AHALMENAK, KOLOREAK ETA ZAPOREAK

AHALMENAK

Euskaraz ahalmenak adierazteko –men atzizkiaz baliatu ohi gara. Atzizki honek gaitasuna, ahalmen edo fakultatea adierazten du.

Ikusi > Ikusmen

Entzun > Entzumen

Usaindu > Usaimen

Dastatu > Dastamen

Ukitu > Ukimen

Hauez gain, -men atzizkia beste zenbait ahalmen adierazteko ere erabiltzen da

Oroimen
Adimen
Irudimen
Sormen
Ulermen
Nahimen
Irakurmen
Idazmen
Mintzamen

KOLOREAK

Hona hemen euskal koloreen izenak:

Zuri
Beltz
Gorri
Arrosa
Laranja
Berde
Urdin
Hori
More
Marroi
Gris

Inguruko hizkuntzen eta euskararen arteko koloreen baliokidetasuna ez da erabatekoa, hizkuntza bakoitzak berezko banaketa baitauka. Esate baterako, baserrietan zenbait behiri gorri deitzen zaie, gaztelaniaz marroia esango litzaiekeen bitartean. Beste horrenbeste gertatzen da honakoekin: urre gorria, arraultzearen gorringoa, ardo gorria / beltza eta abar.

Era berean, bitxi samar gerta daiteke euskaraz berde kolorea adierazteko, berezko hitzik ez egotea, gure ingurunean kolore nagusia izanik. Honen zergatia, jatorrizko koloreen banaketan egon liteke. Agian, berdea ez zen kolore berezia izango, kolore zabalago baten barruan sartuta egongo zelarik. Grekeraz, adibidez, antzeko zerbait gertatzen zen: horia eta berdea adierazteko, hitz bakarra erabiltzen zuten.

Urdin koloreak ere, nahiko adiera desberdinak ditu euskaraz eta inguruko hizkuntzetan. Izan ere, euskaraz urdina kolore nahasia da, erdarazko azul edo bleu, zuria eta grisaren artekoa: zeruko urdinetik zurixkaraino doan tonalidadea hartzen du, grisa ere barne hartuz. Honela, euskaraz urdin kolorekoak dira: ile urdina, ke urdina, laino urdina… Erdaraz, ordea, zuria edo grisa erabiliko genituzke.

Honez gain, desberdina da hizkuntza bakoitzean koloreek duten sinbolismoa. Horrela, esaterako, kolore urdinak (ur hitzetik dator, antza) erdarazko grisak duen antzeko sinbolismoa izango luke: garbitasun gabea, nahasia, gardentasunik eza…Hau da, balio negatiboa izango luke. Mendebaldeko kulturetan, ordea, urdinak gardentasuna eta garbitasuna bezalako balio positiboak adierazi ohi ditu.

Bestalde, kolore zuriak garbitasunaren baliokide izateaz gain, faltsukeria ere adieraz dezake zenbait esapidetan: bere burua zuritu, zurikeria…

Gorriak, berriz, gorrintasun edo biluztasun-kutsua izaten du maiz: kale gorrian, larru gorritan, gorriak ikusi, eta abar.

KOLORE ŅABARDURAK

Kolore gehiago zehaztu gura izanez gero, argi, ilun, hil, bizi eta antzeko adjetiboak erabili ohi dira. Adibidez

Zein nahiago duzu, urdin argia ala urdin iluna?

Zenbaitetan –xka atzizkiak ere balia gaitezke, koloreen ņabardura desberdinak adierazteko: gorrixka, urdinxka, horixka, berdexka, zurixka…

Kolore nahasi samarrak oso zehatzak ez direnean, sarritan antzeko tonalidadea daukan objeturen bati egiten zaio erreferentzia. Adibidez:

Lur-koloreko gabardina bat zeraman
Gaztain-koloreko begiak ditu

Bi koloreren konbinaketa adierazteko, euskaraz kolore biak esaten dira segidan eta marratxo batez idazten:

Athletic-en kamiseta zuri-gorria da

Zenbaitetan kolore eta formen banaketa adierazteko –dun atzizkiaz baliatzen gara.

Non dago laukidun alkoandara?
Zein nahiago duzu, marraduna ala motaduna?

ZAPOREAK

Zaporeak euskaraz honako hitzen bitartez adierazten dira;

Gozo (azukrea edo eztiaren zaporea
Gazi (gatz askoduna)
Geza (gatzik gabea)
Garratz (limoia bezalakoa)
Mingots, mikatz (kafea bezalakoa)