Hasiera arrow Hausnarrean arrow Euskara-irakaslearen Didakteka
2008-(e)ko Augustren 08-(e)an
Euskara-irakaslearen Didakteka Inprimatu E-posta
2007-(e)ko Novemberren 14-(e)an

Santurtziko Udal Euskaltegiak Euskara irakaslearen Didakteka izeneko proiektua jarri du abian. 

 

Didaktekaren helburu nagusia euskara-irakasleen esku era guztietako materialak uztea da, teoria eta hausnarketa uztartuz hezkuntza-praktika mesedetzeko asmoz.

Horretarako, euskara irakatsi eta ikasteko tresnak, baliabideak eta dokumentazioa era sistematikoan eta kolaboratiboan bildu eta sailkatu nahi ditugu.

Didakteka proiektu irekia da eta parte hartu nahi duten guztiei zabalik dago, dagoeneko eskura dauden artikuluak aberastuz eta beste dokumentu batzuk sortuz.

Proiektua gauzatzeko MediaWiki softwarea erabili dugu, lankidetza eta idazketa kolektiboa sustatzeko.

Didaktekaren eduki guztiak Creative Commons-en baimen baten mende daude.

Gaur egun hizkuntzak  ikasi eta irakasteko printzipioez gain, metodologia-oharrak eta ebaluazio-irizpìdeak aurkituko ditugu.
 
Teknologia berriek euskararen irakaskuntzari egin ahal dioten ekarpenez ere hainbat baliabide dira, didaktika-hiztegia eta dokumentaziorako atal garrantzitsua ahaztu gabe.
 
Didaktekak, une honetan, 110 bat dokumentu ditu, baina guztion laguntzarekin gero eta gehiago izango dira.

Anima zaitez eta lagun iezaguzu Didakteka osatzen!

 

Readers have left 2 comments.
 1. Zorionak!
Guest User, Unregistered
Zorionak benetan egin duzuen lanagatik.
 Posted 2007-11-14 16:08:47
 2. Untitled
Guest User, Unregistered
Eskerrik asko konpartitzeagatik.
 Posted 2007-11-16 21:52:53
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header10.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz agiriak irakasleen prestakuntza ikastaroak web guneak azterketak 2007-2008 ikasturtea HABE CMS euskara ikasi lokalizazioa gomendioak IKTak EGA Joomla!

Jarioa