Hasiera arrow Hausnarrean arrow Moodle Doc-ak Euskaraz
2008-(e)ko Augustren 08-(e)an
Moodle Doc-ak Euskaraz Inprimatu E-posta
2007-(e)ko Februaryren 07-(e)an

Santurtziko Udal Euskaltegiak Moodle Doc-ak Euskaraz proiektuaren lehen aldia amaitutzat eman du. 

Duela hilabete batzuk Santurtziko Udal Euskaltegiak proiektuaren gidaritza hartu zuenetik lan eskerga egin du gero eta gehiago erabiltzen den bitarteko hau behar bezala atondu eta Moodle euskaraz erabili nahi dutenei eskaintzeko.
 
Moodle Doc-ak proiektuaren helburua Moodle plataforma telematikoari buruzko dokumentaziorako gune nagusia osatzea da. Moodle-ren filosofiari jarraiki, berau erabiltzeko, zabaltzeko eta konpartitzeko moduan daude garatuta Moodle Doc-ak eta horretarako Wikia dute lanabes. Moodle-ren erabiltzaileek nahi beste ekarpen egin dezakete bertan, dokumentazio hori aberasteko. Dokumentazio horretan jasotzen da Moodle-ren erabiltzaile izateko behar den guztia, erabiltzaile-mota edozein dela.

Moodle Doc-ak Euskaraz gunea 2006ko urriaren 18an sortu zen eta hasierako lehentasuna irakasleentzako dokumentazioa euskaratzea izan zen. Pozik esan dezakegu atal hori dagoeneko euskaraz kontsulta daitekeela ia osorik.

Momentu honetan Moodle Doc-ak Euskaraz guneak 283 orri ditu eta horietan oinarrituta, tutore birtual lanetan hasi nahi duen edozeinek Moodle-ren bitartez ikastaro bat sortu ahal izateko beharrezko datu eta ohar guztiak eskuratuko ditu.

Informazio horretarako sarbidea, jakina, gunea bera da baina ahalegin berezia egin dugu Moodle-ren edozein instalaziotatik Doc-etarako esteka zuzenak berbideratzen. Horrela, esteka horiek gaituta dituen guneko edozein tutorek izango du modua lantzen ari den alderdiari buruzko erreferentzia azkarra eskuratzeko.

Horrekin batera, aurreko astetik Moodle Doc-ak Euskaraz oso-osorik deskarga daitezke norberaren ordenagailura eta offline erabili. Antonio Vicent eta Eloy Lafuente (stronk7) lankideek eskaini diguten guneari esker da hori posible. Astero eguneratzen da eta oso modu eraginkorra eta erraza izan daiteke baliabide hori Moodle-rekin lanean ari garenoi eginkizuna errazteko.

Pausu garrantzitsua, beraz, euskarak IKTetan duen presentzia indartzeko eta are garrantzitsuagoa Moodle ingurunea erabiltzen dutenentzat. Ez da, ordea, azkena izango. Han-hemengo lankidetzarekin gero eta aurrerago joango da gure hizkuntza teknologia berrietan.
 
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin.
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header19.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz agiriak irakasleen prestakuntza ikastaroak web guneak azterketak 2007-2008 ikasturtea HABE CMS euskara ikasi lokalizazioa gomendioak IKTak EGA Joomla!

Jarioa