www.santurtzieus.com

nire herria

Herria deskribatzeko eginbidea

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, leku fisiko bat deskribatzeko gida moduko bat eskaintzen dizugu. Eskema bat proposatzen dizugu eta ondoren adibide bat. Ereduari jarraiki, beste deskribapen bat idatzi beharko duzu. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello te ofrecemos una especie de guía para describir un lugar. Te ofrecemos un esquema y un ejemplo. Siguiendo el ejemplo, deberás escribir una descripción. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

 
  1. KOKAPENA
  2. Probintzia, eskualdea.

    Inguruko herriak

  3. TOKI EZAGUNAK
  4. Kale eta plaza nagusiak

    Auzoak. Badute berezitasunik? (jende mota berezia: aberatsa/pobrea, hemengoa / kanpokoa...)

    Monumentu edo toki esanguratsuak.

  5. ZERBITZUAK
  6. Liburutegiak, postetxea, kultur etxea, anbulategia, dendak, supermerkatuak, hotelak, gaztetxea ...

    Aisia: zinema, tabernak, dantzalekuak ....

    Berdeguneak: parkeak, lorategiak ...

    Garraioak

  7. BIZTANLEAK
  8. Zenbat? Nongoak? Non jaioak? Nondik etorriak?

    Pertsona ezagunak, famatuak, xelebreak...

    Nolakoak dira, badute ezaugarri berezirik?

    Zertan egiten dute lan? Badago industriarik, enpresa garrantzitsurik...?

  9. HERRIKO GIROA
  10. Egunero kalean (autoak, zarata, umeak, jendea...)

    Asteburuetan

    Jaiak: noiz, nolakoak.

  11. EREDUA

NIRE HERRIA, LEKEITIO

 

LEKEITIO Bizkaiko kostaldean dago. Herri txikia da, baina oso polita. Inguruan Ondarroa eta Gernika daude eta hauek handiagoak dira.

Gure herriko gauzarik politena ingurua da: itsasoa, hondartzak eta mendiak. Horregatik etortzen da jende asko udan egun batzuk pasatzera. Baina herri barrua ere oso polita da: kale zaharrak, plaza bere kioskoarekin, lorategia itsasoaren ondoan...

Baina Lekeitioko monumenturik inportanteena bere eliza da. XVI. mendekoa da eta oso ederra eta dotorea da, batez ere bere erretabloa.

Txikia dela esan dut, baina baditu auzo ezberdinak. Auzorik tipikoena arrantzaleena da. Hemengo kaleak estuak dira eta etxeak txikitxoak eta nahiko zaharrak. Emakumeek balkoietatik hitz egiten dute. Auzo honetako kale nagusia Arranegi deitzen da.

Herrian ez zaigu ia ezer falta: liburutegia daukagu (baina oso txikia da eta ez dago oso ondo zainduta), postetxea, kultur etxea. Iaz anbulategi berria ipini zuten eta oso ondo dago. Zaharretxea daukagu eta asiloa ere bai. Zinema bat ere badaukagu. Lehen hiru zeuden, baina beste bi itxi egin dituzte jende gutxi joaten zelako.

Hala ere, zerbait gaizki badago garraioa da: beste herrietara joateko bi autobus konpainia dugu, Donostiara eta Bilbora joateko. Donostiarako autobus nahiko dago, baina Bilborako gutxi eta ordutegi txarrarekin.

Lekeitiarrak oso gutxi gara. Erroldan 7.500, baina neguan oso gutxi bizi dira herrian ikasleak kanpora doazelako ikastera eta lan egitera ere kanpora joan behar delako. Herrian lantegi gutxi daukagu. Herri arrantzalea da eta jendea itsasotik bizi da: itsasontzietan, kontserba lantegietan. Lehen zerrategi handia zegoen, baina itxi egin dute.Hala ere, udan asko gara herrian, turista asko etortzen delako. Hauentzat bi hotel dago.

Lekeitioko jendea oso alaia da. Neguko asteburuetan jende gutxi dago, "martxa" gutxi. Baina udan herria asko animatzen da eta jai asko daukagu. Herriko jaiak "Sanatoliñak" deitzen dira. Nork ez ditu ezagutzen Antzarrak?