www.santurtzieus.com

ZER EGUNKARI IRAKURTZEN DUGU DEUSTUARROK?

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan sintaxia landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testuan hainbat esaldi azpimarratu ditugu. Zuk esaldi horiek zein motatakoak diren esan beharko duzu. Behean dituzu esaldi motak. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.

En este ejercicio trabajarás la sintaxis. Para ello hemos subrayado unas frases en el texto correspondiente al ejercicio. Deberás decir de qué tipo es cada frase. Los tipos posibles están al final del ejercicio. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

 

ZER EGUNKARI IRAKURTZEN DUGU DEUSTUARROK?

Diana Spencer-en heriotzaren inguruan sortutakoa edota azkeneko hilabetetan Euskal Herrian bizi izan dugun hainbat momentu ikusirik, askotxo hitz egin da gizartean komunikabideek duten eraginaz. Egia izan ala ez, badakigu zer egunkari mota irakurtzen dugun deustuarrok?

Hasieratik argi utzi nahi dugu gure asmoa ez dela erreportaje honekin publizitatea egitea, egunkaria erostera joaten garenean daudenen artean zein eramaten dugun etxera informazioa jasotzeko ezagutzea baizik. Horretarako San Pedro eta San Inazioko bost kioskotara jo dugu.

Nahiz et kirolak, azkenaldi honetan gure bizitzako esparru garrantzitsuenetariko bat bete, kioskora hurbiltzerakoan informazio orokorra duen egunkariak nahiago ditugu. Hala eta guztiz ere, kontuan izatekoa da kirol egunkariek salmentatan izan duten gorakada.

Dudarik gabe, eta harira joz, Deustuan gehien irakurtzen den egunkaria El Correo da. Galdetutako 2.292 egunkaritik, erdia baino gehiago El Correo-k saltzen du, hau da, erosleen artean bitik batek Boluetako egunkaria hautatzen du.

Urrutitik hiru egunkari saiatzen dira El Correo-k lortu duen kotara hurbiltzen. Deia, El Mundo eta Egin-ek antzeko jarraitzaile kopurua dute. Hiruren artean ehuneko 25era heltzen dira eta momentu honetan, hauen artean dago "borroka" Deustuko bigarren egunkaria izatearen ohorea lortzeko.

Jarraian, eta oso puntu gutxitara El Pais egunkaria aurkitzen da. Hau ez da heltzen ehuneko bostera, baina kioskeroek azaltzen digutenez, gero eta egunkari gehiago saltzen ari da Euskal Autonomi Elkarterako edizioa atera zenetik.

Honen atzetik, eta hiru puntuko distantziara, Euskaldunon Egunkaria dugu. Kioskero baten aburuz, normala da hain gutxi saltzea, "orokorrean egunero egunkaria erosten dutenak pertsona helduak direlako eta batzuk, nahiz eta euskaldunak izan, ez daukate euskaraz irakurtzeko ohiturarik". Aldi berean, etorkizunera begira, lasaitzen gaitu erosle gazteen artean Euskaldunon Egunkaria portzentaia dexente batera heltzen baita.

Azkenik, eta gauza anekdotiko bezala, "arraroak" ere gure auzoan badaude eta ABC edo Diario Vasco batzuk saltzen dira.

Kirolen munduan Marca da nagusi. Beste egunkariak ere saltzen dira, adibidez, As edo Mundo Deportivo, baina ez dira aipatzeko portzentaia batera iristen.

ALDIZKARIAK

Aldizkarien aldetik, etxe eta bazter guztietara doan eta arrakasta osoz heltzen den Hitza Hartu aparte, beste mota bateko aldizkariak irakurtzen dira Deustuan.

Kioskoetan auzokideak, emakume zein gizon, gehien hartzen dituen aldizkariak Hola eta Pronto dira, lehenengoak besteak baino askoz gehiago saltzen dituelarik.

Bestalde, aipatu behar dira telebistaz edota bere programazioaz mintzo diren aldizkariak. Talde honetan Super Tele eta Tele Indiscreta dugu besteak beste.

Argi eta garbi, ezin dugu esan Deustuan egunkari gutxi irakurtzen denik. Hala ere, horrek ez du esan nahi, hainbeste saltzeagatik informatuagoa gaudenik. Baina hori beste erreportaje baterako utziko dugu.

 

Hona hemen esaldi-motak:

Zehar galderak: -(e)n

Konpletiboak: -(e)la / -(e)nik

Denborazkoak: -(e)nean, -(e)netik...

Erlatibozkoak: -(e)n

Konparatiboak

Moduzkoak: -(e)nez

Zergatizkoak: -(e)lako, bait-

Kontzesiboak: nahiz eta

 

 

Zuzenketa-orria

 

Egia izan ala ez, badakigu zer egunkari mota irakurtzen dugun deustuarrok? ZEHAR GALDERA

Hasieratik argi utzi nahi dugu gure asmoa ez dela erreportaje honekin publizitatea egitea, KONPLETIBOA egunkaria erostera joaten garenean DENBORAZKOA daudenen artean zein eramaten dugun etxera informazioa jasotzeko ezagutzea baizik.ZEHAR GALDERA

Nahiz et kirolak, azkenaldi honetan gure bizitzako esparru garrantzitsuenetariko bat bete, KONTZESIBOAK kioskora hurbiltzerakoan DENBORAZKOA informazio orokorra duen ERLATIBOZKOA egunkariak nahiago ditugu.

Deustuan gehien irakurtzen den ERLATIBOZKOA egunkaria El Correo da. Galdetutako ERLATIBOZKOA 2.292 egunkaritik, erdia baino gehiago KONPARATIBOA El Correo-k saltzen du,

Urrutitik hiru egunkari saiatzen dira El Correo-k lortu duen kotara hurbiltzen. ERLATIBOZKOA

baina kioskeroek azaltzen digutenez, MODUZKOA gero eta egunkari gehiago saltzen KONPARATIBOA ari da Euskal Autonomi Elkarterako edizioa atera zenetik.DENBORAZKOA

"orokorrean egunero egunkaria erosten dutenak ERLATIBOZKOA pertsona helduak direlako ZERGATIZKOA eta batzuk, nahiz eta euskaldunak izan, KONTZESIBOA ez daukate euskaraz irakurtzeko ohiturarik".

lasaitzen gaitu erosle gazteen artean Euskaldunon Egunkaria portzentaia dexente batera heltzen baita. ZERGATIZKOA

Aldizkarien aldetik, etxe eta bazter guztietara doan eta arrakasta osoz heltzen den ERLATIBOZKOAK Hitza Hartu aparte, beste mota bateko aldizkariak irakurtzen dira Deustuan.

Kioskoetan auzokideak, emakume zein gizon, gehien hartzen dituen aldizkariak ERLATIBOZKOA Hola eta Pronto dira, lehenengoak besteak baino askoz gehiago KONPARATIBOA saltzen dituelarik. MODUZKOA

Bestalde, aipatu behar dira telebistaz edota bere programazioaz mintzo diren aldizkariak.ERLATIBOZKOA

Argi eta garbi, ezin dugu esan Deustuan egunkari gutxi irakurtzen denik.KONPLETIBOA Hala ere, horrek ez du esan nahi, hainbeste saltzeagatik ZERGATIZKOA informatuagoa gaudenik.KONPLETIBOA