www.santurtzieus.com

AHAL / EZIN 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketan honetan ahal eta ezin partikulak landuko dituzu. Horretarako, bete itzazu hutsuneak partikula horiek erabiliz.

En este ejercucio vas a trabajar las partículas ahal y ezin (poder / no poder). Para ello, rellena los huecos de las frases usando esas partículas.

 

 
  1. Gaur___________ joan, oso lanpetuta nago eta (ezin)

  2. Sentitzen dut, baina nik ______________ ezer egin (ezin)

  3. Josuk ________________ lanik egin, bizkarreko mina dauka eta (ezin)

  4. _______________ lorik egin, haginetako mina daukat eta (ezin)

  5. Hori _______________ ukitu, berehala apurtzen da eta (ezin)

  6. Horrek _______________ ezer esan, ideiarik ere ez dauka eta (ezin)

  7. ____________ zuekin jolastu, orkatila okertu dut eta (ezin)

  8. Zarata honekin ____________ ikasi (ezin)

  9. ________________ gehiago itxaron, presa daukagu eta (ezin)

  10. Guztion artean egin _________________ (ahal)

  11. Eta zer egin ________________ nik? (ahal)

  12. Guk egin ____________________,baina ez dugu nahi (ahal)

  13. Handik _________________ ikusi, oso urrun dago eta (ezin)

  14. Errepikatu _________________, mesedez? (zu ahal)

  15. Aizu! Itzaliko ___________ argia, mesedez?

  16. Hozkailu gainean utzi _________________ (zuek, ahal)

  17. Sentitzen dut, baina gaur _________________ (ezin)

 

Zuzenketa-orria

  1. Gaur EZIN NAIZ joan, oso lanpetuta nago eta

  2. Sentitzen dut, baina nik EZIN DUT ezer egin

  3. Josuk EZIN DU lanik egin, bizkarreko mina dauka eta

  4. EZIN DUT lorik egin, haginetako mina daukat eta

  5. Hori EZIN DA ukitu, berehala apurtzen da eta

  6. Horrek EZIN DU ezer esan, ideiarik ere ez dauka eta

  7. EZIN DUT zuekin jolastu, orkatila okertu dut eta

  8. Zarata honekin EZIN DA ikasi

  9. EZIN DUGU gehiago itxaron, presa daukagu eta

  10. Guztion artean egin AHAL DUGU

  11. Eta zer egin AHAL DUT nik?

  12. Guk egin AHAL DUGU, baina ez dugu nahi

  13. Handik EZIN DA ikusi, oso urrun dago eta

  14. Errepikatu AHAL DUZU, mesedez?

  15. Aizu! Itzaliko DUZU argia, mesedez?

  16. Hozkailu gainean utzi AHAL DUZUE

  17. Sentitzen dut, baina gaur EZIN DUT