www.santurtzieus.com

deskribapena 1

PERTSONA BATEN DESKRIBAPENA

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan, pertsona baten deskribapena egiten ikasiko duzu. Horretarako, pertsona baten ezaugarri batzuk aukeratu eta definitu beharko duzu fisikoki eta psikikoki. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.

En este ejercicio aprenderás a hacer la descripción de una persona. Para ello elegirás ciertos rasgos de una persona y deberás definirla física y psíquicamente. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

 

Pertsona baten deskribapena egiteko ez dituzu bere ezaugarri guztiak aipatu behar, soilik nabarmenenak. Adibidez, bere belarriak handiak edo txikiak badira, orduan aipatuko duzu belarri txikiak edo handiak dituela, baina belarriak normalak badira, hobe ezer ez esatea.

Hona hemen erabil ditzakezun adjektibo batzuk:

1. EZAUGARRI FISIKOAK

 

ADINA: Zaharra, gaztea, heldua, nerabea...

 

TAMAINA: Altua (garaia), txikia (baxua), ertaina, lodia, argala, sendoa...

 

BURUA:

 

ILEA: ilehoria, ilegorria, beltzarana, ileurdina (ilezuria), burusoila, kizkurra, leuna, luzea, laburra, motza...

BEGIAK: handiak, txikiak, argiak, ilunak, berde kolorekoak...

SUDURRA: handia, zabala, txikia, kakoa...

AHOA: txikia, handia, ezpain lodiak, meheak...

KOKOTSA: handia, biribila, luzea...

BELARRIAK: handiak, txikiak, zorrotzak..

 

GORPUTZA:

 

ESKUAK: txikiak, handiak, iletsuak, finak...

ZANGOAK: luzeak, handiak, sendoak, lirainak...

OINAK: txikiak, handiak...

 

2. EZAUGARRI PSIKIKOAK

 

NORTASUNA: isila, berritsua, lotsatia, lotsagabea, urduria, lasaia, alaia...

 

ZALETASUNAK: irakurzalea, kirolzalea, zinemazalea, erretzailea, erretzaile amorratua, musikazalea...