www.santurtzieus.com

KONTZESIBOAK 4

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, beheko esaldiak berridatzi behar dituzu nahi duzun egitura kontzesiboa erabiliz. Zuzenketa-orria orientagarria da.

En este ejercicio trabajarás la gramática. Para ello deberás trasnformar los enunciados que aparecen a continuación usando la estructura concesiva que quieras. La hoja de correción es orientativa.

 

 
  1. Nahiz eta zekien guztia esan, ez zekien esan zizun guztia

  2. Ez da oso trebea lan horretan, baina ondo atera zaio

  3. Nahiz eta elkarrekin jan, ez zuten elkar jan

  4. Itsuak ziren; hala ere Himalayarako espedizioan apuntatu ziren

  5. Nahiz eta lanik egin gabe kobratu, ez du lanik egiten kobratu gabe

  6. Ez da ergela, baina engainatu egin dute

  7. Ez da oso garestia, hala ere,ez dut erosiko

  8. Nahiz eta euria egin, uzta txarra izan da

  9. Ez zaitut ezagutzen, baina zutaz fidatzen naiz

  10. Erosi egingo dut, nahiz eta gurasoek baimenik eman ez

 

 

Zuzenketa-orria

1. Nahiz eta zekien guztia esan, ez zekien esan zizun guztia

Zekien guztia esan arren, ez zekien esan zizun guztia

2. Ez da oso trebea lan horretan, baina ondo atera zaio

Lan horretan oso trebea ez izan arren, ondo atera zaio

3. Nahiz eta elkarrekin jan, ez zuten elkar jan

Elkarrekin jan arren, ez zuten elkar jan

4. Itsuak ziren; hala ere Himalayarako espedizioan apuntatu ziren

Itsuak baziren ere, Himalayarako espedizioan apuntatu ziren

5. Nahiz eta lanik egin gabe kobratu, ez du lanik egiten kobratu gabe

Lanik egin gabe kobratu arren, ez du lanik egiten kobratu gabe

6. Ez da ergela, baina engainatu egin dute

Ergela ez bada ere, engainatu egin dute

7. Ez da oso garestia, hala ere, ez dut erosiko

Oso garestia ez izanagatik, ez dut erosiko

8. Nahiz eta euria egin, uzta txarra izan da

Euria egin badu ere, uzta txarra izan da

9. Ez zaitut ezagutzen, baina zutaz fidatzen naiz

Ezagutzen ez bazaitut ere, zutaz fidatzen naiz

10. Erosi egingo dut, nahiz eta gurasoek baimenik eman ez

Gurasoek baimenik eman ez arren, erosi egingo dut