|
Moodle Doc-ak Euskaraz (II) |
|
|
|
2007-(e)ko Novemberren 23-(e)an |
|
Santurtziko Udal Euskaltegiak Moodle Doc-ak Euskaraz proiektuaren bigarren aldia amaitutzat eman du.
Moodle Doc-ak Euskaraz proiektua 2006ko urrian sortu zen eta ordutik 2007ko otsailera bitartean Moodle plataforma telematikoan irakasle gisa aritu ahal izateko dokumentazioa osatu zuen Santurtziko Udal Euskaltegiak. Harrez geroztik, Moodle sistemako kudeatzaileei begirakoa lantzeko garaia izan da eta gaur amaitutzat eman dugu zeregin hori. Proiektuaren egungo egoera zertan den ikusteko datu batzuk ekarri ditugu.
Guneak denera 674 orri ditu, honela banatuta: Oraindik ere itzuli gabe dauden orriak 98 dira (%14,50), eta , besteak beste, bi multzotan sailka daitezke: Honela, gaur egun itzulitako orriek Moodle instalazioa kudeatu ahal izateko beharrezko datu eta ohar guztiak jasotzen dituzte. Horiez gain, ikastaroak sortu eta hezkuntza-jarduerak burutu ahal izatekoak ere izango ditugu eskura. Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |