1.- Ipini azpimarratutako hitzen sinonimoak.
Zintzoa izaten hasi behar duzula? -esan zion Lord Henryk-. Ez iezadazu horrelakorik esan. Zoragarria zara zaren bezalakoa. Ez aldatu, mesedez.
Haren atzamar zuri luzeak mahaiko lore batekin ari ziren jolasean. Udaberria zen Londresen, eta bi lagunak afaltzen ari ziren Lord Henryren etxean.
Buruaz ezezkoa egin zuen Dorian Grayk.
- Ez, Harry. Gauza beldurgarri asko egin dut neure bizitzan, eta aldatu egin behar dut. Atzo landan hasi nuen bizimodu zintzoa.
2.- Esan egia ala gezurra den.
- Dorianek bizimodua aldatu nahi du.
- Henryk sinistu egiten dio.
- Dorian landan neskatxa batekin maitemindu zen.
- Neskak ez zuen Dorianekin Londresera joan nahi.
- Henryk jendeak Doriani buruzko oso gauza onak esaten zituela esan zion.
- Dorianek deklaratu egin zion Basil hil zuela.
- Dorianek bere gaztetasunaren sekretua kontatu zion.