Aurkezpena

Unitate hau EGAko ikasleei begira dago diseinatuta. EGA azterketan idazlana egiteko orduan izan ditzakegun arazoak eta ditugun akatsak zuzentzen laguntzeko tresna izan nahi du.

Horretarako idazlanaren izaera aztertuko dugu hainbat puntutan arreta jarriz eta, ondoren, idazlan bati egindako komentarioak eta zuzenketak emango ditugu.

Bukatzeko, ebaluazio bezala, idazlan bat egiteko proposamena egiten dugu. Egindakoan Santurtziko Udal Euskaltegira bidaltzeko aukera dago bertatik zuzenketak eta iruzkinak jasotzeko.