Hasiera
2008-(e)ko Julyren 04-(e)an
Moodle Doc-ak Euskaraz (II) Inprimatu E-posta
2007-(e)ko Novemberren 23-(e)an

Santurtziko Udal Euskaltegiak Moodle Doc-ak Euskaraz proiektuaren bigarren aldia amaitutzat eman du.

Moodle Doc-ak Euskaraz proiektua 2006ko urrian sortu zen eta ordutik 2007ko otsailera bitartean Moodle plataforma telematikoan irakasle gisa aritu ahal izateko dokumentazioa  osatu zuen Santurtziko Udal Euskaltegiak.

Harrez geroztik, Moodle sistemako kudeatzaileei begirakoa lantzeko garaia izan da eta gaur amaitutzat eman dugu zeregin hori.

Proiektuaren egungo egoera zertan den ikusteko datu batzuk ekarri ditugu.

Guneak denera 674 orri ditu, honela banatuta:

  • 30 bat dokumentu Moodle-ri eta Moodle Doc-ei buruzko dokumentazioari dagozkio

  • 310 bat orri kudeatzailearen atalekoak dira

  • 330 bat orrik irakaslearen dokumentazioa osatzen dute.

Oraindik ere itzuli gabe dauden orriak 98 dira (%14,50), eta , besteak beste, bi multzotan sailka daitezke:

  • Rolak eta Gaitasunei dagozkienak (kudeatzailearen dokumentazioan)

  • Jarduera-moduluen erabilera didaktikoei dagozkienak (irakaslearen dokumentazioa)

Honela, gaur egun itzulitako orriek Moodle instalazioa kudeatu ahal izateko beharrezko datu eta ohar guztiak jasotzen dituzte. Horiez gain, ikastaroak sortu eta hezkuntza-jarduerak burutu ahal izatekoak ere izango ditugu eskura. 
 
 
Image
 
 
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin.
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header9.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz irakasleen prestakuntza 2007-2008 ikasturtea agiriak web guneak ikastaroak azterketak CMS HABE gomendioak lokalizazioa IKTak euskara ikasi Joomla! agenda

Jarioa