www.santurtzieus.com

TRA LA MONDO EN ESPERANTO

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan deklinabidea landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testua osatu beharko duzu emandako hitzetatik bat aukeratuz.

En este ejercicio trabajarás la declinación. Para ello deberás completar el texto correspondiente al ejercicio eligiendo una de las palabras que se te ofrecen.

 

Hutsuneak bete, ematen zaizkizun hitzetatik bana aukeratuz.

Completa los huecos eligiendo una de las opciones que se te ofrecen.

Tra la mondo en esperanto

____________________ (Esperantoa / Esperantoak / Esperantok / Esperantoek) 111 urte bete ditu, 1887an sortu baitzuen Ludwik Lejzer Zamenhof okulista ______________ (poloniarra / poloniarrak / poloniarrek). Baina ______________(Descartes / Descartesak / Descartesek), ________________ (Comenius / Comeniusak / Comeniusek) eta _______________ (Leibniz / Leibnizak / Leibnizek) dexente lehenago agertu zuten gai honen inguruko kezka. Mundu guztiak elkar ulertzeko moduko hizkuntza erraz bat sortzeko saiakerak ugariak izan ziren, baina sendotzen lehenengoa ____________________________ (Martin Schleyer / Martin Schleyerrak / Martin Scheleyerrek) alemanarena izan zen 1879an: volapük izenekoa azkar zabaldu zen, nazioarteko hizkuntza planifikatu __________ (bat / batak / batek) praktikan bideragarria zela erakutsiz. Baina urte batzuk beranduago porrot egin zuen arazo ezberdinak medio: egitura akatsak, lexiko zentzugabea, Scheleyerren jarrera autokratikoa, esperantoaren sorrera...

________________________(Ledwik Lejzer Zamenhof / Ledwik Lejzer Zamenhofak / Ledwik Lejzer Zamenhofek) Bialystoken jaio zen familia judu batean. Jaioterriko gatazkek eraginda bururatu zitzaion esperantoaren egitasmoa, herri, erlijio eta hizkuntza anitz (errusiera, lituaniera, jidisha eta poloniera) liskar giroan biltzen baitziren han.

Hala ere, esperantoaren helburua tresna lagungarri eta baliagarria izatea da, ez beste hizkuntza bat ordezkatzea. Gaur egun ________________________ (ingelesa / ingelesak /ingelesek) da nazioarteko hizkuntza, baina _____________________ (esperantoa / esperantoak / esperantok / esperantoek) ez dago ingelesaren aurka, _____________________ (esperantoa / esperantoak / esperantok / esperantoek) borondatezko hizkuntza izan nahi baitu. Esperantozaleentzat, hizkuntza aniztasuna ezinbestean gorde behar den aberastasuna da, hizkuntza _____________________ (bakoitza / bakoitzak / bakoitzek) balore handia duelako. Beraz, ingelesa bezalako hizkuntza ___________ (handia / handiak / handik / handiek) bizi egin behar dute, baina _________ (txikia / txikiak / txikik / txikiek) ere eskubide ____________ (berbera / berberak / berberek) dutela defendatzen dute _____________________ (esperantoduna / esperantodunak / esperantodunek).

Ingelesaren gaineko abantaila nagusi _______________(bat / batak / batek) du: ikasteko askoz ere errazagoa dela. Funtsean hizkuntza _____________________ (indoeuropearra / indoeuropearrak / indoeuropearrek) da. Beraz, zailagoa da adibidez asiarrentzat, baina, hala ere, ________________________________ (espainola edo ingelesa / espainolak edo ingelesak / espainolek edo ingelesek) baino errazago ikasten dute, hizkuntza _____________________ (planifikatua / planifikatuak / planifikatuk / planifikatuek) delako, oso arau _____________________ (gutxi / gutxiak / gutxik / gutxiek) duena. Eta idazten den moduan ahoskatzen da, hots, hitz bera berdin esaten dute esperantozale ________________ (guztia / guztiak / guztik / guztiek), nahiz eta _____________________ (bakoitza / bakoitzak / bakoitzek) bere entonazioa eman.

