Adibide komentatua

Hona hemen ikasle batek egindako idazlan bat. Ondoan agertuko da zuzenketa. Zuzenketa ez da izango, ordea, nola idatzi beharko litzatekeen baizik eta zer ez den erabat egokia. Egokitasuna neurri handi batean (estiloarena, batez ere) oso kontu pertsonala denez hainbat eta hainbat zuzenketa aukerakoak izango dira. Paragrafoka agertuko dira iruzkinak. Testua Abel Camachoren Irakurriz Ikasi liburutik atera dugu.

TRAFIKO-ISTRIPUAK

Gaur egun trafiko-istripuak gure gizarteko arazo nagusienetarikoak dira. Egunero gertatzen dira trafiko-istripuak errepideetan sortzen diren higikarien metatzearekin eta gehienetan ugari izaten dira udan jendea kanpora doalako oporrak pasatzeko asmoz. Neguan ere gertatzen dira batez ere jendeak lanerako bidea hartzen duenean goizeko zortzietan, hiri handietan gehienbat.

 

  1. Hasiera oso zuzena da eta inongo azalpenik gabe "arazo nagusitzat" jotzen ditu trafiko-istripuak. Hortik aurrera nahastu egiten dira noiz eta zergatik gertatzen diren. "higikari" eta "metatze" ez dira hitz egokienak kontestu honetan oso maila jasoko hitzak dira-eta. Ematen duen informazioa ez dago ordenatuta: egunero, udan, neguan.

Sarritan udan eta batez ere abuztuan urte osoan baino istripu gehiago gertatzen dira, abuztua oporraldien hilabete normalena delako. Hala ere jende askori ez zaio aglomerazioa gustatzen eta arazo hau sor ez dadin maiatzean hartzen ditu oporrak lasaiago izan daitezen. Abuztuan istripu ugari gertatzen dira eta gure gizarteko arazo larrienetariko bat bihurtzen ari da. Abuztuan, hainbat komunikabideetan istripuak izan ohi dira albiste garrantzitsuenetarikoak.

 

  1. Aurreko parrafoan erabilitako ideia bat hartu du, baina errepikatu besterik ez du egin. "Hala ere"-ren ondoren datorren ideia ez da aurrekoaren kontrakoa, inori ez baitzaio aglomerazioa gustatzen. Oraingoan, gainera, "aglomerazioa" erabili du eta ez "metatzea". Puntuazioa ere oso eskasa da: "hala ere"ren ondoren "," beharko luke; "batez ere"ren aurrean eta atzean ere bai. Parrafo berean bi aldiz esaten du ideia bera: abuztuan istripu asko gertatzen dira.

Askotan gure egunkarietan lehenengo planuan edo sarrera nagusian trafiko-istripuak izaten dira berri nagusiak. Udako ihardunaldietan ere telebista berri garrantsitzuenak teleberrian aipatzerakoan normalean beti dago baten bat trafiko istripuekin erlazionaturik.

 

  1. Zer dira "lehenengo planua" eta "sarrera nagusia"? Gazteleratik zuzenean hartutako formak. Berriz ere aurreko parrafoko ideia bat hartzen du eta errepikatu.

Gaur egun gure gizartea nire iritziz dexente ohituta dago honelako berriak entzutera gure gizartearen dinamikaren barne daudelako eta sekulako istripuak gertatzen direlako eta ez bakarrik errepideetan, itsasoz eta airez ere gertatzen baitira.

 

  1. Gehitzen duen informazio bakarra bukaeran ematen du "itsasoz eta airez ere" gertatzen direla esaten duenean. Merezi al du horrek beste parrafo bat?

Trafiko zuzendariak istripu gehiago gerta ez daitezen publizitate kanpainak egiten ditu gizarteak arazo honen berri izan dezan. Adibidez telebistan trafiko zuzendaritzaren iragarki ugari agertzen da eta bertan irudi penagarriak eta oso tristeak ikus ditzakegu. Baina nire ustez nahiz eta irudiak oso inpaktanteak izan, ez dira eraginkorrak izango gutxienez zu istripu baten biktima izan arte.

 

  1. Zuzendariak ala zuzendaritzak? Zuzendaria pertsona da eta zuzendaritza erakundea. Gai berri bat ezarri du: istripuen kontrako publizitate kanpainak; adibide baten bidez egiten du; baina ez du kanpaina bera deskribatzen. Gainera, bere iritzia eman baina ez du justifikatzen. Izenorde asko agertzen dira eta ez dakigu ondo nor den bakoitza: "ikus ditzakegu", "nire ustez", "zu".

Arazo honi aurre egiteko autopistetan abiaduraren murrizketa bat jarri beharko litzateke edo abiadura maximo bat eta honela ez lirateke egongo hainbat istripu. Baina nire ustez abiaduren murrrizketekin eta abarrekin ez litzateke arazo hau konponduko istripuak beti geratzen direlako gure gizartean garraiobideak egongo diren bitartean.

 

  1. "Arazo honi" esaten du; baina, zein arazori buruz ari da? Ematen duen ondorioa, arazoaren konponketa da eta berriz esaten du. Lehenengo baietz esaten du eta ondoren ezetz. Argi geratzen al da konponduko den ala ez? "egongo diren bitartean" zuzena al da?

Dena den gau egungo trafiko-istripuak gidarien erroreengatik gertatzen dira. Batzuetan semaforoei paso egiteagatik edota stop baten aurrean gelditu ez izanagatik. Beste batzutan ordu txikietan gidatzeagatik gertatzen dira logurea dela. Beste batzutan batez ere gazteen kasuan alkohola edo drogak izaten dira istripu hauen kausa edo arrazoi nagusiak.

 

  1. Istripuen arrazoiak emango ditu paragrafo honetan. Orain arteko arrazoia abiadura zela bazirudien ere, oraingoan erroreak direla esaten du eta gainera hiru azalpen nagusi ematen ditu: "batzuetan", "bete batzuetan" eta "beste batzuetan" sarrerak erabiliz.

Hala ere nire ustez gaur egun trafiko-istripuen arazoei aurre egitea oso zaila da gizarteak bere garapenean bakarrik pentsatzen duelako.Gero eta errepide gehiago dago, hobeak eta modernoagoak egiten dira eta autoen abiadura tamalez igotzen da eta honen ondorioz autopistetatik bizkorrago joaten dira. Honen ondorioa istripuen kopuruaren igoera bat da biktima gehiago egonez gizarteak garapenean edota progresuan bakarrikan pentsatzen duelarik.
  1. Zergatik "hala ere"? Horrek kontrako ideia bat eskatzen du ondoren eta hemen ez dugu horrelakorik aurkitzen. Berriz ere "abiaduraren" ideia ekartzen du, utzita zuela ematen bazuen ere. "igoera bat" esaten du: bat, bakarra? Ala "igoera" beharko luke izan? Gizartearen garapenak eta progresuak zer ikusi dute hemen? Nolako bukaera egiten du? Egokia al da?