzieus.com

sineskeriak sinesten

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testua osatu beharko duzu beheko hitzak hutsuneetan sartuz.

En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello deberás completar el texto correspondiente al ejercicio con las palabras que aparecen abajo.

 

 

Jar itzazu beheko hitzak dagozkien tokian

13a / 13an / 7ak / abar / al / arabera / askotan / baitie / bakar bat ere / beharbada / bera / bizkarrean / botatzeak / da / dagokienez / dena den / ditu / duten / ere / eskuinean / Frantzian / gatza / gelarik / solairurik / horrela / ijitoen / omen / salatu / sineskeria / urre-kolorea / urteetan / zazpi / zazpigarren / zenbakiak / Zuberoan

Batzuentzat ________________ uste guztiak sineskeriak dira. Leku batean sineskeria dena beste batean zientzia da. Adibidez, hori gertatzen zen XVII. mendean astrologiarekin. Zientzia zen _______________, eta ________________ Espainian. _______________, badaude gauza majikoak, zorigaitza elkartzen _______________ portaerak, zoriona ematen duten tresnak, kolore beldurgarriak eta _______________. Eta hori guztia sinesten duen jendea _______________ bai.

Horia kolorea gustatzen _______________ zaizu? Kolore horiak zoritxarra ekartzen _______________ du. Toreatzaile ________________ ez da plazara horiz jantzita joango. Asko joaten dira kolore horrekin, baina ez diote horia esaten ______________ baizik. mendizaleentzat, ordea, kolore horrek ez du izen txarrik. Horiak esaten ______________ gailurrera nondik joan behar den.

Oso izen txarra dauka 13 _______________. Biblian azaltzen da zenbaki hori zoritxarrari lotua: Judasek, hamahirugarren apostoluak, ______________ zuen Jesus. Eta informatikaren alorrean birus batek hilaren _______________ erasotzen du. Birus horrek _______________ asteartea denean egiten du kaltea. Bestela, ez. Asteartea Marteri eskainia dago, gerraren jainkoari. Hotel _______________ ez dago hamahirugarren ______________, eta solairuetan ez dago hamahirugarren _______________.

Zorte ona, _______________ ekartzen du. Jaungoikoak ________________ egunean hartzen du atseden, _______________ dira bekatu nagusiak eta zazpi buelta ematen dizkiote Mecan erromesek harri beltz sakratuari.

Ezkerra eta eskuinari ________________, Jaungoikoak ezkerrean jarriko _______________ gaiztoak eta hauek infernura joango dira. Zintzoak Jaunaren _______________ egongo dira. Norbaitek egun txarra duenean, ezkerreko hankarekin jaiki dela esaten zaio. Ezkerrarekin idazten zuten haurrei _______________ lotzen zieten esku hori, horrela eskuinarekin ikasteko. Eta, estadistika-datuen _______________ ezkerrek bizitza motzagoa dute.

Katu beltza txarra dela esaten dugu normalean. _______________, deabrua _______________ da animalia itxura hartuta. Herri batzuetan sorginekin batera joaten da. Baina Barkoxen, _______________, katuak zoriona ekartzen duela esaten _______________. Norbaitek katua zapaltzen badu, ez da hurrengo zazpi ________________ ezkonduko.

Jan-eskasia dagoenean, janaria lurrera _______________ edo mahai gainera erortzeak zorte txarra ekartzen zuen. _______________ ez da lurrera erori behar eta ogia, Kristoren gorputza denez, lurrera erortzen bada, musu bat eman behar zaio. _______________ barkatuta dago bekatua

 

 

Zuzenketa-orria

Batzuentzat IJITOEN uste guztiak sineskeriak dira. Leku batean sineskeria dena beste batean zientzia da. Adibidez, hori gertatzen zen XVII. mendean astrologiarekin. Zientzia zen FRANZIAN, eta SINESKERIA Espainian. DENA DEN, badaude gauza majikoak, zorigaitza elkartzen DUTEN portaerak, zoriona ematen duten tresnak, kolore beldurgarriak eta ABAR. Eta hori guztia sinesten duen jendea ERE bai.

Horia kolorea gustatzen AL zaizu? Kolore horiak zoritxarra ekartzen OMEN du. Toreatzaile BAKAR BAT ERE ez da plazara horiz jantzita joango. Asko joaten dira kolore horrekin, baina ez diote horia esaten URRE-KOLOREA baizik. mendizaleentzat, ordea, kolore horrek ez du izen txarrik. Horiak esaten BAITIE gailurrera nondik joan behar den.

Oso izen txarra dauka 13 ZENBAKIAK. Biblian azaltzen da zenbaki hori zoritxarrari lotua: Judasek, hamahirugarren apostoluak, SALATU zuen Jesus. Eta informatikaren alorrean birus batek hilaren 13an erasotzen du. Birus horrek 13a asteartea denean egiten du kaltea. Bestela, ez. Asteartea Marteri eskainia dago, gerraren jainkoari. Hotel ASKOTAN ez dago hamahirugarren SOLAIRURIK eta solairuetan ez dago hamahirugarren GELARIK.

Zorte ona, 7ak ekartzen du. Jaungoikoak ZAZPIGARREN egunean hartzen du atseden, ZAZPI dira bekatu nagusiak eta zazpi buelta ematen dizkiote Mecan erromesek harri beltz sakratuari.

Ezkerra eta eskuinari DAGOKIENEZ, Jaungoikoak ezkerrean jarriko DITU gaiztoak eta hauek infernura joango dira. Zintzoak Jaunaren ESKUINEAN egongo dira. Norbaitek egun txarra duenean, ezkerreko hankarekin jaiki dela esaten zaio. Ezkerrarekin idazten zuten haurrei BIZKARREAN lotzen zieten esku hori, horrela eskuinarekin ikasteko. Eta, estadistika-datuen ARABERA ezkerrek bizitza motzagoa dute.

Katu beltza txarra dela esaten dugu normalean. BEHARBADA, deabrua BERA da animalia itxura hartuta. Herri batzuetan sorginekin batera joaten da. Baina Barkoxen, ZUBEROAN, katuak zoriona ekartzen duela esaten DA. Norbaitek katua zapaltzen badu, ez da hurrengo zazpi URTEETAN ezkonduko.

Jan-eskasia dagoenean, janaria lurrera BOTATZEAK edo mahai gainera erortzeak zorte txarra ekartzen zuen. GATZA ez da lurrera erori behar eta ogia, Kristoren gorputza denez, lurrera erortzen bada, musu bat eman behar zaio. HORRELA barkatuta dago bekatua