Euskal Herriko Esperanto _____________________ (elkartea / elkarteak / elkartek / elkarteek) Gasteizen du egoitza, eta Bilbon ere badago talde bat. Bietan antolatzen dira ______________ (ikastaroa / ikastaroak / ikastarok / ikastaroek). Ikastaro horietako bat egin ondoren, pertsona ___________ (bat / batek / batak) gai da esperantoa ulertzeko eta esperantoz mintzatzeko.

Eta _____________________ (euskaldunak / euskaldunok / euskaldunek) Euskaltzaindia daukagun bezala, esperanto akademia _____________________ (bat / batak / batek) ere badago, eta hiztegia ere bai. _____________________ (Esperantoa / Esperantoak / Esperantok / Esperantoek) ikasteko liburuak ere badira... eta laster kaleratuko du _____________________ (Aitor Arana / Aitor Aranak / Aitor Aranek) beste hiztegi txiki _________ (bat / batak / batek) ere.

 

Zuzenketa-orria

Tra la mondo en esperanto

Esperantoak 111 urte bete ditu, 1887an sortu baitzuen Ludwik Lejzer Zamenhof okulista poloniarrak. Baina Descartesek, Comeniusek eta Leibnizek dexente lehenago agertu zuten gai honen inguruko kezka. Mundu guztiak elkar ulertzeko moduko hizkuntza erraz bat sortzeko saiakerak ugariak izan ziren, baina sendotzen lehenengoa Martin Schleyer alemanarena izan zen 1879an: volapük izenekoa azkar zabaldu zen, nazioarteko hizkuntza planifikatu bat praktikan bideragarria zela erakutsiz. Baina urte batzuk beranduago porrot egin zuen arazo ezberdinak medio: egitura akatsak, lexiko zentzugabea, Scheleyerren jarrera autokratikoa, esperantoaren sorrera...

Ledwik Lejzer Zamenhof Bialystoken jaio zen familia judu batean. Jaioterriko gatazkek eraginda bururatu zitzaion esperantoaren egitasmoa, herri, erlijio eta hizkuntza anitz (errusiera, lituaniera, jidisha eta poloniera) liskar giroan biltzen baitziren han.

Hala ere, esperantoaren helburua tresna lagungarri eta baliagarria izatea da, ez beste hizkuntza bat ordezkatzea. Gaur egun ingelesa da nazioarteko hizkuntza, baina esperantoa ez dago ingelesaren aurka, esperantoak borondatezko hizkuntza izan nahi baitu. Esperantozaleentzat, hizkuntza aniztasuna ezinbestean gorde behar den aberastasuna da, hizkuntza bakoitzak balore handia duelako. Beraz, ingelesa bezalako hizkuntza handiek bizi egin behar dute, baina txikiek ere eskubide berbera dutela defendatzen dute esperantodunek.

Ingelesaren gaineko abantaila nagusi bat du: ikasteko askoz ere errazagoa dela. Funtsean hizkuntza indoeuropearra da. Beraz, zailagoa da adibidez asiarrentzat, baina, hala ere, espainola edo ingelesa baino errazago ikasten dute, hizkuntza planifikatua delako, oso arau gutxi duena. Eta idazten den moduan ahoskatzen da, hots, hitz bera berdin esaten dute esperantozale guztiek, nahiz eta bakoitzak bere entonazioa eman.

Euskal Herriko Esperanto elkarteak Gasteizen du egoitza, eta Bilbon ere badago talde bat. Bietan antolatzen dira ikastaroak. Ikastaro horietako bat egin ondoren, pertsona bat gai da esperantoa ulertzeko eta esperantoz mintzatzeko.

Eta euskaldunok Euskaltzaindia daukagun bezala, esperanto akademia bat ere badago, eta hiztegia ere bai. Esperantoa ikasteko liburuak ere badira... eta laster kaleratuko du Aitor Aranak beste hiztegi txiki bat ere.