|
Moodle-ren 1.9 bertsioa kalean da |
|
|
|
2008-(e)ko Marchren 03-(e)an |
|

Gaur bertan liberatu da Moodle-ren 1.9 bertsioa. Bertsio honek hainbat berrikuntza ekarri ditu. Hona hemen nagusienak: Kalifikazio-liburua zeharo berrituta dago. Txostenak sortzeko ahalmen handiaz gain, orain era guztietako formatuetara esporta / inporta daitezke emaitzak. Aldez aurretik lortu beharreko ikas-helburuak planifika daitezke eta eta ikastaro zein jardueretara ekarri Etiketetan (tag) oinarrituta, erabiltzaileen interesak eta zaletasunak deskriba daitezke eta hainbat iturritatik ere hartu (blogak, Flickr, Youtube...) Oharrak izeneko funtzionalitate berriari esker irakasleek ikasleei buruzko oharrak idatz ditzakete. Taldeak eta taldekatzeak egiteko euskarri berria - (...)
Hezkuntza-planteamenduaren ikuspuntutik, agerikoa da Moodle eLearning 2.0 delakoaren bidean sartu dela eta momentu honetan irakaskuntza formalerako ikasgela birtualak oso modu errazean sor ditzakegu baina horrez gain, web 2.0ren ekarpenak eta baliabideak erabil ditzakegu. Berrikuntza hauei buruzko dokumentazioa Santurtziko Udal Euskaltegiak kudeatzen duen Moodle Doc-ak Euskaraz proiektuan aurki daiteke. Hemen duzue Moodle 1.9ren ezaugarriei buruzko informazio gehiago (ingelesez). Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |