Hasiera arrow Sarean berri arrow SUE eta MoodleMoot Euskadi'07
2008-(e)ko Augustren 29-(e)an
SUE eta MoodleMoot Euskadi'07 Inprimatu E-posta
2007-(e)ko Juneren 20-(e)an

Santurtziko Udal Euskaltegiak Moodle euskaraz erabiltzen dutenen bilkuran izango da.


Euskal Herriko Unibertsitateko IKTen Gerenteordetzak eta iKide Taldeak antolatuta, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuarekin (HELAZ) elkarlanean, Moodle Esperientzien Elkartrukerako I. Jardunaldiak - MoodleMoot Euskadi'07 antolatu ditu ekainaren 27an eta 28an Donostian.

Moodle irakaskuntza plataforma azkartasunez ari da hedatzen Euskal Herriko hezkuntza-prestakuntza komunitatean. Ezagutzak eta esperientziak konpartitzeko beharra sortu da honekin, bai irakasgai eta kurtsoen inplementazioari dagokionez, bai irakasleen prestakuntzarako edo zabalkunderako estrategia instituzionalei dagokienez.

Jardunaldi hauen xede nagusia da Moodle darabilten eragileei elkartzeko aukera eskaintzea, esperientziak elkartrukatzeko eta Moodle-ren erabilerei buruz eta egin daitezkeen garapenei buruz eztabaidatzeko.

Santurtziko Udal Euskaltegiak
ere parte hartuko du jardunaldi hauetan Abel Camachok aurkeztuko duen Moodle Euskaraz: hizkuntza handien pare izeneko komunikazioarekin.

Jardunaldien inguruko informazio guztia: MoodleMoot Euskadi'07

 

Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin.
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header4.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz agiriak irakasleen prestakuntza ikastaroak web guneak azterketak 2007-2008 ikasturtea HABE CMS euskara ikasi lokalizazioa gomendioak IKTak EGA Joomla!

Jarioa