|
SUE eta MoodleMoot Euskadi'07 |
|
|
|
2007-(e)ko Juneren 20-(e)an |
|
Santurtziko Udal Euskaltegiak Moodle euskaraz erabiltzen dutenen bilkuran izango da.
Euskal Herriko Unibertsitateko IKTen Gerenteordetzak eta iKide Taldeak antolatuta, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuarekin (HELAZ) elkarlanean, Moodle Esperientzien Elkartrukerako I. Jardunaldiak - MoodleMoot Euskadi'07 antolatu ditu ekainaren 27an eta 28an Donostian.
Moodle irakaskuntza plataforma azkartasunez ari da hedatzen Euskal Herriko hezkuntza-prestakuntza komunitatean. Ezagutzak eta esperientziak konpartitzeko beharra sortu da honekin, bai irakasgai eta kurtsoen inplementazioari dagokionez, bai irakasleen prestakuntzarako edo zabalkunderako estrategia instituzionalei dagokienez.
Jardunaldi hauen xede nagusia da Moodle darabilten eragileei elkartzeko aukera eskaintzea, esperientziak elkartrukatzeko eta Moodle-ren erabilerei buruz eta egin daitezkeen garapenei buruz eztabaidatzeko. Santurtziko Udal Euskaltegiak ere parte hartuko du jardunaldi hauetan Abel Camachok aurkeztuko duen Moodle Euskaraz: hizkuntza handien pare izeneko komunikazioarekin. Jardunaldien inguruko informazio guztia: MoodleMoot Euskadi'07 Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |