Hasiera arrow Azterketak eta deialdiak arrow Moodlle (I): ezaugarri nagusiak
2008-(e)ko Augustren 20-(e)an
Moodlle (I): ezaugarri nagusiak Inprimatu E-posta
2006-(e)ko Januaryren 23-(e)an

Moodle online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu. 

Aurreko artikulu batean plataforma telematikoak izan genituen hizpide. Artikulu-sail honetan horietako baten ezaugarri nagusiak  aztertuko ditugu: Moodle

Moodle (Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren laburdura) Martin Dougiamas   australiarrak sortuz zuen 2001ean eta harrez geroztik ikaragarrizko arrakasta eta zabalkundea izan du mundu osoko hezkuntza-erakundeen artean. Gaur egun, Moodle 70 hizkuntzatara itzulita dago (euskarara ere bai), eta 75.000 profesional  baino gehiago ari dira elkarlanean plataforma hobetzen eta osatzen.

Moodle, izatez,  Course Management System edo Ikastaroak Kudeatzeko Sistema da (CMS). Ardatza, beraz, ikastaroa da eta modularra izaki, tutoreak ikaragarrizko erreztasunez molda dezake bere irakasgaia online erako esparru bat erabiliz.

Hona hemen sistemaren hainbat ezaugarri tekniko:
 
  • Moodle Unix, Linux, Windows, Mac OS X, Netware eta PHP onartzen duten bestelako sistema eragileen gainean ejekutatzen da (Web ostalari gehienek onartzen dute).

  • Moodle era modularrean dago diseinatuta. Hartara, erraztasun handia ematen du maila askotan hainbat eta hainbat funtzio gehitzeko (eta kentzeko).

  • Moodle oso erraz eguneratzen da bertsio batetik hurrengora (eguneratzeko eta datu-baseak aldian-aldian konpontzeko barne-sistema du).

  • Moodle-k datu-base bakarra erabiltzen du (beharrezkoa izanez gero, beste aplikazioekin konparti dezake).
 
  • Moodle-k datu-baseen abstrazio osoa erabiltzen du, datu-baseen mota behinenak onartzen ditu.
 
  • Enfasi handia jarri da plataforma osoaren ziurtasunean: formulario guztiak berrikusten dira, kokiak enkriptatzen dira, e.a.
 
 Irakaskuntzaren ikuspuntutik, berriz, ondoko ezaugarriak dira interesgarri:
 
  • Moodle-k giza pedagogia konstruktibista eta soziala bultzatu nahi du (lankidetza, jarduerak, hausnarketa kritikoa, e.a.)
 
  • Moodle egokia da online erako eskolak emateko, baina baita aurrez aurreko ikaskuntzaren osagarri gisa ere.
 
  • Moodle-k teknologia erraz, arin, eraginkor eta bateragarrian egindako nabigatzaile-interfaza du.
 
  • Ikastaro-zerrendak zerbitzarian dauden ikastaro guztien deskribapen laburra erakusten du, eta baita horietara bisitari gisa sartzeko aukera ere.
 
  • Ikastaroak kategoriaka sailka daitezke eta horien bilaketarako aukera ere ematen du (Moodle gune batek milaka ikastaro izan ditzake)
 
  • Testua idatzi beharreko eremu guztietan WYSIWYG erako HTML editorea erabiliz idatz daiteke (baliabideak, foroetako mezuak, egunkarietako sarrerak, e.a.)
 
 
Gure inguruan nahikotxo dira Moodle  erabiltzen ari diren erakundeak, hala nola:
 


 
 Informazio gehiago:
 
 
 
Image 
 
 
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin.
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header9.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz agiriak irakasleen prestakuntza ikastaroak web guneak azterketak 2007-2008 ikasturtea HABE CMS euskara ikasi lokalizazioa gomendioak IKTak EGA Joomla!

Jarioa