Santurtziko Udal Euskaltegiak Joomla!-ren 1.5.0 bertsioa euskaratu du.
Joomla! edukiak kudeatzeko sistema (EKS) ezagun eta boteretsuenetako bat da, kode irekikoa da eta orain euskaraz ere dagoena, Santurtziko Udal Euskaltegiak egindako lanari esker.
Joomla!-ren itzulpenean hiru fitxategi-mota landu ditugu:
Softwarea euskaraz instalatu ahal izatekoak (3 fitxategi eta 200 bat kode-lerro)
Gunearen kudeaketarako fitxategiak (88 fitxategi eta 2.800 bat kode-lerro)
Guneren beraren hizkuntza-fitxategiak (45 fitxategi eta ia 1.000 kode-lerro)
Oraindik orain 1.5.0 bertsioa BETA fasean dago eta espero izatekoa da hemendik gutxira bertsio egonkorra izatea eskura.
Eskerrik asko!!! Lan mundiala. Honela euskaldunok webguneak egiteko dagoen tresna hoberenetariko bat dugu.
Posted 2007-12-12 18:00:28
2. Zuen begiragaude Jose luis, Unregistered
Lan bikaina egiten ari zarete. Jakin dezazuela ikusten ez bagaituzue ere, guretzat erreferente oso garrantzitsua zaretela joomla-ren munduan eta begira gaudela. Mila esker eta jarraitu horrela Jose luis. Inika