www.santurtzieus.com

JAMES POND 008 ISILPEKO AGENTEA

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan entzumena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testua entzun eta bete hutsuneak.

Testua entzuteko behera ekarri leiho hau eta materialen atalean "Entzutezko testuak - Textos de audio" karpetan bilatu.

En este ejercicio trabajarás la comprensión oral. Para ello deberás escuchar el texto correspondiente al ejercicio y rellenar los huecos.

Para escuchar el texto minimiza esta ventana y, en el apartado de materiales, búscalo en la carpeta "Entzutezko testuak - Textos de audio".

 

Hutsuneak bete:

Defentsarako Ministraria: 008, misio hau oso _____da. Gertakizun ______ jazo da gaur goizean Mendebaldeko Berlinen.

James Pondek: Zer gertatu da?

Gure _______ zerbitzuek ________ informazioa hau da: gaur goizean Mendebaldeko Berlineko hamar ________ lapurretak izan dira. 009, gure isilpeko agenteak, lapurreta hauetako bat ikusi du eta _________ jarraitu die eta...

Ekialdeko ________ sartu dira, ezta?

Bazenekien?

Ez, baina...

Baina hori ez da ______, 008. Beste hau ere _______ da: Mendebaldeko Berlinen bizi diren bost __________ seme-alabak bahitu dizkiete.

Nongo ___________?

Frantzia, ________, Holanda, ________ eta Bretania _______ enbajadorei. Badakizu honek zer esan nahi duen, ezta? 008?

Hirugarren _______ mundiala hasteko zorian dagoela

Bai, 008. _______ badirudi diru hori Varsoviako__________ SS 20 misilak pagatzeko izango dela. _________ negoziaketak hautsi egin dira eta _________ hemendik aurrera zer gerta daitekeen.

Beno, zoaz ________ bertan Berlinera, James Pond. ________ zain daukazu Heathrow __________. Berlinen, 009 agentea izango da zure _________.

Arraioa, 009. Sue Smith, ez dago _________!

Utzi sexua _______ batera, 008. Eta ez ahaztu mendebaldeko ________ zure _________ dagoela. Auf wiedersehen eta _______ ibili.

Auf wierdersehen!

 

Zuzenketa-orria

Defentsarako Ministraria: 008, misio hau oso BEREZIA da. Gertakizun LARRIA jazo da gaur goizean Mendebaldeko Berlinen.

James Pondek: Zer gertatu da?

Gure ISILPEKO zerbitzuek JASOTAKO informazioa hau da: gaur goizean Mendebaldeko Berlineko hamar BANKETXETAN lapurretak izan dira. 009, gure isilpeko agenteak, lapurreta hauetako bat ikusi du eta LAPURREI jarraitu die eta...

Ekialdeko BERLINEN sartu dira, ezta?

Bazenekien?

Ez, baina...

Baina hori ez da DENA, 008. Beste hau ere GERTATU da: Mendebaldeko Berlinen bizi diren bost ENBAJADORERI seme-alabak bahitu dizkiete.

Nongo ENBAJADOREEI?

Frantzia, ITALIA, Holanda, ESTATU BATUAK eta Bretania HANDIKO enbajadorei. Badakizu honek zer esan nahi duen, ezta? 008?

Hirugarren GERRA mundiala hasteko zorian dagoela

Bai, 008. GAINERA badirudi diru hori Varsoviako PAKTOAREN SS 20 misilak pagatzeko izango dela. GINEBRAKO negoziaketak hautsi egin dira eta AUSKALO hemendik aurrera zer gerta daitekeen.

Beno, zoaz ORAINTXE bertan Berlinera, James Pond. HEGAZKINA zain daukazu Heathrow AIREPORTUAN. Berlinen, 009 agentea izango da zure KONTAKTUA.

Arraioa, 009. Sue Smith, ez dago GAIZKI!

Utzi sexua ALDE batera, 008. Eta ez ahaztu mendebaldeko ETORKIZUNA zure ESKUETAN dagoela. Auf wiedersehen eta ONDO ibili.

Auf wierdersehen!