|
2006-(e)ko Novemberren 27-(e)an |
|
El profesor 2.0: docencia e investigación desde la Red izeneko artikulu interesgarria eman berri da argitara UOC papers aldizkari elektronikoan
Ismael Peña, Cesar Pablo Córcoles eta Carlos Casadok idatzitako artikulu honetan web 2.0 fenomenoaren oinarrien eta ezaugarri nagusien aurkezpena egin dute oso modu argi eta ulerterrezean. Azalpen teknikoetatik harantzago, Interneten nagusitzen ari diren joera horiek ikasgelan zer-nolako aplikazio-eremuez eta moldeez hausnarketa sakona bezain ulergarria eskaini digute. Irakaskuntza kolaboratiboa, blogak, wikiak, ikerketa nahiz ezagutzaren zabalkundea... kontzeptuek web konstruktibista batera eraman gaitzakete, eta horretatik etor daiteke web 2.0ren ekarpen nagusia.
Informazio gehiago: Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |