Aurkezpena

Bilduma honetan eskeintzen zaizkizun ariketa hauekin irakurtzeko gaitasuna landu nahi dugu. Horretarako hiru testu aukeratu eta bina ariketa sortu ditugu. Bi motako hiruna ariketa aurkituko dituzu, beraz.

Lehenengo hiruretan testuak zatitu egin ditugu (Testuak hitzez hitz osatu). Testuak osatzea izango da zure lana. Hitzez hitz osatu beharko dituzu eta hitz bakoitza eskeinitako hiruren artean aukeratu beharko. Hitz egokia aukeratzeko, jakina, sentiduari erreparatu beharko diozu batez ere. Hala ere, beste zenbait elementuk ere emango dizkizute pistak: gramatikak, ortografiak, eta abarrek. Irakurtzean, izan ere, hauxe egiten dugu: aurreko hitzarekin bat etorriko dena (bai forma aldetik, baita sentidu aldetik ere) aurkitzea espero dugu eta bat ez etortzekotan, ulermen arazoak sortzen zaizkigu. Ariketotan, kontrako bidea egitea proposatzen dizugu: eskeinitakoetatik aurrekoarekin bat zein etor daitekeen erabakitzea.

Bigarren ataleko ariketetan (Cloze-testak), berriz, hainbat hitz kendu ditugu eta zuk zein falta den asmatu beharko duzu. Horretarako testuak eskeintzen dizun laguntza baino ez duzu izango. Aurreko atalean landutakoa erabili beharko duzu hemen ere; baina zailtasuna handiagoa da, aukera guztien artean autoreak erabilitakoa aukeratu beharko duzulako. Honetan ere, jakina, lehen-lehenik sentiduari begiratu beharko diozu. Baina, horretaz gain, ez ahaztu gramatikak, puntuazioak, ortografiak, eta abarrek ere lagundu egingo dizutela.

Gogokoen duzun ariketa multzoa egin dezakezu edo biak. Biak egitea erabakitzen baduzu, lehenengo ataletik hastea gomendatzen dizugu errazagoa izango delakoan.