Hasiera arrow Baliabideak arrow Moodle (II): diseinu modularra
2008-(e)ko Julyren 04-(e)an
Moodle (II): diseinu modularra Inprimatu E-posta
2006-(e)ko Februaryren 03-(e)an

Moodle-ren ezaugarri nagusietako bat bere modularitatea da: plataformaren tresna eta atal guztiak funtzionaliatate independentea dakarten modulu gisa daude diseinatuta. 


Aurreko artikuluan Moodle-ren ezaugarri nagusien berri eman genuen. Orain, berriz, Moodle-ren diseinu modularra izango dugu hizpide.
 
Modularitateari esker, tutoreak edo ikastaro-diseinagileak oso modu erraz eta berehalakoan sor dezakete beren beharrei erantzungo dien ikastaroa, aukeran dituzten tresnetatik interesgarrien edo errentagarrien iritzitakoak aukeratuz eta direlako arrazoeingatik behar edo komeni ez zaizkienak alde batera utziz. Ondorioa argia da: Moodle-k ikaragarrizko ahalmena du hezkuntza-testuinguru ezberdinetan sor daitezkeen beharrizanei erantzuteko.

Plataforma telematikoen gaineko artikuluan azaldutako eskemari jarraiki, hona hemen plataforma honen aukera nagusiak:
 
 Komunikazioa bultzateko tresnak
Norberaren profila: Informazio pertsonala biltzea eta besteei erakustea du helburu.Norberaren argazkia, deskribapen laburra, harremanetan jartzeko datuak... ager daitezke hemen.
Foroak: Foro-mota ezberdinak erabil ditzakegu segun eta zein helburu didaktiko dugun.

Mezuak: Berehalako mezularitzarako sistema da. Oso komunikazio-truke azkarrak mesedetzen ditu.
 
Egunkaria: Helburua ikaslearen gogoetatarako eta hausnarketarako gaitasuna sustatzea da. Tutoreak galderak proposatze ditu eta ikasle bakoitzak bere erantzunak editatu eta alda ditzake denborak aurrera egin ahala. 
Inkesta: Tutoreak ikasleen artean kontsulta arinak egitea du helburu. Galdera bat eta hainbat erantzun posible zehaztuta, ikasleek horien artean aukera egin behar dute.
 
Txata: Interneten bidez denbora errealean (sinkronoa) partaideen arteko elkarrizketa izatea ahalbidetzen du. Baliagarria izan daiteke gainerako partaideak eta eztabaidagaia hobeto ezagutzeko.

Edukiak lantzeko tresnak
Web-orria: Ikastaroan testuak gaineratzea du helburu. Tutoreak baino ezin ditu orri horiek gehitu. Online idatz dezake edo beste fitxategi batetik testua kopiatu eta bertan itsatsi.
 
Fitxategiak: Ikastaroan era guztietako fitxategiak igo daitezke (doc modukoak, datu-baseak, kalkulu-orriak, bideoak, MP3-ak...). Tutoreak lehendik euskarri horietan zituen edukiak balia ditzake ikastaroan gaineratuz. Tutoreak baino ezin ditu fitxategiak ikastarora igo.
 
Glosategia: Honi esker ikastaro bateko partaideek definizo-zerrenda bat sortu eta eguneratu ahal dute, hiztegi baten moduan. Bilaketa- modu ezberdinak daude.Tutoreak aukeran du ikasleei sarrera berriak egiten uztea, edo daudenei iruzkinak egiteko modua eskaintzea.
 
Liburua: dokumentazioa aurkeztea du helburu eta kapitulutan antolatutako orriak sortzeko modua eskaintzen du.
 
Ikasgaia: ikasgaiak edukiak ematen ditu era malguan. Orri-segida bat da. Bakoitzaren amaieran galdera bat eta hainbat erantzun izan ohi dira. Ikasleak egindako aukeraren arabera, hurrengo orrira igaroko da edo aurreko batera. Tutoreak baino ezin du diseinatu. 
Wikia: idazketa kolektiboa ahalbidetzen du modulu honek.
Loturak: Ikastarotik bertatik bestelako web guneetara joateko lotura zuzenak dira. Tutoreak baino ezin ditu horiek gehitu.

Ebaluazioa egiteko tresnak
Kalifikazioak: Tutoreak aukeran du jarduerak kalifikatzea. (numerikoki, eskala kualitatiboren bat erabiliz...) Modulu honetan horietako bakoitzean lorturiko emaitza kontsultatzeko modua dago.Tutoreak ikasle guztien kalifikazioak ditu eskura, eta ikasle bakoitzak bereak.
 
Jarduera-txostena: Ikastaroan zehar izandako jarduera nolakoa eta zenbatekoa izan den esaten digu du bloke honek. Tutoreak ikasle guztien txostenak ditu eskura, eta ikasle bakoitzak berea.
 
Zeregina: Modulu honi esker tutoreak ikasleei lanen bat agintzeko modua du. Gainera, erraz kalifika ditzake eta nahi izanez gero, feedbacka eskaini.
 
Galdetegia: Modulu honek hainbat moldetako galdekizunak eta azterketak diseinatzea eta planteatzea ahalbidetzen dio tutoreari.
 
Hausnarketa: Modulu hau on-line moldeko ikas-prozesuak ebaluatzeko eta sustatzeko inkesta batzuek osatzen dute. Denek dute pedagogia konstruktibistaren aldeko ikuspegia.

Informazio gehiago:

 
 
 
Image
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin.
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header9.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz irakasleen prestakuntza 2007-2008 ikasturtea agiriak web guneak ikastaroak azterketak CMS HABE gomendioak lokalizazioa IKTak euskara ikasi Joomla! agenda

Jarioa